Zientziaren labirintoan kokatuz
Hasiera » Gaurkotasunekoak
Aza22 0

Epigenetika: geneak ez dira dena

Posted in Gaurkotasunekoak

Gaurko honetan, epigenetikaren gaiarekin natorkizue. Zenbait elkarrizketa egin eta aditu batzuen hitzak biltzea pentsatu nuen, baina blogerako ikuspegi orokor batekin aski izango dela uste dut. Gero, norbaitek arloren bat sakondu nahi izango balu, abiapuntu gisa balio lezake honek. Jakina den bezala, zenbait ezaugarri belaunaldiz belaunaldi transmititu egiten dira bizidun espezie bakoitzaren barruan. Gizakia betidanik ahalegindu da gaur egun genetika izenez ezagutzen den esparru horren...

Read More
Api20 0

Negutegi efektuaz

Posted in Gaurkotasunekoak

Gaurko sarrera honetan, azken urteotan sarritan entzuten den kontu bati buruz ariko naiz: negutegi efektuaz. Klima aldaketaren gaia puri-purian daukagun garai honetan, berau eteteko negutegi efektua txikitu beharra ezinbestekoa da. Azken batean, honek gure planetako tenperaturaren igoera eragiten du, eta horren ondorioz Lurreko bizi baldintzak era arriskutsuan alda daitezke, hainbat bizidun espezieren desagertzea eraginez. Dena den, gaur egun negutegi efektuak kutsu negatibo bat bereganatu badu...

Read More
Mar23 2

Kontuz gauzak nahita ahazte horrekin!!

Posted in Gaurkotasunekoak

Gaurko sarrera honetan, Nature aldizkariaren web orrian ikusi dudan artikulu batekin natorkizue. Sarreraren izenburutik ondoriozta dezakezuen bezala, oroimenarekin loturiko lana da, eta bitxia iruditu zaidan heinean, zuekin partekatzea pentsatu dut. Psikologia eta neurologiarekin lotutako zerbait den heinean, argi dago ni ez naizela honetaz azalpenak emateko pertsonarik aproposena, baina zientzia esparru honetan erabiltzen diren ikerketa metodoetarako hurbilketa bat izan daiteke. Sarritan...

Read More
Mar09 0

LIGOn bingo!!

Posted in Gaurkotasunekoak

Duela bizpahiru aste idatzi nuen sarreran, hurrengo batean LIGO interferometroari buruz ariko nintzela esan nuen. Egia esan, jadanik hilabete bat ere pasa da Estatu Batuetako behatoki honek grabitazio uhin baten aurkikuntza erdietsi zuenetik, eta ziur aski, honezkero sobera irakurri eta entzungo zenuten LIGO interferometroaren inguruan. Bada, sarrera honetan, gera daitezkeen zalantzak argitze aldera, zenbait hedabide eta web orritan ikus daitekeenaren laburpen bat egingo dut. Lehenik eta behin,...

Read More
Ots15 2

Grabitazio uhinak: unibertsoaren ezagutzarako tresna bat gehiago

Posted in Gaurkotasunekoak

Gaurko sarrera honetan, aste honetako zientzia munduko albiste nagusiaz hitzegingo dut. Egia esan, maila horretako fisika ulergaitza egiten da era horretako ikasketak ez dituen jendearentzat, eta nik ere lanak ditut grabitazio uhinak zer diren ulertzeko. Horregatik, beste zenbaitetan esan izan dudan moduan, zuen iradokizun eta zuzenketak ongi etorriak izango dira. Azken batean, Zientziaren labirintoan kokatuz guztion artean egiten dugu. Grabitazio uhinen aurkikuntzak, Einsteinek...

Read More
Urt25 0

Koordinazio loturak koordinatzen

Posted in Gaurkotasunekoak

Pasa den hastean ICIQeko hiru ikerketa talde teorikoen lan esparrua azaltzen ahalegindu nintzen. Guztia nahiko gainetik azaldu nuen, hiru taldeen ikerketa lerroak zehatz azaltzeko hamar sarrera ere ez bailirateke aski izango. Gaur aldiz, bi urte horietan egin dudan lana laburbiltzen ahaleginduko naiz. Horretarako baina, batxilergoko kimika ikasleei hain ezagunak izango zaizkien atomoen arteko lotura motak gogora ekarriko ditut, ionikoa, kobalentea, metalikoa… Jakina den bezala, elektroiak...

