Irrizbizi
Hasiera » Gizakia
Uzt02 0

Ez nuen amaiera hori espero: “Te quiero”.

Posted in Gizakia, Sailkatu gabea

Maite dut gure herrira etorri eta bertako ohiturak, kultura, hizkuntza… ezagutu eta ikasten dituen turista klasea. Euskal Herrira etorri, eta euskaraz hitzen bat edo beste ikasteko interesa erakusteaz gain, horiek ikasteko ahalegina egiten duena, alegia. Nik ere maite dut hori; bisitatzen ditudan lekuak ezagutzeaz gain, bertakotzea. Herritarrak ezagutzea gustatzen zait, eta posible den heinean, beraien egunerokoan parte hartzea. Esperientziek aberasten dute bidaia bat, bertan bizi eta...

Read More
Api17 0

Pribatura noa

Posted in Gizakia, Gizartea

Poztuko nintzateke idatzi hau zure eskuetara iritsiko balitz. Zumarraga Ospitaleko digestiboko doktore hori: Bi urte hauetan ez dut aukerarik izan, baina gaurkoan euskaraz zuzentzen naiz zugana. Ez duzu ulertuko, jakina, baina orain arte ezin izan dut sentitzen dudan ezinegona nire ama hizkuntzan adierazi, eta behar hori asetu nahiko nuke, behintzat. Hasieratik kontrako iritziak izan ditugu, besteak-beste, inoiz ez dudalako ulertu digestio arazoak izan, eta antibiotiko edo tratamendu medikuez...

Read More
Ots09 0

Nahiago dut isilik geratzen bazara.

Posted in Gizakia, Gizartea

Gorputz normalaren kanon horretan sartzen ez garenok, dagoeneko entzun ditugu -“Ostegun Gizen” edo “Ostiral Mehe” izateagatik ere- hainbat komentario. Tipiko bat, esaterako: “Zorionak, gaur zure eguna da!”;ironia erabiliz, lodi edo argal egotearena iraintzeko aitzakiatzat hartuz. Egun hauen desenkusan, gorputzarekiko komentarioak labanak lez jaurtitzen dituzte askok.  Barkatu, baina ez duzu horretarako eskubiderik, ez gaur, ez bihar, ez etzi.  Ur handitan sartuko naiz agian, baina...

Read More
Abe18 0

Arrastoa

Posted in Gizakia, Gizartea

Kontraesana diskurtsoaren koherentzia haustea da. Normalean, argudiaketan ari garenean, kontrako elementuak agertzen direnean, argudiaketa kontraesankorra dela esan ohi da. Horrez gain, erabaki bat hartzerakoan, gure baitan sortzen zaizkigun kontraesanek, prozesua oztopatzen eta moteltzen dute askotan.   Sarritan gertatu izan zait; momentu, leku edota inguruko jendearen arabera, iritziz kuleroz bezainbeste aldatzearena. Anitzetan; hasieran tinko defendatzen nuen ideia aldatuta, edo...

Read More
Abe16 0

“Zorrak zor, lepoa lodi”

Posted in Gizakia, Gizartea

Ate joka ditugu gabonak, lagun eta familia arteko jan-edan eternalak. Horrekin batera Olentzero, Mari Domingi eta, hainbat haurren etxeetan, baita Hiru Errege Magoak ere. Telebistako iragarki tarteak, haurren amu, mota guztietako jostailuz betetzen hasi dira; supermerkatuetako korridoreak, berriz, turroi, polboroi, txokolatezko bonboi eta hainbat gozoz apaindu dituzte, eta herri zein hirietako kaleetako argiek neguko hotza eta iluntasuna estali dituzte. Hansel eta Gretelek sorginaren gozokizko...

Read More
Api05 0

Zure esentzia, zure doinua.

Posted in Gizakia, Hausnartzekoak

Esentzia: izaki baten berezko izaera osatzen duten ezaugarrien multzoa edo izaki baten zatirik puruena da hiztegiaren arabera. Esentzia zure baitan duzun doinu hori da, abesti bat, soinu bat, erritmo bat… Goizean goizetik barru- barruan sortzen zaizuna, zuk hala nahi edo ez, soinean daramazun aldartea. Emandako pausu eta hartutako erabaki bakoitza indarrez eta gogoz janzten duen melodia, nahi beste kolorez eguna koloreztatzeko pintzelkada. Kolore aniztasun bat izan eta aniztasun honetan...

Read More
Urr13 0

Ondo nago, lasai!

Posted in Gizakia, Hausnartzekoak, Sailkatu gabea

“Ondo nago, lasai”, “ez du garrantziarik, pasako da”. Zenbatetan esaten ote dugu horrelako zerbait; gure arima ongi sentitzera behartuz, hau beti gustura eta lasai egon beharko bailitzan, edo burua pentsamendu nahasiz lehertzeko zorian sentitu izan dugunetan, hauek hitzez kanporatu ezean gure baitan ixilaraziko bailiran. Zergatik? Zergatik egiten ote dugu hau? Ez naiz aditua honetan, baina nire zein gainontzekoen jokabideak aztertuta zera esango nuke; entzuten ez...

Read More
Api17 3

Zure lehen aukera.

Posted in Gizakia, Gizartea, Hausnartzekoak

Nahitaez ezarritako itxialdi batean gaude, ohiko askatasunik eta mugimendurik gabe, izan, bagenituen eta ikusten edo antzematen ez genituen hegalik gabe. Leku itxi batean, gure etxeetan sarturik, honek gure baitara ere eramaten gaituelarik. Konfinamendua etxean, konfinatuak gure gorputz eta izate hutsean. Mundua arnasten ari omen da, gu geroz eta txikiago sentitzen ari garen heinean. Ez ginen ohartzen munduak ez gaituela behar, guk behar dugula hau. Gure hegalek barrurantz biltzen dihardute,...

Read More
Mar23 0

Nire paradisua, gure elkartasuna.

Posted in Gizakia, Gizartea, Hausnartzekoak

Itsasoa eta zerua batzen diren muga horretara iritsi nahi izan dugu, baita ilargira heldu, ilargia zapaldu eta hura konkistatu ere. Maiz laino artean hegan egin, edo lainotik lainora saltoka ibiltzearen plazera ezagutzea desio izan dugu. Inoiz amestu izan dugu, hara eta hona, gure askatasunaren hegoak astinduz hegan genbiltzan batean ametsetako paradisu ezkutua ezagutzearekin ere. Halako batean, ordea, ezinezkoa lortzea helburu eta desio izan dugun honetan, nahi eta ezinak gure baitara lotu...

Read More
Abu05 0

Besarkada bat.

Posted in Gizakia, Gizartea

Zure begiek mintzen naute, nire gorputza goitik behera, haragi puska bat bailitzan, haragi gosez bazina moduan begiratzen nauzulako, zure botere nahia asetzeko premiaz. Zure ahoak beldurtzen nau, bertatik ni umildu asmoz jaurti ditzakezun labankada eta lizunkeriez lotsatu beharrean arro sentitzen zarelako, zure botere nahia asetzen saiatuz. Bizi izan duenak badaki zer den hau. Atzo eta gaur, egunero biktimak, egunero erasotzaileak. Banaka zein taldean, eraso bakoitzean emakume oro minduz, eraso...

Read More
1 - 41234Hurrengoa»

Josune Azurmendi Telleria

Gizartea eta gizakia. Horren zaila ote da bizitza? Ba ote dakigu bizitzen? Egunerokotasunean ikusten eta ikasten ditudan gaien inguruko hausnarketa zorroztua, gaur egun horrenbeste behar dugun irri egiteko arrazoi batekin. Bizitzeko beste modu bat, irri egiteko beste arrazoi bat.

Azken bidalketak

  • Nonbait egongo da norbait.
  • Ez nuen amaiera hori espero: “Te quiero”.
  • Pribatura noa
  • Nahiago dut isilik geratzen bazara.
  • Arrastoa

Iruzkin berriak

  • BOST MINUTUKO IKASTAROA! -tu(a)z joan / -tzen joan / Josune Azurmendi / Zugazart, Zaldieroa | Eskolaegunezegun(e)k Ondo nago, lasai! bidalketan
  • Rosa Rojo(e)k Zure lehen aukera. bidalketan
  • Josune Azurmendi(e)k Zure lehen aukera. bidalketan
  • Nerea Altolagirre(e)k Zure lehen aukera. bidalketan
  • Taupa-Taupa | Zergatik ez diegu haurrei aserratzen uzten?(e)k Zergatik ez diegu haurrei haserretzen uzten? bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko apirila
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko apirila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria

Kategoriak

  • Gizakia
  • Gizartea
  • Hausnartzekoak
  • Hezkuntza
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatu gabea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA