Santi Leone
Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
- Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
- Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko uztaila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
St. Agatha
Atalak: Gore-a
St. Agatha
Ez dakit zenbat orrialde dituen The Nun (Corin Hardy, 2018) filmaren gidoiak, baina susmoa dut lehen zirriborroa lerro batekoa izan zela, honelako zer edo zer: “Gauza beldurgarriak gertatzen dira monasterio batean [Oharra: ideia hori pixka bat garatu behar da]”. Susmoa dut orobat St. Agatha filmaren gidoiaren lehen ideia ere antzekoa izan zela: “Gauza sadikoak gertatzen dira moja etxe batean [Oharra: ideia hori pixka bat garatu behar da]”. Nolanahi ere, kontua gauza sadikoak erakustea bazen, egokia iduritzen zait Darren Lynn Bousman zuzendaria hautatu izana, Saw sagako hiru film zuzendu ondotik –II, III eta IV–, aski esperientzia lortua baitu eremu horretan.
Bousmanek kontatzen digun istorio hau 50eko hamarkadan gertatzen da, haurdun dauden eta baliabiderik ez duten neskak jastozen dituen moja etxe batean hain zuzen ere. Hasmentan moja nagusiak azalduko duen bezala, etxeak elizaren babesa galdu du, eta orain diru-emaile pribatuei esker bizi da. Sosaren truke, mojek “zaintzen” dituzten emazteki gazteen haurrak eskatzen dituzte, eta mojek pozik eman, familia dirudun horiek haurrei bizimodu hobea emanen dieten aitzakian. Jakina, osagai horiekin gertakari historikoetan oinarrituriko drama bat egin liteke, baina St. Agatha ez da drama historikoa, nunsploitation adibide bat baizik.
Zer duzu ahoan, bada?
Flashbacken bidez ezagatuko dugun istorio baten ondorioz ailegatuko da etxe horretara Mary (Sabrina Kern), gure protagonista. Fite ikusiko du nolakoa den moja nagusiak (Carolyn Hennesy) ezarritako beldurraren erregimena (adibide bat emate aldera, bazkaldu bitartean etxean dauden emazteki gazteetarik bat gaizki sentitu eta goitika eginen du plateraren gainean; moja nagusiak erranen dio etxe horretan platerean dagoen guzia jan behar dela mahaitik mugitu baino lehen), eta fite jakinen du bere haurra izaten lagunduko diotela edo, baina haurra ez dela beretako izanen. Eta horrela ibiliko gara, flashback batetik mojek jarritako zigor batera, Maryk ihes egiteko plan bat asmatzen duen artio.
St. Agatha ez da bereziki originala. Aktoreen lana ez da txarra, baina istorioak ez du sorpresa handirik. Abuztuko arratsalde bateko asperdura baztertzen laguntzen ahal du, baina ez da urteko filmik hoberena, nahiz eta titulu hori lortzea gero eta errazagoa den.
Zuzendaria: Darren Lynn Bousman.
Gidoilaria: Andy Demetrio, Shaun Fletcher, Sara Sometti Michaels & Clint Sears.
Aktoreak: Sabrina Kern, Carolyn Hennesy, Courtney Halverson, Hannah Fierman.
Herrialdea: AEB
Urtea: 2018