Odolaren mintzoa
Hasiera » Santi Leoneren bloga - Odolaren mintzoa

The Innocents (Errugabeak)

2022-10-17  //  Beldurrezkoa, Drama  //  Iruzkinik ez

Hau beldurra! Ez, broma da.

Hau beldurra! Ez, broma da.

Txioka aritzeko balio duen sare sozial batean hainbat komentario ikusiak nituen, hala nola “ortzirale honetan estreinatu duten filmik trinko eta asaldagarriena”, edo “dagoeneko aurtengo nire beldurrezko film gogokoena”, eta –behin baino gehiagotan– bertze izenondo batzuekin batera espeluznante solasa agertzen zitzaidan –erdarazko txioez ari naiz–, Elhuyarrek “ikaragarri” gisa bihurtzen duena euskarara. Itzulpena ezin hobeki heldu zait, gure hizkuntzan ikaragarriari bertze izenondo bat gehitzen ahal baitiogu, eta horrela erraten ahal dut The Innocents bai ikaragarria dela, baina ikaragarri luzea eta ikaragarri aspergarria. Eskil Vogt-en film honetan beldurrak ikara guti sortzen baitu. (gehiago…)

Girl on the Third Floor

2020-09-28  //  Beldurrezkoa  //  Iruzkinik ez

Uste dut tirita bat behar dudala.

Uste dut tirita bat behar dudala.

Travis Stevens-en Hirugarren solairuko neska filmaren gauza harrigarrienetako bat da ez dugula benetan ezagutzen nor den hirugarren solairuko neska. Nik, behinik behin, bi hautagai ditut buruan, eta filma ikusi ondotik baten istorioa ez zait batere argi gelditu. Orobat, ez zait batere argi gelditu zergatik sailkatu beharko genukeen film hau beldurraren generoan. (gehiago…)

Vendetta dal futuro

2020-09-10  //  Zientzia-fikzioa  //  Iruzkinik ez

Alemaniako kartela: Paco

Alemaniako kartela: Paco

Film harrigarriak –film harrigarriki txarrak, zenbaitetan– ikustea gustuko duenarendako, Italia hondorik ez duen meategia da. Hainbat hamarkadatan ez zen alferrik industria zinematografiko indartsua izan, Europako indartsuenetarik segur aski, urtero ehunka titulu argitaratzeko gauza zena. Genero batzuk asmatzeaz gainera, hala nola peplum-a edo giallo-a, tradizio aski luzea zuen bertze bat, western-a, hartu eta arau berriak eman zizkion. Zientzia fikzioan ere ez da lan originalik falta; adibidez, Mario Bava-ren Terrore nello spazio (1965) inspirazio iturria izan zen Ridley Scottendako Alien (1979) filmerako. 80ko hamarkadan, halere, inspirazio iturria izan beharrean, inspirazio bila ibiltzen ziren zuzendari italiarrek munduan arrakasta izandako zientzia fikzioko pelikuletan, eta AEBko sona handiko film guziek beren kopia izan zuten Italian: Mad Max, Alien, Blade Runner, Star Wars, Terminator, The Warriors… (gehiago…)

Erregea Netflixen: In the Tall Grass

2020-09-07  //  Beldurrezkoa  //  Iruzkinik ez

Belar artean.

Belar artean.

Zinema fantastikoa gustuko duten gehien-gehienek ikusi izanen dute Vincenzo Natali zuzendariaren Cube (1997). Film interesgarri gehiago egin ditu harrezkeroztik, hala nola Cypher (2002) edo Splice (2009), baina bereziki aproposa iduritzen zait 1997az geroztik kultuko film bilakatu den Cube hura gogora ekartzea, funtsezko puntu batzuetan In the Tall Grass filmaren antz handia duelako. Hartan bezala, film berri honetan ere pertsonaia talde batek aterabidea aurkitzen saiatu beharko du –kubo mekaniko erraldoi batetik, 1997ko hartan; 2019ko honetan, belar garaiko belai batetik–, eta eginahal horretan ari direlarik, beren arteko tentsioak eta isilean gordetakoak azalera aterako dira. (gehiago…)

Marianne

2020-09-03  //  Beldurrezkoa  //  Iruzkinik ez

Here's Johnny, zera, Marianne!

Here’s Johnny, zera, Marianne!

Euskal filosofo handi batek aspaldian zigun errana: telesailek zinema desagerraraziko dute. Iragarpen horren oroigarri, hona hemen lehendabiziko aldiz telesail bat blog honetan: Marianne. Stephen Kingen izena aipatzen dute denboraldi bakarrean zortzi kapitulu dituen telesail honen propagandan: AEBko idazleari beldurra eman omen zion, bai eta ikaragarri gustatu ere. Ez da harritzekoa, tarteka une ilun eta beldurgarri samarrak baititu telesail honek, baina, batez ere, ez da harritzekoa neurri handi batean Stephen Kingen mundua Frantziara, edo, hobeki errana, Bretainiako herri batera, eraman baitute Samuel Bodin eta Quoc Dang Tran egileek. (gehiago…)

Orígenes secretos

2020-08-31  //  Gore-a, Superheroiak, Suspentsea  //  Iruzkinik ez

Gaiztoak molatzen du.

Gaiztoak molatzen du.

Film honen originaltasuna baloratu beharko banu, zerotik hamarrera uste dut minus bi edo emanen niokeela: dena bertze nonbaitetik ebatsia baita, den-dena bertze norbaiti hartua baita. Ez gaitezen tronpa, halere, egilea ez dabil inor engainatu nahian; bere erreferentziak harro erakusten ditu, gustura egiten ditu omenaldiak ikusleak ezagutuko dituelakoan. Izan ere, osagai guziak handik eta hemendik hartu izana filmaren izaeraren funtsezko parte da, horrexek osatzen du, hein handi batean, pelikula honen xarma. Bai, xarma diot, zeren harrigarriena horixe baita, filmak nahiko ongi funtzionatzen duela. (gehiago…)

Pyewacket

2020-08-27  //  Beldurrezkoa  //  Iruzkinik ez

Teo, zera, Leah basora doa.

Teo, zera, Leah basora doa.

Gurasotasuna –amatasuna gehiagotan, aitatasuna baino– ohiko motiboa da beldurrezko zineman. Film anitzetan, gertatzen diren naturaz gaindiko fenomenoak –edo, naturaz gaindikoak izan gabe, fenomeno izigarriak– ama-umeen arteko harreman gatazkatsuen isla edota ondorio dira: haurtzaroan jasotako tratu txarrak, amak semeari edo alabari sekretuan edo ozenki leporatzen dion zerbait…, horiek izaten dira filma martxan paratuko duten osagaiak. Zenbaitetan, familia barneko gatazka deabruak, poltergeistak edo dena delakoa pizteko aitzakia hutsa dira, baina bertze zenbaitetan, berriz, filmean benetan garatzen eta lantzen den gaia, batzuetan munstroek berek baino beldur handiagoa emateraino. (gehiago…)

Ahí va el diablo

2020-08-24  //  Beldurrezkoa  //  Iruzkinik ez

Laura Caro, filmak duen gauzarik onena, dudarik gabe

Laura Caro, filmak duen gauzarik onena, dudarik gabe

Pena izaten da, zenbaitetan, ikustea film batek istorio on bat kontatzeko osagai guziak dituela eta, hala eta guziz ere, porrot egiten duela. Horrelako zerbait gertatzen zaio 2012an Adrián García Borglianok zuzenduriko Ahí va el diablo film mexikarrari. Kontatzen duen istorioa bereziki originala ez izan arren, filma interesgarriago bihur zezaketen elementuak hor daude: aktore –niretako bederen– ezezagunak eta Hollywoodeko ohiko estereotipo glamurosotik urrunak eta, hortaz, istorioari errealismo handiagoa ematen diotenak; paisaia lehor eta gogorra; 70eko hamarkadako beldurrezko filmak gogora ekartzen dituzten estetika eta bortizkeria… Haatik, pelikulak, txarra izan gabe, ez die osagai horiei atera behar zien zuku guzia ateratzen asmatzen. (gehiago…)

The Stuff

2020-08-20  //  Gore-a, Zientzia-fikzioa  //  Iruzkinik ez

Ez duzu probatu nahi?

Ez duzu probatu nahi?

Lehen begiratuan, Larry Cohenek 1985ean zuzendutako The Stuff B serieko film txarra bertzerik ez da: gidoiak hutsuneak ditu nonahi, efektu bereziak merke samarrak dira, aktore gehienen lana aski irri-emangarria da. Bertute horiek guziak aitortuta, bigarren begiratuan, The Stuff kapitalismoaren menpeko elikadura industriari buruzko satira da, bidenabarkoan militarrei ere kolpe batzuk ematen dizkiena. Konspirazioak ere sartzen dira tartean; beraz, nahiko film egokia da 2020an ikusteko. (gehiago…)

The Vast of Night

2020-08-17  //  Zientzia-fikzioa  //  Iruzkinik ez

Fay & Everett

Fay & Everett

Lehen hamar minutuak edo dira laburbiltzen –eta ulertzen– zailenak: tokiko irratiko erratari Everett (Jake Horowitz) etengabe solasean ari da, honetaz eta hartaz, azalpenak ematen, aginduak banatzen, komentarioak egiten, harat eta honat doan bitartean. Fite, Fay (Sierra McCormick), herriko telefono-operatzailea, haren ondoan dago, eta Fayk ere, Everettek bezala, badu zer errana. Biak gazteak eta buruargiak dira, gauzak egiteko irrikan. Tokia Mexiko Berria da, eta denbora, 1950eko hamarkada. (gehiago…)

1 / 10123410Hurrengoa»

Santi Leone

Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.

Azken bidalketak

  • The Innocents (Errugabeak)
  • Girl on the Third Floor
  • Vendetta dal futuro
  • Erregea Netflixen: In the Tall Grass
  • Marianne

Iruzkin berriak

  • The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
  • Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
  • Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan

Artxiboak

  • 2022(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila

Kategoriak

  • (Euro)-westerna
  • Beldurrezkoa
  • Donostiako Zinemaldia
  • Drama
  • Egile-zinema
  • Giallo-a
  • Gore-a
  • Sailkatugabeak
  • Slasher
  • Superheroiak
  • Suspentsea
  • Zientzia-fikzioa
  • Zonbiak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA