Meatzaldetik mundura
Hasiera » meatzaldea » Periko.
Eka25 0

Periko.

Atalak: meatzaldea

periko

Periko joan da eta itzal luzea utziz Meatzaldea eta Ezkerraldeko jendearen bihotzetan. Arboleda eta Trianon apaiz izan zen eta bertan garatu zuen etxetik zekarren langile zapalkuntzaren kontzientzia. Meatzari familietako haurren eskolako maisu izan zen, gogortasunaren erdian , maitasuna, oinarrizko jakintzak eta autoestima bihurtuz bere eskolako ebangelio.

Meatzarien apaiz, hurbiletik bizi izan zuen gure herrietako mendietako familiek zuten behar gorria eta bere ideiekin bat eginez meatzariek bezala bizitzea erabaki zuen, behar zuenari zeukana emanez eta partekatuz. Periko “Don Pedro” da oraindik Arboleda eta Larreinetako adineko jendearentzat eta berehala somatzen da bere izena aipatzean ezagutu duten herritarrek dioten maitasuna.

Gazteagoentzat ordea Periko Solabarria buru gainean txapela zuela, beti kaleko mobidetan edo egunkarietako argazkietan zegoen bidelaguna izan da. Gure ondoan Ezkerralde eta Meatzaldeko  auzoetako aldarrikapenetan, emakumeen protestetan, imigrante lagunekin pankarta atzean, langabetu edo sindikalistekin hamaika borroketan. Periko kalean, beti jendez inguratuta, baztertuenekin, beti azken zuloko, azken izkinako lehen lerroko barrikadan, gazteagoek beti hor ezagutu dugu Periko.

Horrela jakin genuen, irakurriz, nagusiagoekin hitz eginez, geure baitan gogoetatuz, Periko fankismoan beste euskal apaiz batzuekin batera Zamoran izan zutela preso, Bizkaiko lehen apaiz iraultzailea izan zela, apaizgoa utzi eta Errontegiko zubian eraikuntzako langile bihurtu zela eta bertan zegoela Espainiako kongresuan HBko diputatu hautatu zutela.

Periko badoa eta horrekin batera pertsona handi bat galtzen du gure eskualdeak, baina Perikoren bideak, ikusmolde eta praktikak ikasgaiak uzten ditu gurean. (1) Gure herrietan sinistu, murgildu, ezagutu eta maitatu, (2) gure borroka eta eraikuntza bertan oinarritu, (3) bertotik geure eredu propioak sortu, (4) sektarismoak apurtu eta zapalduekin egon beti eta bereziki (5) gure ondoko auzotar eta pertsonak sentitu. Perikok askotan esaten zuen, iraultzaile guztiek beharrezko dutela injustizien aurrean norbere larruan sufrimentua eta zapalkuntza pairatzeko gogortasuna, baina aldi berean kaleko jendearekin, auzokoekin, lagunekin elkar ulertu eta konpartitzeko goxotasun eta maitasuna. Agian hortik etor daiteke Hasier Arraizek orain gutxi abertzaletasun ezkertiarrak Bilbo Handian garatzeko duen zailtasunei aurre egiteko bideetako bat: Txostenak eta politika ofizialak gaindituz, gure kaleetatik, gure egunerokotik, gure auzoetako jende eta pertsonetatik, Euskal Herrian behar handiena dagoen tokian, jendea elkartuz, ulertuz eta sentituz. Eskerrik asko Periko bihotz bihotzez!

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Kimetz Arana Butroe

Periferietan; Euskaldunak gara inguru erdaldunean. Euskal Herriaren baitan berriz artxipelagoaren urruneko irla txikia da gurea. Langile artean nekazari eta orkestraren ondoan kaleko musikari. Beti gutxiengoan baina elkarturik gehiengo gara gure herrietan. Baratza eta ardiak, hango eta hemengo jendeak, orain eta lehengoak. Mundua gure herritik eta nire egunerokotik kontatzen saiatuko naiz, nire begietatik: Meatzaldea far west.

Azken bidalketak

  • Abertzale herrizale
  • Abantoko Parke Teknologikoa. Ezkerrak badu eredurik?
  • Gerra galdua?
  • Trapagarango euskaldunak
  • Arboledan madalena. Meatzaldeko egunik handiena.

Iruzkin berriak

  • Iñaki(e)k Abertzale herrizale bidalketan
  • Iruñerritarra naiz(e)k CARRASCOLIENDAS: hirietan identitate kolektiboa sortzeak duen garrantziaz. bidalketan
  • Endika Cuesta(e)k Euskara ala ez gara. bidalketan
  • Josema(e)k Muskizeko gazte lokala martxan! bidalketan
  • karana(e)k Periferiatik bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko apirila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua

Kategoriak

  • euskara
  • kultura
  • meatzaldea
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA