Odolaren mintzoa
Hasiera » Beldurrezkoa » Howl (Ulua) – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak
Aza02 0

Howl (Ulua) – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak

Atalak: Beldurrezkoa

Trenen pribatizazioak ez du gauza onik ekarri Britainia Handian

Trenen pribatizazioak ez du gauza onik ekarri Britainia Handian

Atzo, baten prezioan, bi aldiz gozatzeko aukera izan genuen Victoria Eugenia antzokian: lehendabizi, Begoña del Tesoren aurkezpenarekin, eta, bigarrenik, Howl filmarekin berarekin. Izu film klasikoa, ironiarik eta txiste errazik gabea, tentsioa sortzeko zeregina serio hartzen du Paul Hyett-en lan honek. Gaueko tren bat, bertan dabilen pertsonaia talde bat –gehienak desatseginak, ikusleak ez du pena handirik sentituko gizotsoen atzaparretan desagertzen hasten direlarik–, eta baso ilun bat –ba ote da toki hoberik, gaueko tren batek orein bat harrapatu eta gelditu behar izan dezan?–.

Solasaldi biziak, giro landua, eta beldurra eragiten duten gizotsoak. Gidoia ez da zinemaren historian egin den originalena, baina filmak bere helburua ederki lortzen du: ikuslea jarlekuari iltzatua edukitzea. Beharbada –alde txarren bat aipatzeagatik–, protagonistak urrunegi eramaten du bere gizontasun aurkitu berria, heroi bihurtu nahi izateraino. Nolanahi ere, film ederra da Howl, eta ikusi ez duenak ongi eginen du lehenbailehen ikusten badu. Begoña del Tesoren aurkezpenik gabe ez da gauza bera izanen, baina, halere, merezi du. Benetan.

Zatoz, zatoz, otso gaizto hori

Zatoz, zatoz, otso gaizto hori

 

Zuzendaria: Paul Hyett
Gidoilariak: Mark Huckerby, Nick Ostler
Aktoreak: Elliot Cowan, Rosie Day, Calvin Dean, Amit Shah, Ed Speelers
Herrialdea: Britainia Handia
Urtea: 2015

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Santi Leone

Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.

Azken bidalketak

  • Irati
  • The Innocents (Errugabeak)
  • Girl on the Third Floor
  • Vendetta dal futuro
  • Erregea Netflixen: In the Tall Grass

Iruzkin berriak

  • The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
  • Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
  • Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila

Kategoriak

  • (Euro)-westerna
  • Beldurrezkoa
  • Donostiako Zinemaldia
  • Drama
  • Egile-zinema
  • Fantastikoa
  • Giallo-a
  • Gore-a
  • Sailkatugabeak
  • Slasher
  • Superheroiak
  • Suspentsea
  • Zientzia-fikzioa
  • Zonbiak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA