Odolaren mintzoa
Hasiera » Sailkatugabeak » Life after Beth
Uzt08 0

Life after Beth

Atalak: Sailkatugabeak

Life after Beth, edo, zer egin zure neska-laguna zonbi bihurtuz gero

Life after Beth, edo, zer egin zure neska-laguna zonbi bihurtuz gero

Zaila da asmatzea zein den Life after Beth-en publikoa. Zonbien filma den aldetik, iduri luke batez ere generozaleak erakarri beharko lituzkeela, baina susmoa dut gehienei ez zaiela pelikula bereziki gustatuko: zonbiek ez dute inor ikaratzen, makillajea pobre samarra da, ez da gorerik batere eta txisteak franko eskasak dira oro har. Beraz, beharbada ikuslego orokorragoa bilatzen du nerabe baten problema sentimentalak kontatzen dituen film honek, baina zonbiak badirela jakite hutsa aski izanen da naski publiko horren zati handi bat aienatzeko.

Halere, bada zonbirik film honetan? Bada, egia da, hilda dagoen eta orain beren etxera bueltatzen ari den jendea –ez dakigu zergatik, eta, itxura guzien arabera, gidoilariak ere ez–; “zonbi” horiek antzinako arropa dotorea daramate, eta hauts koloreko larruazala dute, baina, horretaz aparte, nahiko ongi kontserbatu dira, hau da, familia osoak ikusteko moduko zonbiak dira. Eta gero, Beth ere hor dugu.

Beth unchained

Beth unchained

Filmaren hasmentan, hil egin zaigu Beth (Aubrey Plaza), eta haren mutil-laguna, Zach (Dane DeHaan) lur joa dago. Hura itzultzea bertzerik ez du nahi honek, eta bai, neska itzuli eginen da. Baina, hasierako poza amesgaizto bihurtuko da, Beth zonbi bilakatu ahala –edo, hobeki erranda, haren zonbitasunaren ezaugarriak gero eta ageriago gelditu ahala–. Beth gero eta kontrolagaitzago –eta gero eta kontralatzaileago– bilakatuko da, eta gero eta argiago adieraziko ditu bere nahiak eta desirak, Zachengan ihes egiteko gogoa pizteraino.

Izan ere, Life after Beth-ek duen problema ez da bakarrik beldurrik eragiten ez duen zonbien filma dela, edo graziarik ez duen komedia dela, edo ikuslearengan sinpatiarik sortzen ez duten protagonistak dituela. Problema horiek guziak baditu, baina film honek problema ideologiko bat ere badu. Azken batean, Bethen zonbifikazio prozesua eta horrek dakartzan problema guziak alegoria gisa irakur daitezke: Zachek gustuko ez duen feminitate eredu jakin bati aurre egin behar dio –horren adibide, hondartzan Bethi kanta erromantiko ergel bat jotzen saiatzen denekoa–

Zachen lezioa: itsasoan bada arrain gehiago

Zachen lezioa: itsasoan bada arrain gehiago

Akaberan, ikusleak Beth berriz bueltatuko dela espero duenean, filmak traizio eginen dio konbentzio horri ere, eta erakutsiko digu neska-lagun normalagoa eta egokiagoa –isilagoa, irribarretsuagoa, bere itxura onaz kezkatuagoa– aurkitu duela Zachek. Honen familia kontent dago. Izan ere, filmaren akaberan, denak daude kontent, Beth eta, segur aski, ikuslea izan ezik.

Izenburua: Life after Beth

Zuzendaria: Jeff Baena

Gidoilaria: Jeff Baena

Aktoreak: Aubrey Plaza, Dane DeHaan, Molly Shannon, John C. Reilly

Herrialdea: AEB

Urtea: 2014

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Santi Leone

Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.

Azken bidalketak

  • Irati
  • The Innocents (Errugabeak)
  • Girl on the Third Floor
  • Vendetta dal futuro
  • Erregea Netflixen: In the Tall Grass

Iruzkin berriak

  • The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
  • Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
  • Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila

Kategoriak

  • (Euro)-westerna
  • Beldurrezkoa
  • Donostiako Zinemaldia
  • Drama
  • Egile-zinema
  • Fantastikoa
  • Giallo-a
  • Gore-a
  • Sailkatugabeak
  • Slasher
  • Superheroiak
  • Suspentsea
  • Zientzia-fikzioa
  • Zonbiak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA