Santi Leone
Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
- Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
- Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko uztaila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
Il racconto dei racconti (Ipuinen ipuina)
Atalak: Sailkatugabeak
Egun batean dieta ez betetzeagatik ez da deus gertatzen
Lego Movie-n, nortasunik gabeko protagonistaz galdeginda, haren lankideek zera erantzuten dute: “Urliaz galdegin bazenit, irri batekin erantzunen nizukeen; Berendiaz galdegitera, uau! erranen nizukeen; baina bertze hura aipatuta, nire erantzuna meh! da, ez dit deus ere sujeritzen”. Sam Raimi, James Wan edo Peter Jackson aipatuz gero, irribarre eginen nuke, baina Matteo Garrone eta zinema fantastikoa paratuko bazenitu mahai gainean, horrela, bikote gisa, bada, axolagabe begiratuko nizuke. Edo, sarrera luzeak maite ez dituztenendako laburbildua, Il racconto dei racconti ez zait bereziki gustatu.
Hiru kontakizun biltzen ditu Garroneren film honek; hiruretan, giroa poetikoa izan dadin saiatu da zuzendaria, fairy-tale batekoa, baina maiz inolako magiarik edo poetikotasunik lortu gabe absurdoaren muga gainditu du: ez dira guti istorioaren barne logikaren ikuspuntutik ere kirrinka egiten duten gauzak.
Ogro bat ere bada
Filmari hasmenta ematen dion kontakizunean –hiruretarik bat komentatze aldera–, ingelesean azentu hispanoa duen erregina italiar bat –Salma Hayek– obsesionatua dago haur bat izateko ezintasunarekin; egun batean, ingelesez azentu italiarrarekin egiten duen azti batek formula magiko bat proposatuko dio erreginari, eta AEBko ingelesez egiten duen honen senarrari –John C. Reilly–: erreginak itsas munstro baten bihotza, gazte birjina batek prestatua, janez gero, berehala geldituko da haurdun. Erregeak, ez dakigu zergatik –aztiak ez baitu horretaz deus erran–, bere gain hartuko du munstroa hiltzeko lana –akaso artean ez baitzen ohartu errege izatearen abantailetako bat horixe dela, gauzak ez dituzula zerorrek egin behar, are gutiago gauza arriskutsuak, morroiak horretarako daude-eta–; nolanahi den ere, kontua da erregea bera arduratuko dela zeregin horretaz, espero zitezkeen ondorio tragikoekin. Munstroa hilda, bihotza erauziko diote –tamaina ederrekoa, itsas munstro bat ez baita ez untxi, ez ardi eta ez behi–, eta, aztiak manatu bezala, dontzeila batek prestatuko du erreginak jan dezan. Egia da aztiak ez zuela bere aginduetan errezeta berezirik lehenetsi, baina, telebistaren eta Argiñanoren aitzineko garai ilun haietan, delikatessen-a prestatzeko enkargua zuen birjinari –naski sexu aferetan bezain eskarmentu gabea baitzen sukaldaritza kontuetan ere– erreginaren haurdunaldia posible eginen zuen proteinaz beteriko haragi puska hura egostea bertzerik ez zitzaion bururatu, oliorik eta gatzik eta barazkirik gabe. Eta hori bezain egia da aztiak ez zuela zehaztu bihotza jateko manera berezirik, baina erreginak, sardexkaren eta nabalaren aitzineko garai ilun haietan, eskuak erabiltzea erabaki zuen medium rare baino aise gordinago zerbitzatu zioten bihotza. Batek susmoa du horrek guziak, batez ere, filmaren propaganda irudi bat prestatzeko balio izan zuela –Salma Hayek odolez zipriztindua, bihotz handi bati atxikika– , bertze deusetarako baino gehiago, filma dena baino goreagoa dela sinetsarazi nahi izan baligute bezala.
Filma ikusten ari zen…
Bertze bi istorioetan, gazte zelakoan emazteki zahar batekin maitemintzen den –mintzatzeko manera bat da– errege bat dugu, eta arkakuso bat hazten duen errege bat –alaba betiko bere ondoan atxikitzen saiatzen den bitartean–. Halere, filma hiru ataletan banatu beharrean, hiru istorioak nahasi egin ditu Garronek, gaizki nahasi ere: bat interesa –interes guti, betiere– pizten ari delarik, salto egiten dugu bertze batera, eta horrek kalte nabarmena egiten dio filmari.
https://www.youtube.com/watch?v=J9ETi804w-E
Guzietan, nolanahi ere, aktore famatuak ikusiko ditugu: Salma Hayek, Vincent Cassel, Toby Jones, John C. Reilly. Baina Garronek Disney alde batera utzi izan balu, eta aktore ezagunak bilatu beharrean aktore egokiak hautatu izan balitu, bada, batek daki, akaso maisulan bat izanen genuen esku artean. Horren ordez, kolore politak eta aurpegi famatuak dituen film erdipurdikoa dugu, aspertzen ez duena, baina hunkitzen ere ez dakiena. Pena.
Zuzendaria: Matteo Garrone
Gidoilariak: Edoardo Albinati, Ugo Chiti, Matteo Garrone, Massimo Gaudioso
Aktoreak: Salma Hayek, Vincent Cassel, Toby Jones, John C. Reilly, Shirley Henderson, Bebe Cave
Herrialdea: Italia / Frantzia / Britainia Handia
Urtea: 2015