Santi Leone
Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
- Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
- Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko uztaila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
Wrong cops
Atalak: Egile-zinema
Wrong cops: not exactly to serve and protect
Sunshine (Steve Little) poliziaren hiletan, nagusiaren diskurtsoa arrunt desegokia izanen da. Izan ere, nagusiaren diskurtsoa ez ezik, dena da arraroa, dena dago lekuz kanpo hileta horretan: hilkutxa trakets sartu dute lurrean eginiko zuloan, ezaxolatia da hildakoaren lankideen jarrera, xelebreak elkarrizketak. Sunshine heriotza ere ez da normal-normala izan: etxe gibeleko lorategian ero moduan altxor bat bilatzen ari zelarik –bigarren altxorra, gauzak zehazki errateko–, bere buruaz bertze egin du alaba ttikiak jakin duelako duela urte batzuk porno gay aldizkari batean agertu zela. Bai, dena absurdo samarra, eta, teorian behinik behin, irri-emangarria.
Ohiko gorazarrearen ordez, nagusiak Sunshine infernura joanen dela adierazi du: are gehiago, naski gaurgero infernurako bidean dagoela erran eta zeruari begira agurtu du hildakoaren arima. Orduan, bertze polizia batek nabarmendu du, Sunshine infernura joatekoa bata, ez ote zatekeen zuzenago izanen lurrera begira agurtu izana, infernua lur azpian baitago, ez zeruan. Ondorengo eztabaidaren egiazko gaia, halere, ez da teologia, konbentzio zinematografikoak baizik, filmak jostetan aritzeko asmoz parodiatzen dituen konbentzioak hain zuzen ere.
Bertze izena batean, Duke (Mark Burnham) polizia eta droga trafikatzaileak musu bat eskatuko dio Bob (Eric Roberts) bezero eta aktoreari, honi agur erratearekin batera: “ez da hori filmetan egiten dena?”, galdeginen dio. Eta bertze eszena batean, David Dolores Frank-ek (makillajerik gabeko Marilyn Manson) galdetuko dio deklarazioa hartzen ari zaion polizia alfer apatikoari zer dela-eta ari den dena arkatzez idazten libreta ziztrin batean, eta ez idazmakinaz, filmetan bezala: “Ez gaude film batean”, erantzunen dio poliziak, haserre. Badira adibide gehiago, baina honezkero segur aski ulertu duzue zertaz ari naizen.
Marilyn Manson etxetik makillatu gabe atera zenekoa
Konbentzio zinematografikoekin komedia egitea helburu duen Quentin Dupieux-en film honetan, zinema erreferenteak inportanteak dira. Bertze Quentin baten film famatu batean bezala, Wrong cops-en ere gorpu bat daramate maletategian, eta bigarren Quentinen filmean bezala, nahigabeko tiro bat hartutakoan bihurtu da gorpu maletategiko hori; Coen anaien Blood simple-n bezala, azkenean gorpu hori ez dago uste bezain hila, eta bizirik lurperatzeko planak ere izanen dira tartean; Muchachada Nui-ko balizko saio batean bezala –nahiz eta ez dudan uste azken honek zuzeneko eraginik izan duenik Dupieuxen pelikulan–, maletategian odolusten ari den fite-hilotz-bihurtzekoa-den-horrek gidariak autoan paratzen duen musika elektronikoaren gaineko iritzia adieraztea du kezka nagusia.
Droga saldu eta trabestiekin oheratzen den polizia zakar eta baldarra; tipo bat etxeko lorategian bizirik ehorzteko prest dagoen polizia bihurturiko izar pornoa… Ez dira Wrong copseko okerreko polizia bakarrak: bada xantaia egin eta errinoplastiarekin obsesionatua dagoena; bada emakumeen bularrak ikusi bertze helbururik ez duena; bada musika elektronikoko hit bat sortzen tematua dabilena. Galdera da horrelako esketx batzuen segidarekin film bat egin daitekeen; film hori komedia ote den, gag gehienak sobera irri-emangarriak ez direlarik; edo –eta hirugarren galdera hau akaso bertze biak baino pisu handiagokoa da– ea Quentin Dupieuxen fan ote garen. Zeren, neurri batean, hau haren jarraitzaileendako filma baita.
Rough polizia (Eric Judor) musika egiten
Rubber-ek (2010) harritu eta liluratu ninduen, bere gogoeta metazinematografikoarekin; Wrong-ek (2012) ederki erakusten zuen egunerokotasun absurdo bat. Wrong cops, berriz, ez zait ez hain erakargarria ez hain berritzailea iduritu. Bada, gainera, aitzineko lanei igarri ez nien puntu nartzisista bat. Beharbada ez naiz Quentin Dupieuxen fana eta ez naiz ohartu? Auskalo. Nolanahi, nire uste harroan hau egin duen filmik borobilena ez izanda ere, haren film bat ikustea esperientzia berezia da beti, eta hori ezin da edozein zuzendariz erran.
Izenburua: Wrong cops
Zuzendaria: Quentin Dupieux
Gidoilaria: Quentin Dupieux
Aktoreak: Mark Burnham, Eric Judor, Steve Little, Marilyn Manson, Arden Myrin, Eric Wareheim, Jon Lajoie, Ray Wise
Herrialdea: AEB
Urtea: 2013