Santi Leone
Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
- Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
- Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko uztaila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
Color out of Space (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak)
Atalak: Zientzia-fikzioa
Arrunt zoriontsuak izanen gara hemen. Bueno, baldin eta espaziotik kolorerik erortzen ez bada.
Ez da hau H. P. Lovecraften Espaziotik etorri zen kolorea ipuina zinemara eraman duten lehen aldia. David Keith-ek bertsio bat filmatu zuen 1987an, The Curse (Madarikazioa) izenburupean. Richard Stanley-k zuzendu eta Donostian ikusteko aukera izan dugun bertsio berri honetan, hiru kontu nahasten dira aski manera orekatuan: Lovecraften izu kosmikoa, 80ko hamarkadako zinematik etorriak iduri duten kreaturak eta familiaren gaineko –kontrako– gogoeta bat.
Color out of Space filmeko zenbait pasartetan nahiko ongi islatu dute Lovecraftek sortu nahi zuen beldur mota. Kolore bat erori da espaziotik, eta horrek giro erikorra sortuko da basoan galdua dagoen Gardner familiaren etxean. Espaziotik etorritako koloreak, bidenabarkoan, familia osoarendako amesgaizto bihurtuko du Nathan Gardnerren (Nicolas Cage) ametsa, aitaren ametsa alegia. Amesgaizto bihurtu, edo hasmentatik amesgaiztoa zela agerian utzi, aski argi baitago hiru seme-alabek ihes egin nahiko luketela toki baztertu horretarik, eta ama, Theresa Gardner (Joely Richardson), neke handiz moldatzen ari dela baserriko bizimodu naturalera. Nolanahi ere, gezi gehienak aitari zuzenduak badaude ere, ama ez da erabat libre: seme-alaben nahiak azpiratzen eta zapaltzen dituen figura da; bere kumeak xurgatzen eta jaten saiatzen den emea da, nahiko literalki gainera.
Bada, arratsalde ederra gelditu da azkenean
Kreaturak ditugu, azkenik. Batek aldi berean John Carpenterren The Thing (1982) eta Brian Yuzna-ren Society (1989) ekarriko dizkigu gogora, eta Nathan Gardnerrek ukuiluan aurkituko duenak James Gunn-en Slither (2006) filmeko ukuiluan aurkitzen dutenaren antz handia du. Kreatura horiek, halere, gutitan ikusten ditugu, ilunpean edo erdi ilunpean beti, eta, aipatu filmetan ez bezala, zuzendariak ez die ateratzen ahalko zien etekin guzia ateratzen.
A, Nicolas Cage falta zaigu. Nicolas Cage Nicolas Cage da film honetan ere. Nicolascagekeriak egitea espero edota nahi duen ikuslea kontent egonen da, baina baliteke baten bat filmetik ateratzea aktorearen gehiegikeriek. Konplizitate josteta da, azken batean. Niri ez zidan trabarik egin Cageren estilo demasekoak, baina gustu kontua da.
Hara!
Dena kontuan hartuta, Color out of Space nahiko film ona da. Ez bikaina, ez maisulana, bai, ordea, bere promes gehienak betetzen dituen filma. Egia da eginahal ttiki bat eginez gero, aise beldurgarriagoa izan zitekeela, baina dela sos faltagatik, dela ausardia faltagatik, zuzendariak ez du bide hori hartu nahi izan. Nolanahi ere, ez da aurtengo Beldur Astean ikusi dudan film makurrena.
Zuzendaria: Richard Stanley
Gidoilaria: Richard Stanley & Scarlett Amaris (H. P. Lovecraften ipuin batean oinarrituta)
Aktoreak: Nicolas Cage, Joely Richardson, Tommy Chong, Julian Hilliard, Madeleine Arthur, Brendan Meyer
Herrialdea: Portugal, AEB, Malasia
Urtea: 2019