Odolaren mintzoa
Hasiera » Gore-a » The Human Centipede [The Final Sequence] (Giza ehunzangoa [Azken partea])
Urt19 0

The Human Centipede [The Final Sequence] (Giza ehunzangoa [Azken partea])

Atalak: Gore-a

Ehunzangoa, berriz ere

Ehunzangoa, berriz ere

The Human Centipede [The Final Sequence] trilogia baten hondar alea da. Ospea gorabehera, lehendabizikoak nazka handiagoa ematen zuen kontatuta, ikusita baino; bigarrenak, berriz, bai, ezin kontatuzko nazka ematen zuen. Biek, hala ere, bazuten zer edo zer: lehenak, giza ehunzango bat egiteko ideia ero hura; bigarrenak, josteta metazinematografikoa, eta, bertzalde, dena are ilunago eta asaldagarriago bihurtzen zuen zuri-beltzeko estetika zikina. Hirugarren zati honek, ordea, ez du deus: ez gidoirik, ez graziarik, ez ustekabekorik, ez estetikarik.

Gogorra behar du izan ideia bakarreko sortzailea izatea, batez ere ideia hori azken buruan hain ona ez bada edo nahi adina film egiteko ematen ez badu. Dagoeneko giza ehunzangoa zer den badakigu, ikusia dugu; naski Tom Six zuzendariak berak ere badaki badakigula, eta horregatik, alferrikako hirugarren parte honetan, ez dugu 80. minutura artio –guti goiti-beheiti– haren arrastorik ikusten. Giza ehunzangoa agertu bitarte, inora ez daramaten tortura eta astakeria etengabeen espektakulu penagarria dugu, ikuslea sumintzea eta probokatzea bertze helburu ez duten txiste arrazista eta misoginoen bilduma jasanezin bat, eta, gauza ororen gainetik, Dieter Laser dugu Bill Bossen paperean: neketan aurkituko duzue hura baino aktore txarragorik, harenak baino keinu eta mintzatzeko manera gainantzeztuagorik, hark baino ikuslea gehiago gogaitzen duen arloterik. Filmean ideia onik izan balitz ere, Laserren lan katastrofikoak hondatuko zituen.

 

Ekarpena egina zuen Tom Sixek zinema fantastikoari bere lehen filmetan. Hirugarren hau ikusita, iduri luke ez duela aitzinat egiteko asmo handirik.

Zuzendaria: Tom Six
Gidoilaria: Tom Six
Aktoreak: Dieter Laser, Eric Roberts, Bree Olson, Laurence R. Harvey, Tom Six
Herrialdea: AEB
Urtea: 2015

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Santi Leone

Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.

Azken bidalketak

  • Irati
  • The Innocents (Errugabeak)
  • Girl on the Third Floor
  • Vendetta dal futuro
  • Erregea Netflixen: In the Tall Grass

Iruzkin berriak

  • The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
  • Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
  • Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila

Kategoriak

  • (Euro)-westerna
  • Beldurrezkoa
  • Donostiako Zinemaldia
  • Drama
  • Egile-zinema
  • Fantastikoa
  • Giallo-a
  • Gore-a
  • Sailkatugabeak
  • Slasher
  • Superheroiak
  • Suspentsea
  • Zientzia-fikzioa
  • Zonbiak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA