Odolaren mintzoa
Hasiera » Data honetan egindako artikuluak: azaroa, 2016
Aza25 0

Arrival (Etorrera)

Posted in Zientzia-fikzioa

Ez naiz, aitor dezadan lehenbailehen, Denis Villeneuveren jarraitzaile fina. Enemy ikusi nuen bere garaian, eta hotz utzi ninduen. Oker ez banabil, filmak itxura berdin-berdina zuten bi pertsonaia zituen mintzagai, eta, gero, akaberan, armiarma erraldoi bat ateratzen zen nonbaitetik. Tira. Halere, baliteke nirea izatea problema, Kieslowskiren La double vie de Véronique (Véroniqueren bizi bikoitza) ere ez baitzitzaidan bereziki gustatu –antzekotasun erabatekoez den bezainbatean, akaso bikiak...

Read More
Aza24 2

Deathgasm

Posted in Gore-a

Películas de culto liburu gomendagarrian, Mauricio Bach-ek dio, Quentin Tarantino aipatuz –buruz ari naiz; beraz, sarrera hau guzia asmazio bat izan liteke trankil aski, burmuinaren trikimailu bat–, gu aho bete hortze uzteko gaitasuna dela kultuko filmek izaten duten ezaugarri nagusietarik: uneren batean gure artean baina zer demontre ari naiz ikusten erratera behartzen gaituztela, alegia. Ez dakit Jason Lei Howden-ek zuzenduriko Deathgasm kultuko film bilakatuko ote den, baina, zer nahi...

Read More
Aza17 0

The Wailing (Intziria) – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak

Posted in Beldurrezkoa, Suspentsea

Mikroipuinak idazten diren bezalaxe, mikroiruzkinak idaztea zilegi balitz, hau honela egin liteke: The Wailing Hego Koreako filma da; beraz, ona da. Eta kito. Baina ñabardura batzuk sartzeko toki eta astia –eta gogoa– baditugunez, erran dezagun film honetan Na Hong-Jin zuzendariak ez duela, ikusle honen uste apalean, Park Chan-Wook edo Kim Jee-Woon edo Bong Joon-ho zuzendariek zenbait filmetan erdietsi duten maila. Horrek ez du erran nahi Intziria film txarra denik –halere, zinema...

Read More
Aza10 0

The autopsy of Jane Doe (Emazteki ezezagun baten autopsia) – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak

Posted in Beldurrezkoa

Trollhunter, André Øvredal-en aitzineko filma, gustuko izan nuelako ikusi nahi nuen Emazteki ezezagun baten autopsia; baina, egia aitortzeko, arrunt film desberdinak dira biak: Jane Doe-ren autopsia kontatzen duen honetan lehen graduko beldurrezko istorioa kontatu nahi izan du zuzendariak, eta, horretarako, gibelean utzi ditu Trollhunterreko umorea eta ukitu fantastikoa. Ez dit dezepziorik eragin, halere. Ez zen hasmentan espero nuen filma, baina erregistro berri honetan Øvredalek film ona...

Read More
Aza04 0

Under the shadow (Itzalpean) – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak

Posted in Beldurrezkoa, Suspentsea

Hirutan. Hiru aldiz sentitu nuen hotzikara –buruan hasi eta bizkarrean beheiti egiten zuena– Babak Anvarik zuzendutako filma ikusi bitartean. Eta onartzen badugu beldurra sortzea dela beldurrezko film baten funtzio nagusia, hotzikara horiek aski behar lukete Itzalpean pelikularen kalitatea azpimarratzeko. Izenik eman gabe utziko dudan bertze film baten antza igarri diote han-hemenka –eta zer nahi duk erratea, irakurle maitea? Bai, ba, baduk horren antzekoa–, baina horrek ez dio...

Read More
Aza03 0

La noche del virgen (Birjinaren gaua) – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak

Posted in Gore-a

La noche del virgen (Birjinaren gaua) laneko sarrerak nahiko ongi laburbiltzen du film horrek duen problema nagusia. Urtero Urtezahar gauean, hamabiak jo eta urte berria hasi baino lehenago, Espainiako telebistak Madrilgo Sol plazatik egiten duen saioaren parodia da filmeko lehen minutuak hartzen dituen sekuentzia; pantailan, Anne Igartibururekin eta Ramon Garciarekin antzik ez duten bi aktore (Rocio Suarez eta Ignatius Farray), Anne Igartiburu eta Ramon Garcia direla erraten, eta bi aurkezleen...

Read More

Santi Leone

Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.

Azken bidalketak

  • Irati
  • The Innocents (Errugabeak)
  • Girl on the Third Floor
  • Vendetta dal futuro
  • Erregea Netflixen: In the Tall Grass

Iruzkin berriak

  • The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
  • Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
  • Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila

Kategoriak

  • (Euro)-westerna
  • Beldurrezkoa
  • Donostiako Zinemaldia
  • Drama
  • Egile-zinema
  • Fantastikoa
  • Giallo-a
  • Gore-a
  • Sailkatugabeak
  • Slasher
  • Superheroiak
  • Suspentsea
  • Zientzia-fikzioa
  • Zonbiak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA