Hasiera »
Oier Lakuntzaren bloga - Zientziaren labirintoan kokatuz
Oier Lakuntza
Zientzia mundutik at dabilen jendearentzat, sarritan zientzia baino mito itxura handiagoa dute zientziari buruz entzuten diren kontu askok. Blog honetan, gaurkotasuneko gaietatik abiatuta, zientzia gaiak hobeto ulertzeko argibideak eskainiko dira, ahalik eta modurik xumeenean. Halaber, zientziak gordetzen dituen zenbait bitxikeriarentzat, eta beste blog nahiz aldizkarietan jorratzen diren zientzia artikuluei buruzko hausnarketa eta gogoetetarako ere tartea egongo da.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Epigenetika: geneak ez dira dena | EIBZko liburutegia(e)k Epigenetika: geneak ez dira dena bidalketan
- Negutegi efektuaz | EIBZko liburutegia(e)k Negutegi efektuaz bidalketan
- Oier Lakunza(e)k Nanoteknologia bidalketan
- Iñaki Suinaga(e)k Nanoteknologia bidalketan
- Nanoteknologia | EIBZko liburutegia(e)k Nanoteknologia bidalketan
LIGOn bingo!!
2016-03-09 // Gaurkotasunekoak // Iruzkinik ez
Duela bizpahiru aste idatzi nuen sarreran, hurrengo batean LIGO interferometroari buruz ariko nintzela esan nuen. Egia esan, jadanik hilabete bat ere pasa da Estatu Batuetako behatoki honek grabitazio uhin baten aurkikuntza erdietsi zuenetik, eta ziur aski, honezkero sobera irakurri eta entzungo zenuten LIGO interferometroaren inguruan. Bada, sarrera honetan, gera daitezkeen zalantzak argitze aldera, zenbait hedabide eta web orritan ikus daitekeenaren laburpen bat egingo dut. Lehenik eta behin, uhinen interferentzia zer den gogora ekartzea...
Jarraitu irakurtzenLau urteroko otsailaren 29a?
2016-02-29 // Euskal Herria irratikoak // Iruzkinik ez
Lau urtero gertatzen den bezala, 2016 urtean ohikoa baino egun bat gehiago dauzka egutegiak, eta otsailak 29 egun izango ditu. Julio Cesarrek, Alejandriako Sosígenes astronomoaren laguntzaz, zuzenketa hori egin zion gure egutegiari. Izan ere, lurrak eguzkiaren inguruan bira oso bat emateko 365 egun eta sei ordu behar ditu. Era horretan lortzen da urtez urte egutegiaren eta urtaroen arteko oreka mantentzea. Azken batean, lau urteren buruan 6 ordu ghigarri horiek 24 ordu ematen dituzte, urte bisiestoen egun gehigarria. Baina zuzenketa hau ez da...
Jarraitu irakurtzenUnibertsoko zulo beltzak, gure baitakoen ispilu
2016-02-20 // Gogoetak // Iruzkinik ez
Pasa den hasteko sarreran, grabitazio uhinen aurkikuntzaz aritu nintzen. Estatu Batuetako LIGO interferometroan igarri zuten uhin hura, bi zulo beltzen elkarketak sorturikoa omen zen. Baina zer dira zulo beltzak? Gaurko sarrera honetarako, interesgarria iruditu zait gai honetaz informatu eta hauekin erlazionaturiko gogoeta bat zuekin partekatzea. Zulo beltz bat izugarrizko masa duen unibertsoko gorputza omen da. Bere masari esker, grabitazio eremu izugarria eragiten du, eta ondorioz, bertan sartzen den gorputz bat ezin da bertatik atera....
Jarraitu irakurtzenGrabitazio uhinak: unibertsoaren ezagutzarako tresna bat gehiago
2016-02-15 // Gaurkotasunekoak // 2 iruzkin
Gaurko sarrera honetan, aste honetako zientzia munduko albiste nagusiaz hitzegingo dut. Egia esan, maila horretako fisika ulergaitza egiten da era horretako ikasketak ez dituen jendearentzat, eta nik ere lanak ditut grabitazio uhinak zer diren ulertzeko. Horregatik, beste zenbaitetan esan izan dudan moduan, zuen iradokizun eta zuzenketak ongi etorriak izango dira. Azken batean, Zientziaren labirintoan kokatuz guztion artean egiten dugu. Grabitazio uhinen aurkikuntzak, Einsteinek erlatibitatearen teoria orokorrean adierazi zuen bezala berauek...
Jarraitu irakurtzenOinarrizkoa/aplikatua: betiko eztabaida
2016-01-31 // Gogoetak // Iruzkinik ez
Aste honetako sarreran, Elhuyar aldizkariaren azken alean Maria Jesus Esteban Galarza matematikariari egindako elkarrizketa hizpide hartuta, ikerketa teoriko eta aplikatuaren inguruko gogoeta batzuk plazaratu nahi nituzke. Zalantzarik gabe, eztabaida hori zientziaren arlo guztietan ematen da. Nik adibidez, sarritan izan ditut era honetako eztabaidak beste lagun kimikariren batekin, eta aipaturiko elkarrizketak,, matematikariek ere halakoak izaten dituztela erakusten digu. Zentzu horretan, biólogo, fisikari edo geologoek ere beren esamesak...
Jarraitu irakurtzenKoordinazio loturak koordinatzen
2016-01-25 // Gaurkotasunekoak // Iruzkinik ez
Pasa den hastean ICIQeko hiru ikerketa talde teorikoen lan esparrua azaltzen ahalegindu nintzen. Guztia nahiko gainetik azaldu nuen, hiru taldeen ikerketa lerroak zehatz azaltzeko hamar sarrera ere ez bailirateke aski izango. Gaur aldiz, bi urte horietan egin dudan lana laburbiltzen ahaleginduko naiz. Horretarako baina, batxilergoko kimika ikasleei hain ezagunak izango zaizkien atomoen arteko lotura motak gogora ekarriko ditut, ionikoa, kobalentea, metalikoa… Jakina den bezala, elektroiak atomoaren nukleoen inguruan energia maila ezberdineko...
Jarraitu irakurtzenICIQeko talde teorikoen buruhausteak
2016-01-16 // Gaurkotasunekoak // Iruzkinik ez
Gaurko sarrera honetan atzera begira jarriko naiz. Atzera begira diot, jadanik ICIQeko egonaldia iraganeko kontua delako. Izan ere, aste honetan bukatu dut bertan egin dudan bi urteko ikerketaldia. Hala, ICIQeko talde teorikoen ikerketei eskeiniko dizkiet gaurko lerroak, kimika teoriko eta konputazionalaren bidez egin daitezkeen ikerketen ikuspegi orokor bat izan dezazuen. Kataluniako kimika ikerketen institutuan (ICIQen alegia), arlo ezberdinetako hogei bat ikerketa talde inguru daude. Institutuaren helburu nagusia prozesu katalitiko berrien...
Jarraitu irakurtzenPolimeroak, modu orokorrean
2016-01-05 // Gaurkotasunekoak // Iruzkinik ez
Poliestirenoa, poliuretanoa, polietilenoa, polioxalatoa, poliazetatoa, polimetakrilatoa, poli, poli, poli eta poli. Baina lasai, hauek ez dira poliziaren indar sekretuak, polimeroak baizik. Dena den, gure herrian poliziarekin gertatu ohi den bezela, hauek ere edozein lekutan ikus ditzakegu. Horren adibide, supermerkatutik bueltan etxera ekartzen ditugun erosketei begiratzea besterik ez dago; produktuek beraiek baino leku gehiago okupatzen dute berauek biltzeko erabiltzen diren plastikozko poltsa eta bestelako edukiontziek. Baina tira,...
Jarraitu irakurtzenUra apur dezagun!!
2015-12-29 // Argitaratuak // Iruzkinik ez
Tira, gaur sukarrak jota nabil eta ezin izango dut askorik idatzi. Dena den, aurreko astean astero-astero sarrera bat zintzilikatzen ahaleginduko nintzela hitz eman nizuen, eta ez nuen ngarrenez kale egin nahi. Hala, Tarragonan nik lan egin dudan taldean tesia egiten ari den Ignacio Funes gazte Tuterar batek bere tesiari buruz egindako bost minutuko bakarrizketa saioaren linka utziko dizuet. Ikusiko duzuenez, Ignacio eguzki argia erabiliz eta katalizatzaile baten laguntzaz, ur molekula hautsi eta erregai garbi bezala erabiliko genukeen...
Jarraitu irakurtzenItzuli naiz!!
2015-12-22 // Aurkezpena eta jarraipena // Iruzkinik ez
Bazirudien betiko alde egin nuela eta bloga inork esnatuko ez zuen lozorroan sartu zela, baina itzuli naiz! Bloga garai batean bezain emankor jartzeko gogoz itzuli ere! Duela urte eta erdi zintzilikatu nuen azkeneko sarrera, eta jarraipena eman ahalko niola pentsatu banuen ere, azkenean ezinezkoa egin zitzaidan nire asmoak betetzea. Argitalpen batean adierazi nuen bezala, bi urtez Tarragonan izan naiz ikerketako postdoc-a egiten, eta egoera horretan ezin izan dut blogeko sarreretan pentsatzeko astirik hartu. Badakit blogari gehienek beste lan...
Jarraitu irakurtzen