Meatzaldetik mundura
Hasiera » Sailkatugabeak
Api06 0

Gerra galdua?

Posted in Sailkatugabeak

Larunbatean Baionara joango gara, iraganetik etorkizunerako bidean mugarri, Bakearen Artisauen deialdia herri deiadar bezala sentitu dugulako geurean ere. Aurrera doa gure herria, garai berri batera. Horrela ipar eta hego elkarturik bi aldetako herritarrek emango diogu bultzada ireki nahi dugun aro berriari. Etorkizunaz itxaropentsu, historia egingo duen egunaz jabedun eta gure baitako sentimentuei kasu eginez, musika tresnekin joateko asmoa azaldu dugu gure artean. Egun triste edo alaia izango...

Read More
Eka29 0

Euskal Herria Kantabria berdin da. Hauteskundeei buruz.

Posted in Sailkatugabeak

Ezin uka igandeko emaitzek aho bete hortz utzi gintuela edozein hobekuntza humano desiratzen genuen oro. Eskuin kontserbadorea sendo, estatutik etor zitekeen edozein aldaketa itxaropen bertan behera utzi du igandeko emaitzak. Horrela ustelekeria kasuz jositako Espainiako PPren sendotasunak, Podemosen Euskal Herri zein Catalunyako arrakastak eta ehBILDUk jasotako kolpe latzak hartu dute analisien ardatzen nagusitasuna. Nola nahi ere harrigarri egin zait igandeko ajeak utzitako lagunen mezu...

Read More
Urr02 0

Denbora

Posted in Sailkatugabeak

Munduko txoko batean emakume talde bat solasaldi lasaian erreka bazterrean, jubilatutako lagun zaharrak kaleko obraren ertzeko eztabaidan edo parkean jolasean ari den haurra eguneroko ilunabarrean. Tartean minutuak, orduak eta denbora. Ezagutu izan ditut artzainak bere egunerokoan zer aurki, nor topa batetik besterako bidean hizketaldi goxoari tarte egin, unea senti eta partekatu ondoren bere lanarekin segitzen zutenak. Berdin andre zaharrak, etxeko atea irekita, nor irits, lanak utzi eta...

Read More
Urt07 0

Presoak

Posted in Sailkatugabeak

Larunbatean, berriz ere, urtero urtarril hasieran bezala milaka eta milaka izango gara euskal presoen eskubideen alde Bilboko kaleetan elkartuko garen pertsonak. Milaka uholdea eginez senide eta lagunei elkartasuna adierazi eta presoen gaiarekiko konponbidea eskatuko dugunak. Euskal Herrian bere gogortasunagatik presoen egoerak sortzen duen sentsibilitatearen erakusgarri. Gure herriaren azken mendeetako historian, foruen galeratik aurrera ez da kartzela ezagutu ez duen belaunaldirik izan....

Read More
Abu25 0

Marokoko ikaspenak: Behia, esnea eta txokolatea.

Posted in kultura, Sailkatugabeak

“Bizia behiaren modukoa da batzutan esnea ematen du, bestetan berriz txokolatea eta batetik zein bestetik ikasten da bizian” esan zigun Marwanek Atlas mendietako esaera zaharra gogoratuz. Marokon izan gara azken bi asteotan, musika tresnak soinean, batetik besterako bidean. Badira bi urte, lagun Marokoarrak ezagutu eta tarteka elkarrekin musikan aritzen garena. Noiz edo noiz elkarrekin afaldu eta solasean, elkar ezagutzan, eztabaidan, ideia trukean gabiltzana. Ez dago gauzak egiteko modu...

Read More
Api03 0

Iparraldea

Posted in Sailkatugabeak

Udal hauteskundeak pasatu berri dira iparraldean eta aitortzen dut benetan poztu egin nauela abertzale ezkerreko indarrek bertan egin duten aurrerapausoak. Ez da politika lurralde bateko gizartearen eragin-gune bakarra, baina bai unean uneko errealitatearen isletako bat. Hauteskundeen emaitzek, pentsamendu, sentimendu, proiektuekiko atxikimendu eta ideologien aurrerakada edo atzerakada adierazten dute, iraganetik gaur egunera izan duten eboluzioa begiratuz. Hamarnaka alkatetza lortuta, ehun...

Read More
Abe12 6

Periferiatik

Posted in Sailkatugabeak

Bizkaiko mendebaldean, Ezkerraldeko hiri eta Enkarterriko herrien arteko eskualdea da gurea. Joan den mendean burdin meatzetara eta ondotik sortutako industriara lanera etorritako jendeek osatu dituzte gure herriak. Lehengo nekazariak, geroko langileak eta oraingo langabeak. Euskaldunak gutxi, periferia gara gure herriko kaleko bizian. Zentrotik distantziaz urruti, periferia gara ere, euskal munduaren bizitasunean. Atari bakoitzean zenbat jende, zenbat familia, hainbat egoera eta jatorri. Gure...

Read More

Kimetz Arana Butroe

Periferietan; Euskaldunak gara inguru erdaldunean. Euskal Herriaren baitan berriz artxipelagoaren urruneko irla txikia da gurea. Langile artean nekazari eta orkestraren ondoan kaleko musikari. Beti gutxiengoan baina elkarturik gehiengo gara gure herrietan. Baratza eta ardiak, hango eta hemengo jendeak, orain eta lehengoak. Mundua gure herritik eta nire egunerokotik kontatzen saiatuko naiz, nire begietatik: Meatzaldea far west.

Azken bidalketak

  • Abertzale herrizale
  • Abantoko Parke Teknologikoa. Ezkerrak badu eredurik?
  • Gerra galdua?
  • Trapagarango euskaldunak
  • Arboledan madalena. Meatzaldeko egunik handiena.

Iruzkin berriak

  • Iñaki(e)k Abertzale herrizale bidalketan
  • Iruñerritarra naiz(e)k CARRASCOLIENDAS: hirietan identitate kolektiboa sortzeak duen garrantziaz. bidalketan
  • Endika Cuesta(e)k Euskara ala ez gara. bidalketan
  • Josema(e)k Muskizeko gazte lokala martxan! bidalketan
  • karana(e)k Periferiatik bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko apirila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua

Kategoriak

  • euskara
  • kultura
  • meatzaldea
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA