Odolaren mintzoa
Hasiera » Sailkatugabeak » Summercamp – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak
Aza03 0

Summercamp – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak

Atalak: Sailkatugabeak

Etorri lasai, ez dut-eta hozkarik egiten

Etorri lasai, ez dut-eta hozkarik egiten

Hiru monitore estatubatuar –bi neska eta mutil bat– eta natibo bat –mutila hau ere, ingelesez ongi moldatzen dena–, Espainiako iparraldeko kanpaleku batean. Haurrak ailegatzeko bi egun falta direla. Ura kutsatua dagoenez –geroago azalduko zaigu nola, inori inportako balitzaio bezala–, banan-banan zonbi edo kutsatu edo bere-onetik-aterea-dagoen-eta-zernahiri-eraso-egiteko-desira-bortitza-duen kreatura frenetiko bihurtuko dira. Bakoitzak hogei minutuz edo sufrituko du prozesu hori. Horrek aukera ematen dio zuzendariari gauza bertsua lau aldiz egiteko: bat zonbia edo dena delakoa den bitartean –eta harat honat garrasika ero moduan dabilen bitartean–, bertzeak eskapo ibiliko dira –eskoletako polizia eta lapurren joko klasikoa, baina zarata eta amorru handiagoekin, eta, jakina, signifying nothing–. A, ez dut erran, baina zuzendaria saiatzen da ikuslea izutzen inon diren sustorik merkeenen bidez, eta hori ere, epe franko motzean, nekagarri bilakatzen da.

Hirugarren monitorea zonbi –edo, berriz diot, dena delako– bihurtu zenerako, franko aspertua nintzen, eta artean ez nekien sarriago kanpalekutik hurbil bizi ziren jonkien txanda ere ailegatuko zela. Akabera, bide batez erranda, ez zen zaila asmatzen.

-Ea, bada, laburbildu filma -Aaaaaaa!

-Ea, bada, laburbildu filma -Aaaaaaa!

 

Honi, imajinatzen dut, erraietako izua deitzen zaio: istorio bat kontatzearen gainetik, garrasiei eta espantuei lehentasuna ematen dien film mota bat. Rec 3n ere film honetan bezala zakur kutsatu batekin hasten zen dena, baina hark, sikiera, irri egiteko aukera ematen zuen.

Zuzendaria: Alberto Marini
Gidoilariak: Alberto Marini, Danielle Schleif
Aktoreak: Diego Boneta, Maiara Walsh, Jocelin Donahue, Andrés Velencoso
Herrialdea: AEB / Espainia
Urtea: 2015

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Santi Leone

Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.

Azken bidalketak

  • Irati
  • The Innocents (Errugabeak)
  • Girl on the Third Floor
  • Vendetta dal futuro
  • Erregea Netflixen: In the Tall Grass

Iruzkin berriak

  • The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
  • Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
  • Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila

Kategoriak

  • (Euro)-westerna
  • Beldurrezkoa
  • Donostiako Zinemaldia
  • Drama
  • Egile-zinema
  • Fantastikoa
  • Giallo-a
  • Gore-a
  • Sailkatugabeak
  • Slasher
  • Superheroiak
  • Suspentsea
  • Zientzia-fikzioa
  • Zonbiak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA