Errege-opila
Eta zuk, zein duzu nahiago, esne-gainez edo kremaz betetako errege-opila? Tira, akaso nahiago duzu hutsa, kafesnetan bustita jateko. Modernizatu egin zara, agian, eta betikoez aspertuta, zapore berriak probatzeari ekin diozu aurten. Egia esan, gaur egun hamaika aukera daude gozotegietan; txokolatez, trufaz, hain modan dauden pistatxoz, almendra kremaz edota mascarpone gaztaz betetakoak, esaterako. Etxe askotan bi klasikoek betetzen dute mahaia, eta nahiz eta batzuk beti zapore bera aukeratu...
Read More“Garaian garaikoa”
Geroz eta ohikoagoa da “garaian garaikoa” edo “tokian tokikoa” kontsumitzearen aldeko diskurtsoa. Praktika horren garrantzia, alegia. Are gehiago, gaur egun, super-merkatuetan edozein garaiko barazki edota fruituak eskura ditugunean, baita produktu exotikoenak ere. Kontzientziaz eta arduraz jokatu ezean, gurea dena galduko dugu, eta badakigu gero negar egitea alferrik dela. Gurea da bertakoa zaintzearen ardura. Nirea, zurea, hemen bizi garen guztiona. Euskal pizkunde berri baten...
Read MoreZure esentzia, zure doinua.
Esentzia: izaki baten berezko izaera osatzen duten ezaugarrien multzoa edo izaki baten zatirik puruena da hiztegiaren arabera. Esentzia zure baitan duzun doinu hori da, abesti bat, soinu bat, erritmo bat… Goizean goizetik barru- barruan sortzen zaizuna, zuk hala nahi edo ez, soinean daramazun aldartea. Emandako pausu eta hartutako erabaki bakoitza indarrez eta gogoz janzten duen melodia, nahi beste kolorez eguna koloreztatzeko pintzelkada. Kolore aniztasun bat izan eta aniztasun honetan...
Read MoreOndo nago, lasai!
“Ondo nago, lasai”, “ez du garrantziarik, pasako da”. Zenbatetan esaten ote dugu horrelako zerbait; gure arima ongi sentitzera behartuz, hau beti gustura eta lasai egon beharko bailitzan, edo burua pentsamendu nahasiz lehertzeko zorian sentitu izan dugunetan, hauek hitzez kanporatu ezean gure baitan ixilaraziko bailiran. Zergatik? Zergatik egiten ote dugu hau? Ez naiz aditua honetan, baina nire zein gainontzekoen jokabideak aztertuta zera esango nuke; entzuten ez...
Read MoreZure lehen aukera.
Nahitaez ezarritako itxialdi batean gaude, ohiko askatasunik eta mugimendurik gabe, izan, bagenituen eta ikusten edo antzematen ez genituen hegalik gabe. Leku itxi batean, gure etxeetan sarturik, honek gure baitara ere eramaten gaituelarik. Konfinamendua etxean, konfinatuak gure gorputz eta izate hutsean. Mundua arnasten ari omen da, gu geroz eta txikiago sentitzen ari garen heinean. Ez ginen ohartzen munduak ez gaituela behar, guk behar dugula hau. Gure hegalek barrurantz biltzen dihardute,...
Read MoreNire paradisua, gure elkartasuna.
Itsasoa eta zerua batzen diren muga horretara iritsi nahi izan dugu, baita ilargira heldu, ilargia zapaldu eta hura konkistatu ere. Maiz laino artean hegan egin, edo lainotik lainora saltoka ibiltzearen plazera ezagutzea desio izan dugu. Inoiz amestu izan dugu, hara eta hona, gure askatasunaren hegoak astinduz hegan genbiltzan batean ametsetako paradisu ezkutua ezagutzearekin ere. Halako batean, ordea, ezinezkoa lortzea helburu eta desio izan dugun honetan, nahi eta ezinak gure baitara lotu...
Read MorePentsatu al duzu inoiz honetan?
Batzutan, askotan ohartzen naiz min egin nizula, min egin dizudala, zu mintzen ari naizela. Hitzak pentsatu gabe jaurtitzean gertatzen zait askotan, esan nahi dudan egia hori zein hitzekin esan pentsatzen ez dudanean. Hitzak jaurtitzean hauen kontzientzia galtzen dudanean. Isilik geratzen naizenean. Nire baitan ez nagoenean, pentsatzen ez dudanean, kontziente ez naizenean, ondorioak ikusten ez ditudanean. Gehiago pentsatu beharko nuke. Pentsatu al duzu inoiz honetan? Argi daukat barruko...
Read MoreBihotzez, zuretzat.
Bada menderatzen gaituen zerbait edo norbait, eta hori gu geu gara. Inork ez gaitu guk baino hobeto ezagutzen, eta hala ere gure pentsamendu eta jokabideak ez dira gu txunditzeaz aspertzen. Bizitzak uneoro jartzen dizkigun harriek, mugek edo egonezinek nekatzen gaituzte; aspertu, txikitu edota lehertu arte. Ez gara ohartzen ordea hauen aurrean har ditzazkegun jarrerak guk geuk aukeratzen ditugula, eta zail edo astun egiten zaizkigun gauzen aurrean pentsamendu edo jokabide negatiboak...
Read More“Benetan sentitzen dut”.
“Benetan sentitzen dut”. Hauxe da norbait hildakoan bere senide eta gertukoei mila bider esaten dieguna, hitz hauek doluan lagunduko balute moduan. Nik ere beti erabili izan dut esaldi hori, are gehiago, beti erabiltzen dut, baina zergaitik sentitzen dugu hainbeste heriotza bizitzaren atal bat bada? “Jaio. Bizi. Hil.” Edo Berri Txarrak taldearen diskak dioen moduan “Jaio. Musika. Hil.” Kontua “jaio” eta “hil” hitzaren tartean betetzen...
Read MoreMomentu oro sentitzen duena bizi delaz jabetzen da.
Egunonak jasotzea, ematea, irri bat egitea, sortzea, muxu goxoaren usaina, begirada beroen zaporea, lagunartean egotea, lagunak izatea, laguntzea, familiaren gertutasuna, besarkadetan dagoen maitasuna, maitatua sentitzea, ingurukoak eta geure burua maitatzea, elkar ukitzea, gozatzea, eskerrak ematea, jasotzea, aspaldiko argazkiak ikustea, ozen abestea, zoro modura dantzatzea, sekretuak kontatzea, gordetzea, haserretzeko arrazoiak izatea, barkatzea, lotsa sentitzea, gustuko zerbait dastatzea,...
Read More

Iruzkin berriak