Odolaren mintzoa
Hasiera » Sailkatugabeak » The Voices (Ahotsak)
Ira25 0

The Voices (Ahotsak)

Atalak: Sailkatugabeak

Jerry, aingeru baten eta deabru baten artean

Jerry, aingeru baten eta deabru baten artean

“Erraiozu ezetz drogari”, gomendatzen dio Jerry-ri (Ryan Reynolds) Mr. Whiskers bere katuak. Aholkua –filmean nagusi den tonu ironikoaren erakusgarri– ez da txarra, drogarik gabe arrosa kolorez tindatua ikusten baitu mundua Jerryk.

Drogarik ez hartzearen ondorioa da, bertzalde, Mr. Whiskers katuarekin eta Bosco zakurrarekin mintzatzeko gaitasuna, eta hori, zure etxeko animaliekin solasean aritzeko gaitasun hori alegia, ona da, batez ere bakardade latzean bizi bazara, Jerry bezala; ez hain ona, ordea, drogarik ez hartzeak hozkailuan duzun emazteki baten buruarekin solas egiteko ahalmena ematen badizu, eta are okerragoa, hark, gainera, “lagun” bat bila diezaiozula behin eta berriz eskatzen –agintzen, egia erran– badizu. Drogaren faltan, zure barneko ahotsek jendea kalitzera gonbidatzen bazaituzte, orduan akaso zer edo zer aipa liteke drogak hartzearen alde. Jerryk hasmentatik “drogarik gabe atsedenik ez” erantzun izan balio bere katuari, gauzak diferente gertatuko ziratekeen.

Look who's talking

Look who’s talking

Drogarekin, halere, gauzak ez dira hobeki joaten Jerryrendako. Pelikulan behin baizik ez du gure pertsonaia nagusiak droga hartuko, eta horren ondorioz haren etxeak ordura artioko kolore distiratsua galdu eta bere egiazko miseria erakutsiko du; “are gehiago”, erranen dio gero Jerryk hozkailuko buruari, “drogak sinetsarazi dit urrin txarra duzula, zuk, haur garbitu berri baten usaina duzun horrek!”.

Droga, argitu dezagun behingoz, Jerryk bere buruko eritasuna kontrolatzeko hartu beharko lituzkeen pastillak dira. Pastillarik hartu ezean, bozak aditzen ditu eta “munduaren harmonia sekretua” ikusten du –azken hori noizbehinka bada ere–, bere garaian amak bezala. Jerryren kasuan, Mr. Whiskersena eta Boscorena dira boz nagusiak, eta, sarriago, katuaren aholkuen ondorioz hozkailuan gero eta toki handiagoa hartuko duten mozturiko buruenak. Bakarrik bizi denez, Jerryk nahitaez bere buruarekin egiten du solas maiz, baina, gure protagonistaz ari garelarik, esaldi horrek zentzu bat baino gehiago izaten ahal du.

Lehendabizikoa istripua izan zen

Lehendabizikoa istripua izan zen

Marjane Satrapik zuzenduriko film harrigarri honek problema bat du tonuarekin. Komedia beltz baten itxura du tarteka (komedia, betiere buruko eritasun baten ondorioz zenbaitetan erdi tontoa iduri duen pertsonaia baten kontura irri egiteak ikuslea deseroso sentiarazten ez badu, ni deseroso sentiarazi ninduen bezala), eta tarteka drama edo melodrama batena: neketan asma liteke Jerryrena baino istorio tristeagorik, baina filmean zehar ozenki entzuten den all-you-need-is-love mezua irri-emangarri samarra da bere sinplean.

Nahi izatera, filma aise goreagoa izan zitekeen

Nahi izatera, filma aise goreagoa izan zitekeen

Pastel koloreen azpian, The Voices burutik sano ez dagoen eta emaztekiak –bertzeak bertze, Anna Kendrick, Life after Beth filmean ere ikusi genuena– hiltzen dituen gizon itxuraz zozo samar baten istorioa da. Gorea ere izan zitekeen, zuzendariak hala nahi izatera –azken batean, Jerryk mozturiko burua hozkailutik atera eta sukaldeko gainaldean uzteko ohitura dauka, erausian aritzeko–, baina gauza guziak pertsonaia nagusiaren drogarik gabeko begi erotuen bidez ikusten ditugun neurrian, arrosa kolore da nagusi.

Pelikularen azal koloredunaren eta azal horren azpiko iluntasunaren arteko kontrastea ironia da naski, baina ez dakit noraino den filmaren onurako edo kalterako. Hobe ikusleak berak erabakitzea, filmak, maisulana izan gabe, merezi baitu.

Izenburua: The voices
Zuzendaria: Marjane Satrapi
Gidoilaria: Michael R. Perry
Aktoreak: Ryan Reynolds, Gemma Aterton, Anna Kendrick, Jacki Weaver, Ella Smith
Herrialdea: AEB eta Alemania
Urtea: 2014

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Santi Leone

Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.

Azken bidalketak

  • Irati
  • The Innocents (Errugabeak)
  • Girl on the Third Floor
  • Vendetta dal futuro
  • Erregea Netflixen: In the Tall Grass

Iruzkin berriak

  • The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
  • Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
  • Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila

Kategoriak

  • (Euro)-westerna
  • Beldurrezkoa
  • Donostiako Zinemaldia
  • Drama
  • Egile-zinema
  • Fantastikoa
  • Giallo-a
  • Gore-a
  • Sailkatugabeak
  • Slasher
  • Superheroiak
  • Suspentsea
  • Zientzia-fikzioa
  • Zonbiak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA