Santi Leone
Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
- Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
- Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko uztaila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
Heavy metalari buruzko bi film eta hiru dokumental (I): Metalhead
Atalak: Drama
Metalhead
“Niretako, [K. K.] Downing eta [Glenn] Tipton dira inoizko gitarra jotzaile bikote hoberena. Eta [Rob] Halford jainkoa da. Heavy metaleko jainko bat. Orain heldu da. Entzun ezazu. Soinu hau… Sabbath, Purple eta Zeppelin oinarri horretarik sortu ziren”. Horrela leziatzen du Hera-k, gure filmeko protagonistak, herrira apez etorri berria –metalzalea bera ere–, autoko kasetean –1992an gertatzen da istorioa– Judas Priesten Victim of Changes (Aldaketen biktima) kanta aditzen den bitartean. “Etxerako lana ongi egina duzu”, erantzun dio apezak. Eta arrapostua: “Baldurren kanta gogokoena zen hori. Denbora guzian ibiltzen zen entzuten”.
Bere sinplean, solasaldiak filmaren bi gai nagusiak biltzen ditu: heavy metalzaletasuna eta dolua. Arrapostuko Baldur, Judas Priesten abestia gustuko zuen hura, Heraren anaia zen, hamar urte lehenago, hamasei urte zituelarik –eta Herak hamabi– istripu aski itsusi batean hil zena. Orduan, istripu haren lekuko izan ondotik, erabakiko du Herak anaiaren zaletasuna bere egiten, neurri batean Baldur ez atzentzeko, baina baita, 80ko hamarkadaz geroztik heavy musikak zuen edo emana zioten kutsu satanikoa dela medio, zentzurik gabeko heriotza hura onartua zuen jainkoaren kontrako matxinada gisa ere. Hortik filmaren titulua, Málmhaus islandieraz – jatorrizko bertsioan, alegia – eta Metalhead (Metalzalea) nazioarteko bertsioan.
Gaur ere ez duzu hirira doan autobusa hartuko.
Ez da bakarrik Heraren dolua, jakina; gurasoena ere bada. Baina filmak Heraren gainean paratzen du soa. Anaiaren heriotzari gehitu behar zaio itogarria egiten zaion Islandiako herri ttiki-ttiki batean bizitzea eta, emaztekia den heinean, berarengan jarrita dauden eta are itogarriagoak egiten zaizkion itxaropenak. Zaila baita diferentea izatea, denek berdina izatea espero badute. Pelikulako heroia izan arren, Hera ez da halere pertsonaia sinpatikoa edo atsegina, eta maiz ikusleak –ikusle honek bederen– bere buruari oroitarazi behar dio zergatik ari den egiten egiten ari den guzia eta, beraz, gure enpatia merezi duela. Helduleku baten bila, hasmentan aipatutako apezak, apez protestanteak –kultura katolikoan hazi garenoi bitxia egiten zaigu ikustea herriko emaztekiak komentatzen zer-nolako mutil katxarroa den herriko apez berria– lagundu eginen dio Herari, honek harengan gogaide bat, herriko gogaide bakarra, aurkituko duen heinean.
Zure entzule bakarra hila dagoelarik…
Apezarekin izandako solasaldian Judas Priest –eta, hortaz, anaiaren gustuak– mintzagai izan baziren ere, Herak hondarrean bertze azpigenero batean aurkituko du bere amorrua adierazteko bidea eta anaiari lotua egoteari uzteko manera. Filmaren afixak iradokitzen duen bezala, black metala izanen da azpigenero hori. Telebistaren bidez izanen du Herak horren berri, black metalzaleek Norvegiako eliza batzuei su eman diotela azalduko baitute albistegi batean –albisteak laguntzen digu filma kronologikoki kokatzen, 1992an kiskali baitzituzten lehen elizak–. Hildako anaia atzendu gabe baina oroitzapen hori zama paralizagarria izan gabe gurasoek ere aitzinat segitzeko manera kausituko duten bezala, Herak Norvegiatik estilo etorri berri horren bidez harrapatuko du aterabidea: herritik alde egiteko aterabide literala, eta anaiaren mamutik guti goiti-beheiti askatzeko aterabide metaforikoa, black metala bere estiloa baita, anaiak ezagutu ez zuena, baina, aldi berean, estilo horren muturreko garrasien bidez aiderazten ahal du haurtzaroko traumak oraindik eragiten dion mina.
Ragnar Bragason-en film zoragarri honek musika jakin bat erabiltzen du sentsibilitate handiz dolua gainditzeko prozesu mingarria erakusteko eta maiz diferentea izatea zeinen zaila den kontatzeko. Beharbada uste zenuten heavy metala tartean dagoelarik gauzak ez direla sentsibilitate handiz egiten ahal. Hala bada, Málmhaus lehenbailehen ikusi behar duzue.
Zuzendaria: Ragnar Bragason
Gidoilaria: Ragnar Bragason
Aktoreak: Thora Bjorg Helga, Ingvar Siggurdson, Halldóra Geirharðsdóttir, Hannes Óli Ágústsson
Herrialdea: Islandia
Urtea: 2013