Bat, bi eta… hiru
Triangle (2009) Christopher Smithen hirugarren filma da. Lehenago, bertze bi hauek egin zituen: Creep (2004 – ikusi ez dudana) eta Severance (2006 – beldurra, umorea eta torture porn delakoa nahasteko huts egindako saioa, nire ustez). Geroztik, Black Death (2010) sinatu du, Erdi Aroan girotua. Zenbaitendako, Triangle-n heldutasunera iritsia zela erakutsi zuen Smithek, baina filmak jaso zituen kritika guziak ez ziren positiboak izan. Barregarri iritzi zioten pelikulari Slant magazine...
Read MoreHotel
Gaur egun ezagunena den arren, Michael Haneke ez da Austriako zinema-egile bakarra. Haren ondoan, bertze bi izen bederen aipatu beharko genituzke: Ulrich Seidl (batez ere dokumentalak egin dituena), eta lerrootan aztergai dugun filmeko zuzendaria, Jessica Hausner. Bere pelikuletan, Hausnerrek erakutsi egiten du, baina ez du azalpen handirik ematen. Ikuslearen lana baita ikusitakoari zentzua ematea, lotura kausalak ezarriz eta pertsonaien motibazioaren inguruan hausnartuz. Hartara, etxeko marka...
Read More
Iruzkin berriak