Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak)
Gemma. Hogeitaka urteko irakaslea, dinamikoa, dibertigarria, baikorra. Tom. Hogeitaka urteko lorezaina, Gemma bezala, dinamikoa, dibertigarria, baikorra. Garaia orain da; lekua, Irlanda. Gemma eta Tom etxebizitza bila dabiltza, eta oraindik ez dakiten arren, fite aurkituko dute betiko izanen den –baina beharbada ez amestu duten– bizilekua. Toki berezi batean. In the twilight zone. Zera, ez, ez naiz Rod Serling, eta etxea, Yonder urbanizazioan aurkituko dute. Etxe guziak berdinak –berdeak,...
Read MoreLittle Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak)
El Hoyok ez bezala, akabera baino aise lehenago dezepzionatzen du Little Monsters film australiarrak, nahiko ongi hasten den arren. Nonbait gidoi sentimentalak automatikoki ekoizteko makina bat existituko balitz, film honen istorioa sortuko luke. Dave (Alexander England) gazte arduragabe eta berekoia da. Neska-lagunak etxetik kanporatuta, arrebaren etxean bizi da orain. Hori dela-eta, ilobaren irakaslea, Miss Caroline (Lupita Nyong’o), ezagutu eta harekin maitemin…, zera, larrua jo...
Read MoreEl Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak)
Larunbatean, urriak 26, hasi zen aurtengo Donostiako Beldur Astea. Edo, hobeki erranda, Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Astea, larunbatean beldur guti pasatu baitzuten Antzoki Zaharrean bildutakoek. Sitgesetik sari bat zekarrela eman zion hasiera El Hoyo (Zuloa) filmak asteari. Vincenzo Natali-ren Cube (Kuboa, 1997) aipatu didate han-hemenka Galder Gaztelu-Urrutiak zuzendu eta Donostiara ekarri duen filmaren eragin nagusi gisa. Formari dagokionez hala bada ere, edukiaz den bezainbatean...
Read MoreJoker
Martin Scorseseren ahotik ikasi dugu Marveleko filmak ez direla zinema. DCkoak? Ezta ere, segur aski. Uste izatekoa baita superheroiei buruzko filmak zituela jomugan, oro har, ez bakarrik Marvelekoak, baina goi mailan dabilen bat ez da alferrikako xehetasun horietan galduko. Beharbada horregatik erabaki zuen Jokerreko ekoizlea ez izatea. Nolanahi ere, Todd Phillips-ek zuzenduriko filmean, akabera artio ez dugu DCko logorik ikusiko (nahiz eta The Lego Batman Movieko hasmentako boz ilun eta...
Read MoreBi film ikusi ditut oso denbora gutxian Donostiako zinemaldian
Takashi Miike Audition filmari esker ezagutu genuen, 1999. urtean. Plural horrek badu maiestatikotik –nik bederen orduan izan nuen Miikeren berri estreinako aldiz–, baina plural normala ere izan daiteke, susmoa baitut ez direla guti Miike beldurrezko filmen bidez ezagutu dutenak. Goitian aipatutakoaren ondotik One missed call 2003an, eta, 2006an, Masters of Horror sailari egin zion ekarpena, Imprint, etorri ziren. Izuaren maisuen arteko sailkapena gorabehera, Miike famatua da, bertzeak...
Read More
Iruzkin berriak