Santi Leone
Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
- Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
- Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko uztaila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
Lau ‘caveat’ eta zerrenda bat
Atalak: Beldurrezkoa
Aurtengo hondar egunera ailegatuta, eta zerrendak maite ditudanez, 2017an gustatu zaizkidan filmen zerrenda bat egitea erabaki dut. Nolanahi ere, irakurleak ongi eginen du zera kontuan hartzen badu:
a) Ez dela inola ere aurtengo film hoberenen zerrenda. Izan ere, han-hemenka zenbait zerrenda ikusi ondotik, aitortu bertze erremediorik ez dut 2017ko film hoberen gehienak ez ditudala ikusi. Are gehiago, zerrenda batzuk bigarren aldiz begiratu ondotik, aski argi daukat film horietarik batzuk ikusteko asmorik ere ez dudala.
b) Film hoberenen zerrendak gauza misteriotsu bezain liluragarria direla. Zeren, urtero ekoizten den eta kritiko bakoitzak ikusten duen film kopurua segur aski aldatzen bada ere, film hoberenen kopuruak itxuraz aldaezin segitzen du urtetik urtera, dela 30 film hoberenak, dela 100, dela 200. Aurtengo 100ak iazko 100ak bezain hoberenak dira? Aurtengo 30ek eta iazko 30ek kritikariak ikusitakoen ehuneko berdina osatzen dute? Halere, edozein oztopo teorikori baino gehiago, alferkeriari egotzi behar zaio nik zortzi film hautatu izana. Zazpi ziren hasmentan, baina ez ditut zenbaki bakoitiak jasaten. Horri esker, dagoeneko 2018ko film bat sartu dut.
c) Film hoberenen zerrendek tesi bat idazteko gai aproposa izan litezkeela: zerrendetako filmak hierarkikoki daude antolatuak, ala arbitrarioki? Erran nahi baita, 24.a nahitaez hobea da 30.a baino, baina 22.a baino makurragoa? Zerrenda luzeetan hierarkia malguagoa izanda ere, lehen hamarrek balorazio kritiko baten adierazgarri izaten da: 3.a, beraz, 4.a baino hobea bide da, eta 4.a 5.a baino hobea. Alta bada, filmen arteko distantzia kritikoa konstantea da? Alegia, 6.etik 5.era doan bikaintasun tartea, 5.etik 4.era doana bezain handia –edo ttikia– da? Zer dela-eta ez da sekulan berdinketarik izaten; hau da, zergatik ez dira sekulan hamar film hautatzen, baina batetik –adibidez– zazpirainoko eskala batean ordenatuak, 4. postuan hiru filmen arteko berdinketa eta 7.ean biren arteko berdinketa izan delako? Nire zerrenda, argi geldi bedi, arbitrarioki dago antolatua, nahiz eta hango film batzuk bertze batzuk gehiago gustatu zitzaizkidan.
d) Zerrendak bezain liluragarria dela zerrendatik kanpo gelditzen den basamortua. Idealki, mundu paralelo batean, zerrenda sekretu batean daude ordenatuak 30, 50 edo 100 film hoberenen filmen zerrendatik kanpo gelditu diren gainerako film guziak? Eta hala bada, nolakoa da 101. filmetik 100.era (edo 31.etik 30.era) doan distantzia? Zeharkatu ezin den amildegi bat da, edo aise saltatzen ahalko litzatekeen erreka mehar bat? Nire zerrendari dagokionez, irekia utziko dugu galdemodu hori.
Lau caveat horiek –bai, ohar, gaztigu, abisu ere jartzen ahalko nukeen, baina barneko eusnobak caveat eskatu dit– irakurrita, hona hemen nire zerrenda, plazer izanez gero, “Aurten gustatu zaizkidan zortzi film” izena paratzen ahalko geniokeena.
I am not a serial killer
Normala izatea zer den, munstroa izatea zer den, eta normala ez izatearen eta munstro bat izatearen arteko diferentzia mintzagai duen film eder eta, tarteka, beldurgarria. Istorioak ustekabe batzuk baditu, eta, gainera, Christopher Lloyd ikusteko aukera ere bada.
Zuzendaria: Billy O’Brien
Gidoilariak: Billy O’Brien, Christopher Hyde,
Aktoreak: Max Records, Christopher Lloyd, Laura Fraser, Christina Baldwin
Herrialdea: Irlanda / Erresuma Batua / AEB
Seoul station
Teorian, Train to Busan film korearraren prekuela. Eta, tira, biek generoa konpartitzen dute –zonbien filma– eta, neurri batean, espazioa –metro geltokian gertatzen baita Seoul station; tren batean, Train to Busango istorioa–. Horretaz aparte, deus guti: Seoul station animea da, eta, nire iduriko, Train to Busan baino hobea hainbat puntutan: beldurgarriagoa da, ez da hain sentimentala, eta noizbehinka umorea ere badu. Bien artean, ez izan zalantzarik.
Zuzendaria: Yeon Sang-ho
Gidoilaria: Yeon Sang-ho
Herrialdea: Hego Korea
Dave made a maze
Aurten sorpresa handia hartu nuen film honekin Donostiako Beldur Astean: etxeko egon gelan eraiki duen kartoizko labirintoan galdu den artistaren istorioa kontatzen digu film honek, eta horretarako umorea, ironia eta, batez ere, irudimena erabiltzen ditu bere zuzendariak.
Zuzendaria: Bill Watterson
Gidoilariak: Steven Sears, Bill Watterson
Aktoreak: Meera Rohit Kumbhani, Nick Thune, Adam Busch, Kirsten Vangsness
Herrialdea: AEB
The LEGO Batman Movie
Atzendu ezazue Christopher Nolan; atzendu ezazue Tim Burton; atzendu ezazue (gogoratzen bazenuten) Leslie H. Martinson. The LEGO Batman Movie-k denak ttiki utzi ditu. Gothameko superheroiari aldi berean irri eta omenaldia egiten dizkion pelikula da hau; eta, bidenabarkoan, erakutsi du Fredric Wertham eta munduko koinatu guziak oker zeudela Batmanen eta Robinen arteko harremanari dagokionez. Bertze bat baita Batmanen laranja erdia. Edo gau-enara erdia. Edo dena delakoa.
Zuzendaria: Chris McKay
Gidoilariak: Seth Grahame-Smith, Chris McKenna, Erik Sommers, Jared Stern, John Whittington
Herrialdea: AEB / Danimarka
Sieranevada
Hiru ordu Bucaresteko familia batekin, honetaz eta hartaz solasean. Dena etxe batean, gauza handirik gertatu gabe, eta, halere, aspertzeko astirik ez. Uste dut mezua zela ez geniekeela bertsio ofizialei konfiantza handirik egin behar, baina bertsio ofizialek gure bizimoduarekin aitzinat egiten laguntzen digutela. Norbaitek baldin badaki zer dela eta duen film honek Sieranevada izena, zinez eskertuko nioke kontatzea.
Zuzendaria: Cristi Puiu
Gidoilariak: Cristi Puiu
Aktoreak: Mimi Branescu, Judith State, Bogdan Dumitrache, Dana Dogaru, Sorin Medeleni
Herrialdea: Errumania / Frantzia / Bosnia / Kroazia / Mazedonia
Super dark times
Adiskide taldeak bizikletan 80ko hamarkadako hirietan barna ibiltzen erakustea modan jarri den honetan, Super dark times-ek 90eko hamarkada aukeratu du, istripu baten ondorioz bi lagun minen adiskidetasuna nola doan pikutara erakusteko. Baliteke 80ko hamarkadan adiskidetasuna gauza ororen gainetik garaile ateratzea, baina film honetako garai super ilunak gauzak diferente gertatuko dira. Eta merezi du ikustea.
Zuzendaria: Kevin Phillips
Gidoilariak: Ben Collins, Luke Piotrowski
Aktoreak: Owen Campbell, Charlie Tahan, Elizabeth Cappuccino, Max Talisman, Sawyer Barth, Adea Lennox
Herrialdea: AEB
El habitante
Ez dakit etxe batera ebastera sartzea ideia ona denetz, baina etxe horretan deabruak hartutako neskatiko bat bizi bada, orduan hobe bisita egitera ere ez joatea. El habitante film mexikarrak osagai horiexek ditu: familia aberats bat, dirua behar duten bi emazteki gazte, sotoan kateatua eta giltzapetua dagoen neskatiko bat, eta tentsio handia. Ez da film perfektua, baina arratsalde ona –edo txarra, nondik begiratzen zaion– pasaraziko dizu.
https://www.facebook.com/sitgesfilmfestival/videos/10154987694256417/
Zuzendaria: Guillermo Amoedo
Gidoilariak: Guillermo Amoedo
Aktoreak: María Evoli, Vanesa Restrepo
Herrialdea: Mexiko
Suburbicon
Jakinduria handiko lagun batek erdipurdiko filma zela erran zidan; beharbada horregatik gauza handirik espero ez nuela joan nintzen zinemara, eta beharbada horregatik, gauza handirik espero ez nuelako, gustatu zitzaidan. Fargoren elurrik gabeko bertsio bat neurri batean, arrazismoa eta gizartearen ustelkeria gibeleko aldean duena. Akaberan ikusten den esperanta izpi hori gustatu zitzaidan gutien, gezurtia delakoan. Bertzenaz, pertsonaien asmoak hankaz goiti jartzen dituzten trama coendar horien fan amorratua naiz oraindik ere.
Zuzendaria: George Clooney
Gidoilariak: Joel & Ethan Coen, George Clooney, Grant Heslov
Aktoreak: Julianne Moore, Matt Damon, Karimah Westbrook
Herrialdea: AEB