Santi Leone
Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
- Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
- Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko uztaila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
Possum
Atalak: Beldurrezkoa, Drama
Here’s a bag, now what’s inside? / Does he seek or does he hide? / Can you spy him deep within? / Little Possum, black as sin.
The IT Crowd baino lehen, Garth Marenghi’s Fright Knight izan zen, Richard Ayoadek (alegia IT Crowdeko Moss-ek) Matthew Holness-ekin batera idatzi zuen telesaila. Beldurrezko saioen parodia zen Garth Marenghi, umoretsua beraz, baina bere garaian ez omen zuen arrakasta handirik lortu. Harrezkeroztik, film batzuk ere egin ditu Holnessek; Possum haren hirugarren film luzea da, baina horretan ez dugu umore arrastorik aurkituko. Susto handirik ere ez, nahiz eta inoizko txotxongilo izugarrienetarik den pertsonaia nagusietako bat. Filmeko une guzietan ikusten ditugun paisaiak bezala, ilun-iluna da kontatzen zaigun istorioa.
Sortetxera itzuli da Philip (Sean Harris), bere txotxongilo ikuskizun batean haur guziak betiko ikaratzeko moduko figura bat erakutsiz eskandalua sortu ondotik. Poltsa handi bat darama eskuan, eta, barnean, hotzikarak eragiteko moduko txotxongilo bat, arestian aipatutako ikuskizun hartakoa hain zuzen ere. Behin eta berriz saiatuko da Philip txotxongilo hura –Possum izena paratu diona– abandonatzen, baina behin eta berriz harengana itzuliko da munstroa. Ez da luze joanen ikuslea ohartu artio txotxongiloak egilearen haurtzaroko trauma bat gorpuzten duela, eta haren etengabeko itzulerak traumatik ihes egin ezina sinbolizatzen duela. Hori guzia aski ez eta osabaren figura aztoragarri bezain gorrotagarria –Philipen sortetxean bizi dena eta haren aitaordea-edo izan zena– jasan beharko du gure protagonistak.
Ispiluko gizona
Hautsitako psikea da Philipena, eta haren begi erietarik ikusiko dugu dena istorio honetan. Pertsona barnekoia izanik, gutitan mintzatuko da oraindik bere sortetxean bizi den osabarekin –zeinarekin harreman gatazkatsua baitu–; behin baino gehiagotan, berriz, adituko dugu haurra zelarik asmatu zuen poema bere egoera –metaforikoki bada ere– adierazteko. Poemak ere hotzikarak eragiten ditu, txotxongiloak adina.
Osaba
Protagonistak egiten dituen eginahal guziak gorabehera, txotxongiloa harengana gupidagabeki itzultzen den bezala, hura ere obsesiboki itzuliko da haurtzaroko toki jakin batzuetara. Philipen ibilaldi errepikakor horiek osatzen dute filmaren zati nagusia, bai eta txotxongilotik ihes egiteko alferrikako saioek ere. Ridley Scottek Alien-en egin zuen bezala, Holnessek ere gutiago gehiago delako teoria aplikatzen du bere lan honetan; horren ondorioz, minutu franko pasatu artio ez dugu txotxongilo osoa ikusteko aukerarik izanen. Lehen minutuetan, Philipek daraman poltsan haren presentzia sumatu bertzerik ez dugu eginen, eta horrek are asaldagarriago bihurtuko du Philipek bizkar gainean –eta ariman– daraman iluntasuna.
Argudia daiteke –argudiatua izan den bezala– film luze baterako baino gaia ertaineko film baterako egokiagoa dela. 90 minutura ere ez da ailegatzen filma, eta bere elkarrizketa urrirekin eta keinu tematiekin aspergarri gertatzen ahal zaio baten baino gehiagori. Nire ustez, berriz, ikuslea bidaia benetan beltz batera eramateko bere baliabide guziak ederki erabiltzen dituen istorioa dugu Matthew Holnessek kontatu diguna. Udazkeneko igande arratsalde goibel batean ikusteko ezin aproposagoa.
Zuzendaria: Matthew Holness
Gidoilaria: Matthew Holness
Aktoreak: Sean Harris, Alun Armstrong, Simon Bubb
Herrialdea: Britainia Handia
Urtea: 2018