Santi Leone
Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
- Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
- Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko uztaila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
Tales of Halloween (Halloweengo ipuinak)
Atalak: Beldurrezkoa, Gore-a, Suspentsea
Deabrua etorriko da Halloween ospatzera
Lauretan hogeita hamar minutuan hamar film labur, hamarrak Halloween egunean girotuak: horra abiapuntua. Eta emaitza ez da batere txarra. Atalez osaturiko film guzietan gertatzen den bezala, Tales of Halloween ere ez da borobil-borobila, baina problema ez da, nire ustez, kalitatea –atal gehienak kalitate bertsukoak dira–, baizik eta, nola erran, barietate falta. Elkarren antzekoak baitira kapitulu batzuk –hiru lehendabizikoak, konparazione–, eta baten bat zozo samarra ere bai –hondarrekoa, adibidez, Bad Seed (Hazi gaiztoa) izenekoa–. Han-hemenka badira ideia interesgarriak, eta susmoa dut bederatzina minutuko hamar film labur egin beharrean, hogeina minutuko lau kapitulu filmatu izan balituzte, asegarriagoa izanen zatekeela emaitza. Baina testu hau ez da egin behar zuten edo egin zezaketen filmaz, egin dutenaz baizik.
Seigarren atalak, Lucky McKee-ren Ding Dong izenekoak –digresioa: Interneten irakurri ditudan zenbait iruzkinetan, egileak atal hau filmeko hoberentzat jotzen tematzen dira; nik, berriz, akaso McKeeren sobera fana ez naizenelako, ez diot hainbertzeko graziarik ikusi, eta bai, ordea, pedantekeriarako joera ezin ezkutatuzkoa. Baina, tira, nire balorazioa ez da batere inpartziala–, seigarren atalak, ari nitzen erraten, muga bat markatzen du filmean, eta kapitulu guziak bi multzotan banatzen dira, Ding Dong baino lehenagokoak, Ding Dong-en ondorengoak.
Ez da osasungarria goxoki gehiegi jatea
Lehendabiziko bortz kapituluek umore falta ez badute ere –batez ere bigarrena, The night Billy raised hell (Billyk infernua ekarri zueneko gaua), umore beltzez beteriko istorioa baita–, serioxeagoak dira, klasikoagoak, eta beharbada ez da kasualitatea atal horietako pertsonaiek film klasikoak ikustea telebistan –George Romeroren Night of the living dead, bi kapitulutan; eta Herk Harveyren The Carnival of Souls, bertze batean–.
Sorgin bat ere bada film honetan
Lehen bortz horien artean, The Grim Grinning Ghost (Irribarre tristeko mamua) izan dut bereziki gogoko, eta horixe da hain zuzen ere hogei minutuko bihurtuko nituzkeen horietarik; bere motzean ere, halere, ona da, ongi girotua, eta akaberako ustekabeak, bada, horixe, ustekabean harrapatzen du ikuslea –bigarren digresioa: gustu pertsonalaren kontua da naski, baina The Grim Grinning Ghost honetan sekuentzia hau gustatu zait bereziki: neska protagonista, karrikatik etorri berria eta dagoeneko pijama jantzita, hortzak garbitzen ari da komuneko ispiluaren aitzinean, eta, makurtzen delarik, ikusleak mamua ispiluan agertzea espero du; hainbat filmetan ikusiriko eszena gogorarazi dit–.
Hondarreko lau atalak nabarmen lerratzen dira umore eta gore aldera; umore absurdora eta gore konplexurik gabera Friday the 31st (Ortzilarea 31) atalaren kasuan. Nolanahi ere, bigarren multzo honetan, The Ransom of Rusty Rex (Rusty Rexen erreskatea) da nire gustukoena –okerrago atera ezin zitekeen bahiketa bati buruzkoa–, baina zazpigarren kapitulua ere, This Means War (Gerra da), aipatzekoa da, Halloweenerako etxea apaintzeko bi estiloren arteko borrokaren bidez, film honetan daukagun dikotomia –izu “klasikoa” vs gorea– irudikatzen baitu.
Batzuk onak, bertze batzuk ez hainbertze, film honetako atal bakar bat ere ez da aspergarria, eta Halloween ez izanda ere, generozaleek xarmantki pasatuko dute pantailaren aurrean. Arras gomendagarria.
Zuzendariak: Dave Parker (Sweet Tooth); Darren Lynn Bousman (The Night Billy Raised Hell); Adam Gierasch (Trick); Paul Solet (The Weak and the Wicked); Axelle Carolyn (The Grim Grinning Ghost); Lucky McKee (Ding Dong); John Skipp & Andrew Kasch (This Means War); Mike Mendez (Friday 31st); Ryan Schifrin (The Ransom of Rusty Rex); Neil Marshall (Bad Seed)
Gidoilariak: Dave Parker (Sweet Tooth); Clint Sears (The Night Billy Raised Hell); Adam Gierasch (Trick); Paul Solet (The Weak and the Wicked); Axelle Carolyn (The Grim Grinning Ghost); Lucky McKee (Ding Dong); John Skipp & Andrew Kasch (This Means War); Mike Mendez (Friday 31st); Ryan Schifrin (The Ransom of Rusty Rex); Neil Marshall (Bad Seed)
Aktoreak: Pollyanna MacIntosh, Grace Phipps, Dana Gould…
Herrialdea: AEB
Urtea: 2015