Oier Lakuntza
Zientzia mundutik at dabilen jendearentzat, sarritan zientzia baino mito itxura handiagoa dute zientziari buruz entzuten diren kontu askok. Blog honetan, gaurkotasuneko gaietatik abiatuta, zientzia gaiak hobeto ulertzeko argibideak eskainiko dira, ahalik eta modurik xumeenean. Halaber, zientziak gordetzen dituen zenbait bitxikeriarentzat, eta beste blog nahiz aldizkarietan jorratzen diren zientzia artikuluei buruzko hausnarketa eta gogoetetarako ere tartea egongo da.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Epigenetika: geneak ez dira dena | EIBZko liburutegia(e)k Epigenetika: geneak ez dira dena bidalketan
- Negutegi efektuaz | EIBZko liburutegia(e)k Negutegi efektuaz bidalketan
- Oier Lakunza(e)k Nanoteknologia bidalketan
- IƱaki Suinaga(e)k Nanoteknologia bidalketan
- Nanoteknologia | EIBZko liburutegia(e)k Nanoteknologia bidalketan
Itzulera
Atalak: Aurkezpena eta jarraipena
Aurreko sarrera batean adierazi nizuen bloga likido egoeratik solido egoerara pasa zela, bere molekulak liratekeen sarrerek, likido egoerako mugimenduari eusteko adina energia ez zutelako. Sarrerak idazteko nire denbora falta zen horren arrazoia. Izan ere, tarteka jasotako iruzkinek izugarrizko energia iturria suposatzen bazuten ere, denbora izatea ezinbestekoa zen sarrerak idazteko, eta beronen faltan, nire bloga moteldu eta solido egoerara pasa zen.
Bada, denbora faltaren arazoa gainditu dudala uste dut, eta berriz ere bere molekulak errazago mugitzen hasiko dira. Kimika baino zoologia nahiago baduzue, nire bloga neguko lozorrotik esnatu dela esan liteke. Izan ere, Tarragonako ikerketa aldia hasterik izango ote nuen ez nekielarik, denbora aprobetxatze aldera edo, beste ikasketa batzuk hasi nituen, eta behin ICIQen lanean hasita, lana eta ikasketak uztartu beharrean egon naiz. Baina oraingoz lan gehigarri horiek bukatu ditut, eta orain nire aisialdia nahi bezala ustiatzeko aukera izango dut. Eta noski, blogak bere lekutxoa irabazia dauka nire aisialdi horretan.
Beraz, hemendik aurrera astero astero sarrera berri batekin etorriko natzaizue, edo horretan ahaleginduko naiz behintzat. Era berean, barkamena eskatu behar dizuet sarrera honetan egoera aldaketaren sarrerako konparaketara itzultzeagatik. Beste alderaketa bat egin nahi nuen, baina ez zait ezer bururatu. Ikusten duzuen bezala, nire dibulgazio sena ere lozorrotik esnatu ezinik dabil oraindik. Ea ba blogaren molekulak (sarrerak) bezala, nire buruko ideiak ere handik edo hemendik energia apur bat lortu eta libreago mugitzen hasten diren.
Era berean, 1. #kultura zientifikoa jaialdiaren antolatzaileei ere barkamena eskatu nahi nieke. Badakit era honetako blog batek euskerazko zientziaren dibulgazioaren inguruko ekimenetan parte hartu behar lukeela, baina goian aipaturiko arrazoiak direla medio, oraingoan ere ezin izan diot ekarpenik egin ekimen horri. Badakit aurreko batean ere gauza bera esan nuela eta horrek sinesgarritasun apur bat kentzen didala, baina ea hemendik aurrera halako jardueretan parte hartzerik izaten dudan. Zuek segi halakoak antolatzen, euskerazko zientziaren dibulgazioak era honetako ekimenak behar ditu eta!