Odolaren mintzoa
Hasiera » Beldurrezkoa » The autopsy of Jane Doe (Emazteki ezezagun baten autopsia) – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak
Aza10 0

The autopsy of Jane Doe (Emazteki ezezagun baten autopsia) – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak

Atalak: Beldurrezkoa

Meet Jane Doe

Meet Jane Doe

Trollhunter, André Øvredal-en aitzineko filma, gustuko izan nuelako ikusi nahi nuen Emazteki ezezagun baten autopsia; baina, egia aitortzeko, arrunt film desberdinak dira biak: Jane Doe-ren autopsia kontatzen duen honetan lehen graduko beldurrezko istorioa kontatu nahi izan du zuzendariak, eta, horretarako, gibelean utzi ditu Trollhunterreko umorea eta ukitu fantastikoa. Ez dit dezepziorik eragin, halere. Ez zen hasmentan espero nuen filma, baina erregistro berri honetan Øvredalek film ona egin du, izugarri originala izan gabe, suspensea eta tentsioa sortzen dituena.

Pelikula ez da zaila laburbiltzen: Tommy Tilden (Brian Cox) eta Austin Tilden (Emile Hirsch) aita-semeek lantoki duten gorputegian (hain zuzen ere etxe azpiko sotoan daukaten gorputegian) emazteki ezezagun baten gorpua jasoko, haren autopsia lehenbailehen egin dezaten. Gorpua familia oso bat eraila izan den etxe batean agertu da, baina ez du iduri krimen horrekin inolako loturarik duenik. Sheriffak (Michael McElhatton) ez du prentsari zer kontaturik, eta horregatik eskatu die Tildendarrei autopsia ahalik eta agudoen egiteko, biharamunean kazetarien aitzinean daturen bat eman ahal izateko. Tildendarrak hasiko dira gorpua aztertzen –xehe-xehe erakutsiko digu prozesua Øvredalek–, fite gauza arraroak aurkituko dituzte, eta gorpu horretan esplikatzen zailak diren arrastoak eta markak kausitzearekin batera, fenomeno estrainio eta gero eta asaldagarriagoak hasiko dira gertatzen sotoko gorputegi hartan.

Zer da hori?

Zer da hori?

Agertoki bakarra erabilita –soto klaustrofobikoa– eta bi aktoreren lanarekin –tira, hiru, Austinen neska-lagunak ere (Ophelia Lovibond) badu bere pisua; edo lau, autopsia mahaiaren gainean gorpua (Olwen Kelly) kontuan hartzen badugu– lan ederra egin du zuzendari norvegiarrak. Emaitza on horretan eragina du Cox eta Hirsch aktoreen lan bikainak, eta aita-semeen artean erakusten zaigun harremanak: harreman hori gai nagusia izan gabe, anitz laguntzen du pertsonaiei gertatzen zaiena inporta dakigun, eta, beraz, guk ere sufri dezagun Tildendarrek sufritzen duten beldurrarekin eta tentsioarekin.

https://www.youtube.com/watch?v=RDG21tFt7wE

Emazteki ezezagun baten autopsiak ez du ikuslea harriturik uzten, ez du maisulan bat ikusi izanaren sentipena eragiten, baina bere helburua ongi betetzen duen filma da. Ongi filmatua, giroa astiro-astiro sortua, musika ongi hautatua…: zinema fantastikoaren alorrean, film hau ikustea baino aise erabaki makurragoak hartzen ahal ditu ikusle batek. Trollhunterrek bezala, The autopsy of Jane Doek merezi du. Ni Øvredalen hurrengo filmaren esperoan nago dagoeneko.

Zuzendaria: André Øvredal

Gidoilariak: Ian B. Goldberg & Richard Naing

Aktoreak: Brian Cox, Emile Hirsch, Ophelia Lovibond, Olwen Kelly, Michael McElhatton

Herrialdea: Britainia Handia

Urtea: 2016

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Santi Leone

Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.

Azken bidalketak

  • Irati
  • The Innocents (Errugabeak)
  • Girl on the Third Floor
  • Vendetta dal futuro
  • Erregea Netflixen: In the Tall Grass

Iruzkin berriak

  • The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
  • Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
  • Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila

Kategoriak

  • (Euro)-westerna
  • Beldurrezkoa
  • Donostiako Zinemaldia
  • Drama
  • Egile-zinema
  • Fantastikoa
  • Giallo-a
  • Gore-a
  • Sailkatugabeak
  • Slasher
  • Superheroiak
  • Suspentsea
  • Zientzia-fikzioa
  • Zonbiak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA