Santi Leone
Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
- Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
- Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko uztaila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
Sesión salvaje (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak)
Atalak: Sailkatugabeak
Saio supersonikoa
Sesión salvaje paratu ziguten azaroaren 1ean, ortzilarean, Donostiako Antzoki Zaharrean. Paco Limonek eta Julio César Sanchezek zuzendua, Sesión salvaje 60ko hamarkadatik Miró legea onartu artio Espainian egin zen genero zinema edo zinema popularra –solasa zilegi bazait– aldarrikatzen duen dokumentala da. Horretarako, orduko protagonista batzuei –Eugenio Martin, Carmen Carrión, Lone Fleming, Jordi Grau, Loreta Tovar, Mariano Ozores, Fernando Esteso– eta zinema hura ikusi eta harekin gozatu zuten gaurko zenbait egileri –Alex de la Iglesia, Nacho Vigalondo, Paco Cabezas– eman diote hitza zuzendariek, eta haien adierazpenak mintzagai duten zinemako irudiekin lagundu dituzte.
Tarteka desordenatu samarra bada ere, bere helburua ederki lortzen du dokumental honek. Ni bederen Eugenio Martinen Pánico en el Transiberiano ikusteko gogoz joan nintzen etxera, baina hara non oroitu nintzen Filmaxek merkaturaturiko DVDa nuela etxean, alegia ez jatorrizko bertsiorik ez azpititulurik eta ez, jakina, eduki osagarririk eskaintzen ez duen DVD penagarria, are penagarriagoa Ingalaterran Arrow Filmsek egin zuen edizioarekin konparatzen badugu. Ez nuen, beraz, Izua Transiberianoan ikusi, baina horrek lagundu zidan Sesión salvaje dokumentalaren inportantzia eta, batez ere, beharra hobeki neurtzen.
Batzuetan, hildakoak ikusten ditut Manchesterreko morgean
Paco Limonen eta Julio César Sanchezen tesi nagusiarekin, Espainiako genero zineman zer baloratua eta zer aldarrikatua badela dioen tesiarekin alegia, nahiko ados banago ere, normala den bezala ez dut bat egiten dokumentalean erraten diren gauza guziekin. Entusiasmoak eramanda, egileek urte haietako zinema guzia aldarrikatzen dute, eta plano berean jartzen dituzte Ibáñez Serradorren filmak, Amando de Ossorioren tenplarioak, El fontanero, su mujer y otras cosas de meter, eta Romero Merchanten westernak. Ongi egiten dute naski, zaleari baitagokio gero erabakitzea zer den interesgarria eta zer ez; gainera, film haiek guziak, pasarte batean Eugenio Martinek gogorarazten duen bezala, industria zinematografiko bat osatzen zuten, bertzelako gauzak ere egitea posible egiten zuen industria bat. Baina dena baloratzeko joera horrek ondorio kezkagarri batzuk ere baditu.
Esperantza da galtzen den azken gauza
Ez da gauza bera, nire ustez, Alex de la Iglesia edo Nacho Vigalondo bezalako zuzendari batzuek, hau da, zinema fantastikoan ekarpen interesgarri batzuk egin dituzten egile batzuek, Espainiako fantaterrorea aldarrikatzea, beren buruari genealogia bat asmatzeko edo eraikitzeko asmoz, edo Espainiako umore zinema –Esteso eta Pajaresena, Martinez Soriarena– aldarrikatzea, gaur egun aski zaharkitua eta atzerakoia den umore mota bat egiten segitzen justifikatzeko, Diego San José Ocho apellidos vascos eta Ocho apellidos catalanes filmetako gidoilariak egiten duen bezala.
Han-hemenka dokumentalean aditzen diren adierazpen batzuek azpimarratzen dute genero-zinemak batez ere dibertitzeko balio duela, ongi pasatzeko, bertze helbururik gabe. Horrek egiatik duen arren, iduritzen zait topiko kaltegarri batean tematzen dela: genero zinema maite duena “pentsatu nahi ez duen” –alegia, irizpide kritikorik ez duen– ikuslea da. Halakorik izanen da, naski, baina genero zinema maite duenak normalean baditu gustua eta zentzu kritikoa, eta maiz itxuraz funtsik ez duten filmak pentsagai onak izaten dira. Pena da oraindik genero zinemazalea pertsona akritikoarekin berdintzen duen ekuazioa horrelako dokumental batean ikustea, tira, elkarrizketatu baten ahotik bada ere.
Miró legeak ez zuen Espainiako zinema mota horren akabera ekarri. Miró legearekin batera, zinema mota hori mespretxatzen duen iritzi korronte batek ekarri zuen haren akabera. Hala dio Nacho Vigalondok, eta uste dut arrazoi duela. Zinema hori aldarrikatzeko tenorea ailegatu dela uste dute dokumental honetako zuzendariek. Eromena, harritzen gaituen eromena, eskaintzen digu zinema horrek, Alex de la Iglesiaren ustez –bitxia da eromena aldarrikatzen ikustea hondarreko urteetan bere zinema domestikatzen eta eromenetik libratzen ibili den zuzendari bat–. Nik, momentuz, ikusteko edo berrikusteko titulu batzuk apuntatu ditut.
Zuzendaria: Paco Limón & Julio César Sánchez
Gidoilaria: Paco Limón, Daniel Luis López & Julio César Sánchez
Aktoreak: Alex de la Iglesia, Nacho Vigalondo, Carmen Carrión, Álvaro de Luna, Esperanza Roy, Loreta Tovar…
Herrialdea: Espainia
Urtea: 2019