Santi Leone
Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
- Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
- Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko uztaila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
Aux yeux des vivants
Atalak: Beldurrezkoa, Gore-a
Béatrice Dalle, eta ondoan, odola
Aspalditik nenbilen “Odolaren mintzoa” berriz martxan paratu nahian, eta iduritzen zitzaidan Eguberriak tenore ona izaten ahal zirela bloga berpizteko. Gerora ohartu nintzen berez Aste Saindua dela gauzak berpizteko garai hoberena, eta Gabonek zer ikusteko handiagoa dutela jaiotzarekin. Sortu ala birsortu, nolanahi den ere, hona hemen “Odolaren mintzoa” blogeko sarrera berria.
Halere, beharbada alferrik ari naiz, dagoeneko Gaizka Izagirrek komentatua baitu bere blogean nik lerro hauetara ekarriko dudan filma, eta, gainera, funtsean, ados bainago harekin. Baina Julien Maury eta Alex Bustillo bikotearen filmak maite ditut, eta lehendabiziko bien –À l’intérieur eta Livide– iruzkina egin ondotik, pena ematen zidan hirugarrena aipatu gabe uzteak.
The Goonies-en bezala, hemen ere barku bat badugu
Bi zuzendariek egin dituzten hiru filmetan, Aux yeux des vivants da naski ikuslea –naizen ikusle hau bederen– gutien asetzen duena: aitortu behar dut, kritika txarrak gorabehera, niri Livide gustatu zitzaidala. Pelikula, lehenik eta behin, semeen eta gurasoen arteko harremanei buruzko fabula da: aita baten maitasunak haur bihurtu nahiko lukeen munstroaren istorioa dugu batetik, eta, bertzetik, gurasoen amodioen faltan munstro –gaizkile, delinkuente– bilakatzeko bidean dauden haurren istorioa.
Horretaz gainera, omenaldi sorta bat ere bada Aux yeux des vivants filma: Spielbergi eta 80ko hamarkadako zinemari (oso bereziki The Goonies filmari), bai eta 70eko hamarkadako beldurrezko zinemari: pasarte batzuek Tobe Hooperren The Texas Chainsaw Massacre ekarri diote burura zaleari. Lehendabiziko omenaldia, ordea, beren buruari egiten diote Mauryk eta Bustillok: sarreran, Béatrice Dallek jokatzen duen paperak –haurdun, soineko zuri bat jantzita eta alimaleko nabala bat eskuan– pertsonaia bakar batean biltzen ditu À l’intérieur filmeko antagonisten ezaugarriak.
Ohatze azpian ote da munstroa?
Istorioa ongi kontatua badago ere eta irudiak ederrak diren arren –ez litzateke batere bidezkoa izanen film aspergarritzat jotzea–, nire ustez, pelikula, azken buruan, hiru arrazoirengatik hondoratzen da. Hasteko, zuzendariek, harrigarria bada ere, ez dutelako jakin filmak dituen dekoratu ederrak behar bezala probesten, batez ere abandonaturiko zinema estudioak. Mutil protagonistek estudio horietan egiten duten esplorazioa laburregia da, eta ez du sor lezakeen suspensearen erdia sortzen. Bigarrenik, ustezko munstroa ez da sobera beldurgarria, eta haren itxurak traizio egite die ageri ez den pasarteetan pizturiko itxaropenei. Eta, azkenik, Spielbergen eta Hooperren arteko lehian, filma, hondarrean, Spielbergen aldera lerratzen da nabarmenki, hau da, okerreko bidetik jotzen du. Familia ez da kezka berria Mauryren eta Bustilloren zinemagintzan, baina film honetan egiten zaion gorazarrea lotsagarri samarra da.
Erran bezala, ikuslea ez da aspertuko film honekin, baina oraindik bi zuzendari hauen lanik ezagutuko ez balu, hobe luke aitzineko filmetarik hasiko balitz. Ni, bitartean, laugarrenaren esperoan gelditzen naiz, hobea izanen delakoan.
Izenburua: Aux yeux des vivants
Zuzendariak: Julien Maury & Alexandre Bustillo
Gidoilariak: Julien Maury & Alexandre Bustillo
Aktoreak: Anne Marivin, Francis Renaud, Béatrice Dalle, Chloé Coulloud, Nicolas Giraud, Zacharie Chasseriaud, Damien Ferdel, Théo Fernandez
Herrialdea: Frantzia
Urtea: 2014