Odolaren mintzoa
Hasiera » Gore-a » Killers (edo, bizitza paraleloak)
Ots06 0

Killers (edo, bizitza paraleloak)

Atalak: Gore-a

Zer espero zenuten, bada? Filmak Killers du izena

Zer espero zenuten, bada? Filmak Killers du izena

Fulltime killer filmean, Johnnie To eta Wai Ka Fai zuzendariek bi hiltzaile profesionalen arteko lehia kontatu zigun: bata japoniarra, bertzea txinatarra, biek ia-ia eszenarik konpartitu ez arren, filmak ez zigun bi gizonen istorioa erakusten, bien arteko arteko norgehiagoka baitzen egiazko gaia.

Mo anaien Killers-ek zer edo zer zor dio Johnnie Toren eta Wai Ka Fairen filmari, baina Mo anaiak –Kimo Stamboel eta Timo Tjahjanto– anaia ez diren bezala, hein handi batean Killers ere ez da pelikula bakarra, bi baizik, izenburu bakarraren pean bilduak badaude ere. Fulltime killer hartan bezala, Mo anaien honetan ere bi dira protagonista: bata, Nomura, japoniarra –Kazuki Kitamura–, eta bertzea, Bayu, indonesiarra –Oka Antara–; biak dira hiltzaileak, baina ez batak ez bertzeak ez dute jendea hiltzea ogibide: japoniarraren kasuan, psikopata baita, zaletasuna da emaztekiak akabatzea, haien sufrimendua grabatzea eta bideoak Internetera igatea; indonesiarraren kasuan, berriz, tentazioa da, bere buruari aitortu nahi ez dion nahia. Nomurak ez du justifikaziorik bilatzen bere jarduera zuritzeko; Bayuk, aldiz, justizia gisa ulertzen ditu bere hilketak –filmean, bere burua defendatzeko ikusiko dugu hiltzen, edo pederasta sadiko bat zigortzeko, adibidez–. Japoniarra hotz eta bakartia da; bertzeen onespena –emaztearena, aitaginarrebarena, alabarena– behar eta bilatzen du Bayuk.

Namuraren bideo bat

Namuraren bideo bat

Bi istorio paralelo, beraz, eta zeinek bere aldetik ikuslea harrapatzea lortzen du. Narrazio bakoitzak ederki hartzen dio txanda bertzeari, eta biak dira interesgarriak eta ongi kontatuak. Problema, nire ustez, bien arteko lotura dago. Ez, halere, hasmentan: Nomura bera bezalako norbait bilatzen ari da, haren grina berezi hori berarekin konpartituko lukeen norbait. Bi pertsonaien jarrera, motibo eta erreakzioen gaineko lana arras ona izanda ere, elkarren arteko enkontru fisikoa, ordea, ez da, nire ustez, hain asegarria.

Filmaren akabera ez da zoriontsurik

Filmaren akabera ez da zoriontsua

Macabre film luzea elkarrekin egin ondotik, eta Timo Tjahjantok The ABCs of death eta V/H/S 2 filmetan film labur bana zuzendu ondotik, zaleen artean gero eta estimu handiagoa duten zuzendariak dira Mo anaiak. Killers-en aski argi erakutsi dute badakitela zinema egiten: film gogorra izanik, ez du umorerik falta –umore beltza, beti ere–, ezta erreferentzia zinematografikorik ere –Takashi Miike aipatuko nuke nik; eta, akaso, pasarte jakin batek bati baino gehiagori gogora ekarri die Pulp Fiction-en Bruce Willis-ek psikopata pare baten babeslekutik alde egiteko imintzio egin baina hondarrean itzultzen denekoa–. Hala eta guztiz ere, aitzineko lanak ikusita, nik bertze zerbait espero nuen Killers honetatik. Nolanahi ere, lehendabiziko film luzeak eta laburrek indar handiagoa bazuten ere, arrunt gomendagarria da azken hau ere.

Izenburua: Killers

Zuzendariak: Mo anaiak (Kimo Stamboel & Timo Tjahjanto)

Gidoilariak: Takuji Ushiyama & Timo Tjahjanto

Aktoreak: Kazuki Kitamura, Oka Antara, Rin Takanashi, Luna Maya

Herrialdea: Indonesia & Japonia

Urtea: 2014

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Santi Leone

Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.

Azken bidalketak

  • Irati
  • The Innocents (Errugabeak)
  • Girl on the Third Floor
  • Vendetta dal futuro
  • Erregea Netflixen: In the Tall Grass

Iruzkin berriak

  • The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
  • Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
  • Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila

Kategoriak

  • (Euro)-westerna
  • Beldurrezkoa
  • Donostiako Zinemaldia
  • Drama
  • Egile-zinema
  • Fantastikoa
  • Giallo-a
  • Gore-a
  • Sailkatugabeak
  • Slasher
  • Superheroiak
  • Suspentsea
  • Zientzia-fikzioa
  • Zonbiak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA