Santi Leone
Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
- Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
- Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko uztaila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
Reality (Errealitatea)
Atalak: Egile-zinema
Munduko oinaze garrasirik hoberena bilatzen
“–Kontadazu zure proiektua.
“–Nire filmean, telebista aparatuak gaizto bihurtzen dira, eta, horren ondorioz, jendea ergel bilakatzen da telebista ikusten duelarik. Baina adiktiboa da, eta zenbat eta ergelagoa izan, orduan eta denbora gehiago pasatzen du telebista ikusten, eta orduan eta ergelago bilakatzen da…
“–A, zientzia fikzioa!”
Zientzia fikzioa. Hori txiste bat da, Quentin Dupieux zuzendariaren umorearen erakusgarri. Filmaren izenburua ere broma da: neskatiko baten izena baita Reality, eta hori da pelikulan ikusiko dugun errealitate bakarra. Bertze film baten barnean edo norbaiten amets baten barnean gertatzen baita dena, eta pertsonaia bakoitza bere munduan bizi baita. Komunikazioa zaila izaten da Dupieuxen filmetan, eta zailtasun hori maiz haren pelikuletako umore absurdoaren iturri izateaz gainera, Realityren gai nagusia ere izaten ahal da.
VHS zinta basurdearen urdailean zegoen
Realityn ez du dugu protagonista bakarra: ekzema imajinario daukan aktore bat; aitak harrapatu duen basurde baten estomakan azaldutako VHS zinta bat ikusi nahi duen neskatiko bat –Reality, hain zuzen ere–; zinema zuzendari hasiberri bat, munduko oinaze garrasirik hoberena lortu behar duena, ekoizleak haren proiektua –telebista aparatu gaiztoena– finantzatuko badu; jende zaharrarekin amets egiten duen eskola zuzendari bat; Realityren istorioa grabatzen ari den zinemagile bat…
Afera da guziak bertze norbaiten fikzio zinematografikoan edo onirikoan daudela, eta ikuslea alferrik saiatuko da asmatzen, ikusten ari den horretan, zer den erreala eta zer fikzioa. Nolanahi ere, filmaren arkitektura da inportanteena naski.
Bata bertzearen ametsean dago
Dupieuxek badu, bertzalde, bere puntu egolatra. Pasarte batean, filmaren akabera aldera, Realityren inguruko filma egin duen zinemagilea bere lana ari zaio erakusten ekoizleari; film horretan, Reality basurdearen barnean aurkitutako VHS zinta ikusten ari da, hondarrekoz; zinta horretan, ekoizleari proiektu bat proposatu dion zinema zuzendari hasiberria ekoizleari ari zaio deitzen, eta, hara!, Realityri buruzko filma ikusten ari den ekoizleak dei hori jasoko du: fikzio baten barneko fikzio batetik errealitatera (edo) ailegatzen den deia. “Tu es un putain de génie”, erran dio, harritua, ekoizleak Realityren filmaren egileari; “what did he say?”, erran du zinemagileak; “you’re a fucking genius”, itzultzaileak. Susmoa dut, esaldiak izaten ahal duen ironia karga guziarekin, metakomentariotzat hartzen ahal dugula; Dupieux on Dupieux, alegia.
Egolatria momentuak alde batera utzita, Reality film ederra da, nire iritziz Wrong Cops baino aise hobea, eta arras egokia Dupieuxen unibertsoan sartzeko. Arrisku bakarra da, film honetako pertsonaiak bezala, hor harrapatuak gelditzen ahal garela.
Zuzendaria: Quentin Dupieux
Gidoilaria: Quentin Dupieux
Aktoreak: Alain Chabat, Jonathan Lambert, Élodie Bouchez, Kyla Kenedy
Herrialdea: AEB
Urtea: 2014