Read More
Urt16 0

ICIQeko talde teorikoen buruhausteak

Posted in Gaurkotasunekoak

Gaurko sarrera honetan atzera begira jarriko naiz. Atzera begira diot, jadanik ICIQeko egonaldia iraganeko kontua delako. Izan ere, aste honetan bukatu dut bertan egin dudan bi urteko ikerketaldia. Hala, ICIQeko talde teorikoen ikerketei eskeiniko dizkiet gaurko lerroak, kimika teoriko eta konputazionalaren bidez egin daitezkeen ikerketen ikuspegi orokor bat izan dezazuen. Kataluniako kimika ikerketen institutuan (ICIQen alegia), arlo ezberdinetako hogei bat ikerketa talde inguru daude....

Read More
Urt05 0

Polimeroak, modu orokorrean

Posted in Gaurkotasunekoak

Poliestirenoa, poliuretanoa, polietilenoa, polioxalatoa, poliazetatoa, polimetakrilatoa, poli, poli, poli eta poli. Baina lasai, hauek ez dira poliziaren indar sekretuak, polimeroak baizik. Dena den, gure herrian poliziarekin gertatu ohi den bezela, hauek ere edozein lekutan ikus ditzakegu. Horren adibide, supermerkatutik bueltan etxera ekartzen ditugun erosketei begiratzea besterik ez dago; produktuek beraiek baino leku gehiago okupatzen dute berauek biltzeko erabiltzen diren plastikozko...

Read More
Mai03 0

Informatika lagun

Posted in Gaurkotasunekoak

Gaurko sarrerarako gaia aukeratzeko garaian, zalantza haundiak izan ditut. Izan ere, gaur egungo ikerketa asko eta asko egiteko ezinbesteko lantresna den ordenagailuen munduari begira jartzea pentsatu dut, baina badakit ni ez naizela informatikaz hitzegiteko pertsonarik aproposena. Edonola ere, bere lanean ordenagailua erabiltzen duen zientzia munduan dabilen norbaiten paperetik idatziko dut, xehetasunetan sartu gabe, ikuspegi orokor bat emanez. Zalantzarik gabe, informatikaren garapena...

Read More
Urt01 0

Fotosintesia eta fotokatalisia

Posted in Gaurkotasunekoak

Argi dago eguzkia dela Lurreko bizitzaren sostengu nagusia. Eguzkiak berotzen du Lurra, eta beragatik ez balitz, gure planetan ez litzateke bizitzeko baldintzarik egongo. Egia da atmosferak ere zeresan haundia duela honetan, berau baita eguzkitik datorkigun beroaren eta Lurrak askatzen duenaren artean oreka egonkor bat ahalbidetzen duena. Edonola ere, eguzkirik ezean, gu ez ginateke hemen egongo, ezta bestelako bizidun guztiak ere. Era berean, zientziaren garapenak izar honek igortzen duen...

Read More
1 / 212Hurrengoa»

Oier Lakuntza

Zientzia mundutik at dabilen jendearentzat, sarritan zientzia baino mito itxura handiagoa dute zientziari buruz entzuten diren kontu askok. Blog honetan, gaurkotasuneko gaietatik abiatuta, zientzia gaiak hobeto ulertzeko argibideak eskainiko dira, ahalik eta modurik xumeenean. Halaber, zientziak gordetzen dituen zenbait bitxikeriarentzat, eta beste blog nahiz aldizkarietan jorratzen diren zientzia artikuluei buruzko hausnarketa eta gogoetetarako ere tartea egongo da.

Azken bidalketak

  • Epigenetika: geneak ez dira dena
  • Euskera eta zientzia
  • Plastikoak eta ahanztura
  • Negutegi efektuaz
  • Nanoteknologia

Iruzkin berriak

  • Epigenetika: geneak ez dira dena | EIBZko liburutegia(e)k Epigenetika: geneak ez dira dena bidalketan
  • Negutegi efektuaz | EIBZko liburutegia(e)k Negutegi efektuaz bidalketan
  • Oier Lakunza(e)k Nanoteknologia bidalketan
  • Iñaki Suinaga(e)k Nanoteknologia bidalketan
  • Nanoteknologia | EIBZko liburutegia(e)k Nanoteknologia bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria

Kategoriak

  • Argitaratuak
  • Aurkezpena eta jarraipena
  • Euskal Herria irratikoak
  • Gaurkotasunekoak
  • Gogoetak
  • Sailkatugabeak
  • Zientziaren paradoxak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA