Santi Leone
Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
- Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
- Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko uztaila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
Maggie – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak
Atalak: Sailkatugabeak
Maggie, glamurrik gabeko zonbifikazioa
Film honetan, I’ll be back ez du Arnold Schwarzeneggerrek erraten, hari erraten diote. Eta beharbada, hori da pelikulak duen umore –edo metaumore– puntu bakarra. Bertzenaz, film serioa da –zonbi edo horren antzeko zerbait bihurtze prozesua seriotan hartu eta abiapuntu hori bururaino eramaten saiatzen dena– eta tristea –prozesu horrek familia batean, eta zehazki aita batengan– eragiten dituen tristura baitu mintzagai–.
Schwarzeneggerrek nabarmentzeko moduko eginahala egin du bere ohiko iruditik urruntzeko –gihar erakustaldirik ez Maggien–: kasik hauskor azaltzen saiatzen da, eta, ageriko muga batzuen barne, nik erranen nuke oro har onik ateratzen dela austriarra erronkatik –beharbada, izanen zen filma ikusi zutenen artean protagonista Arnold Schwarzenegger zela ez zekienik ere–.
Tarteka, zonbiak badira
Maggie ez da film aspergarria, ezta txarra ere; kontatzen duen istorioa ez dago gaizki, eta plano guzietan arreta handiz zaindu dituzte koloreak, nagusi den tristura sentimendu hori sorrarazteko. Baina Maggie ez da genero film bat, zonbiak – ez dira zonbiak, kutsatuak dira!–, ados, kutsatuak badira ere. Familia drama baten aitzinean gaude, publikoz tronpatu den drama baten aitzinean hain zuzen ere. Alde batetik, generozaleen artean ez du arrakasta handirik izanen naski, mantsoegia delako, eta ez delako ez parodia ez beldurrezko pelikula –zonbi generoan nagusi diren bi korronteak–; litekeena da, beraz, generozale gehienen itxaropenak zapuztea. Eta, bertzetik, drama gustuko dutenak uxatu eginen ditu zonbiak, zera, kutsatuak agertze hutsarekin.
Hipotesi bat: akaso, filma baliabide bat da Arnoldek erakuts dezan ohiko ez dituen bertzelako erregistroetan ere moldatzen ahal dela. Hala bada, he’ll probably be back.
Nolanahi den ere, ez nintzen aspertu Donostiako emanaldian, baina, abisatuak zaudete, publikoan denak ez ziren nire iritzikoak.
Zuzendaria: Henry Hobson
Gidoilaria: John Scott 3
Aktoreak: Arnold Schwarzenneger, Abigail Breslin, Joely Richardson
Herrialdea: AEB
Urtea: 2015