Santi Leone
Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
- Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
- Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko uztaila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
Douce France (eta II)
Atalak: Beldurrezkoa
Martyrs-eko bi aktore nagusiak
Haute tension film gogorra da; Mauryrena eta Bustillorena, basa eta zakarra. Martyrs film latza da, eta batek gaizki pasatzen du ikusi ahala, deseroso sentitzen da, are asaldatua batzuetan. Lehen biak jenero filmak dira, zintzoki eginak, jenero maite dutenak gogoan izanda. Hirugarren hau ere jenero filma den arren, egile-zinematik ere badu. Gaia honela laburbiltzen ahalko genuke: Pascal Laugierren filmak biktimaren eta martiriaren arteko diferentzia erakutsi nahi du. Lortu ote duen, edo balizko diferentzia hori aitzakia hutsa ote den bortizkeria muturreraino eramateko, hori irekia dagoen eztabaida da. Zenbaitendako, akaberako azalpenak (edo azalpen faltak) errekara igortzen ditu zuzendariaren ustezko asmo filosofikoak, eta argi erakusten du jenero film hutsa dela hizpide dugun hau. Edonola ere, auzia ebazten dugun moduan ebazten dugularik, aitortu behar zaio zuzendariari egindakoa saio polita dela.
Artean haurra zelarik, Lucie (Mylène Jampanoi) bahitu eta torturatu egin zuten sekta ezezagun bateko kideek. Ihes egitea lortu arren, inoiz ezin gainditu izanen du esperientzia horrek utzi dion arrastoa. Horren ondorioz, lagun bakarra izanen du, Anna (Morjana Alaoui), umezurztegian ezagututako bertze neska bat. Urte batzuk lehenago, Luciek bere ustezko torturatzaileak aurkitu eta masakratuko ditu, mendiko etxe bakarti batean; halere, bere lagun Anna ere bere istorioa zalantzan jartzen ari dela ohartzen delarik, bere buruaz bertze eginen du azkenean, egoera ezin jasanez. Annak, ordea, aukera izanen du Luciek kontatutakoa egia zela egiaztatzeko, bera ere sekta horretako kideen esku eroriko baita. Eta larrutik ordainduko, literalki, Lucieri sinetsi ez izana.
Estasitik bueltan ekarritako mezua aditu nahian
Filmean, Lucie biktima da: haur zelarik izandako esperientzia latzak sufrikario bihurtu du bere bizitza osoa; Anna, ordea, martiria da: sektako kideen zentzuan (torturaren bidez, estasi erlijiosora iritsiko baita –Bataillek aztertu zuen moduan–), bai eta bertze zentzu batean ere: bere bizitza sakrifikatu duelako bertze batenganako amodioagatik, Lucierenganako amodioagatik hain zuzen. Film osoa gogorra izanda ere, azken zatiak piztu zuen polemika, Annaren martiritza erakusten duenekoak. Hamar-hamabortz minutu luzean, Annaren sufrikario lazgarriaren lekukoak izanen gara, mailaz maila. Eta gehiago ezin ikusi dugula iduritzen zaigularik, torturatzaile batek erranen dio Annari oraindik maila bat falta dela, zailena. Elipsi bati esker, guk maila horren emaitza ikusiko dugu, baina ez (eskerrak) prozesua.
Hiru filmek ederki erakusten dute emakumearen rola franko aldatu dela beldurrezko zineman. Garai batean gizon formako munstroek neska babesgabeak izutzen zituzten; hiru film hauetan, neskak dira “munstroak”, baina biktimak urrun daude babesgabe izatetik. Bertze alde batetik, gorputzarekin obsesio berezia erakusten dute hirurek: gorputz torturatuarekin, urratuarekin, desitxuratuarekin. Haragiaren zinema da, nolabait: hiruretan pistolak eta bertzelako su-armak ageri badira ere, aizturrak, aizkorak, nabalak eta, orokorrean, tresna ahodun eta puntadunak dira nagusi. Hirurek, Haute tension-ek, Á l’intérieur-ek eta Martyrs-ek, Frantziako beldurrezko zinemaren bizkarrezurra osatzen dute gaur egun. Hasmentan aipatu bezala, orain urtero ekoizten dira horrelako film batzuk Frantzian, baina ez dakit bakar bat ere hiru horien mailara eta intentsitatera ailegatu den. Aurten, Julien Mauryk eta Alexandre Bustillok, À l’intérieur-en zuzendariek, Livide aurkeztu zuten Sitgeseko zinemaldian. Nik DVDa enkargatua dut dagoeneko. Ikusi behar.