“Somos vascos”
Zein ederra den “Euskaraz bizi nahi dut” edo euskara aldarrikatzeko beste esaldiren bat duen txapa (edo pin-a) soinean edo motxilan eramatea, kalean euskaraz idatzitako esaldi bat daraman kamisetadun norbaitekin gurutzatzea, baita alboko herriko “Euskal jaiak” iritsi eta koadrodun zapia lepoan jantzita euskararen aitzakian parranda itzela botatzea ere. Zein ederra den urtean behin euskararen eguna ospatzeko ehundaka ekintza ezberdin egitea. Polita da hizkuntza honek...
Read MoreGure ignorantzia.
Nire egunaz, eguraldiaz, aurpegiko granoaz, bazkariaz… kexu nintzen une berean entzun nuen telebistan nola haur batek “amaaaaaa!” oihukatzen zuen. Telebistara begiratu eta begiak estalita zituen haur zauritua ikusi nuen gizon baten besoetan, gerrak azalean utzi zizkion zauriak agerian zituela “amaaaaaa!” oihukatuz. Behin eta berriz, behin eta berriz amatxoren erantzun eskean. Azalean ageri zitzaizkionak baino zauri sakonagoak izango zituen haur horrek bere barnean, bere bihotzean....
Read MoreZergatik ez diegu haurrei haserretzen uzten?
Sarritan entzun ditugu “ez zaitez tontakeria horregatik haserretu” edo “ez zaitez horregatik triste egon” bezalakoak, baita “ez du pena merezi horregatik negar egiteak” ere. Horregatik, horregatik, horregatik… Baina joder, ni haserretu banaiz zer? nik triste egon nahi badut eta arrazoi horregatik negar egin nahi badut zer? Zer gertatzen da? Txikitatik behartu gaituzte haserreak konpontzera. Gogoan dut umetan ikaskideren batekin haserretzean, bakoitza...
Read MoreE, aizu! Gora borroka feminista!
E, aizu! Ez pentsa lizunkeria bat ohiukatzeagatik ausartagoa zarenik. Izan ere, edonork ohiuka lezake halako zerbait, baina badakizu, ERRESPETUA existitzen ei da. Jakin ez duzula mutil lagun hobea izatea lortuko bikotekidea kontrolpean izan nahi duzulako. Lasai egon txo! gai gara nahi duguna egiteko eta ASKE bizi nahi dugu. Ez pentsa gorputza gehiago estaliz gero pentsamendu puritanoak sortuko zaizkizunik, ezta gona motza eta eskotea janztean zu probokatzeko egiten dugunik ere. Beraz, mesedez,...
Read MoreBorrokan jarraitu behar.
Izango al gara inoiz gu geu, gure bidea finkatzen badute? Izango al gara inoiz aske, gure sentimenduak preso badaude? Izango al gara inoiz libre, mugitzean loturik gaudelaz ohartzen bagara? Izango al gara inoiz zoriontsu, hitza ere mugatuta badugu? Izango al dugu inoiz ozen oihukatzeko aukera, ixilarazten bagaituzte? Izango al gara inoiz ausart, mehatxuen menpe bagaude? Izango al gara inoiz irabazle, borrokatzean zigortzen bagaituzte? Izango al gara inoiz handi, gure txikitasuna errespetatzen...
Read MoreNi ere herri unibertsitatearen alde.
Kritikotasuna helburu ez, baina hala bihurtzen gaituen hezkuntza baten partaide garelako, guk geuk sortutako herri unibertsitate bat eraiki nahi dugu. Batetik, geure hezkuntza propio baten partaide izan nahi dugu, herritik eta herriarentzat sortutako hezkuntza batean. Honez gain, pedagogia berritzaile zein askatzailea nahi dugu, honelako gizarte bat sorrarazteko. Gainera, elkarrekin eta elkarrengandik ikasi nahi dugu, errealitatean geure ikaspenak honela lortzen ditugulako. Bestalde, geure...
Read MoreZer diozu egun hontaz, maitea?
– Zer diozu egun hontaz, maitea? – Ez dakit zer sentitzen dudan, ezta sentitzen dudanik ere, soilik malkoak erortzen zaizkit, hauek nire masaila bustitzen dutelarik. Hain txiki izan eta une batez handi sentitzeak sortzen duen sentimendu ahaztezin hau beti bizi nahiko nuke, uneoro eta edonon. Nire nortasuna zabaltzen duen giza taldeari esker sortzen zaizkit gaurkoan tximeletak sabelean, irri egitera eta zoriontsu izatera bultzatzen nautenak; txuri, gorri eta berde koloreko...
Read MoreZakarretara bota behar banauzu gehiegi erabili izanagatik izan dadila.
Kaixo, ni naiz, zure bizitzako lehenengo egunetatik zure alboan dagoena, komunikatzen lagundu zizuna. Hasierako egunetan esaten zenituen astakeriak zuzentzen zizkizun inguruko jendeak, nire arauen arabera, eta nahiz eta jendeak barre egin, txikia zinenez onartuta zeuden zure ahotik ateratako hitz alrebesak. Helduekin beste zerbait gertatzen zait, oso nahasia naiz eta maite nautenek ez dute nirekiko akatsik onartzen, dena zuzentzeko joera dute, eta honek pertsona asko nitaz lotsatzea ekarri...
Read MorePiztu argiak mesedez!
Sua. Argia. Piztu da noiz itzaliko den ez dakigun argia, kandela baten modukoa da, egun batean piztu zena baina denboraren poderioz urtzen dena, hala ere, argi hau ez da azken eguna iritsi arte itzaltzen, ez du indarrik galtzen. Bakoitzak argi bat omen du bere barnean, bere izatea argitzen duena eta hau egunerokotasunean ikusten ei da; begiraden, ekintzen, irrien, jokabideen… bidez antzematen delarik. Argi honek kandela baten efektua egiten omen du, norbera eta honen bidea argitzeaz gain,...
Read MoreGizatasuna usaindu nahi dut, besterik ez.
Politika isilarazi nahiko nuke, politikoak gezurretan ez ibiltzea, horrenbeste hitz esan gabe egin beharrekoa egitea, ekintzen bidez hitz ustelak isiltzea, herriaren ahotsa kontuan izatea, berdintasunean oinarritzen den gizarte bat eraikitzea, herriarekin eta herriarentzat lan egitea, ekonomia arloari irtenbide bat ematea, ekonomikoki herritar guztientzat onuragarria den plan bat eraikitzea, animalien tratu txarrak kulturatzat ez hartzea, kulturaniztasuna kulturartekotasunean bilakatzea, arraza...
Read More

Iruzkin berriak