Santi Leone
Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
- Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
- Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko uztaila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
The Lodge
Atalak: Beldurrezkoa, Drama, Sailkatugabeak, Suspentsea
Happy end bat baino gauza politagorik…
Erdipurdiko film bat –ez ezazue nahasi, faborez, film txar batekin eta are gutiago hain-da-txarra-ona-baita film motarekin– baino aise makurragoa da arrakasta kritikoa izan duen erdipurdiko film bat. Hura ikusi eta atzendu egiten dugu, baina hau bere eragina hedatzen eta onak izan zitezkeen pelikulak hondatzen tematzen da.
Adibidez: nolakoa izanen litzateke Severin Fiala eta Veronika Franz zuzendari austriarren Ich seh, ich seh 2014ko film bikaina Ari Asterren Hereditary (2018) filmaren eragin kutsakorretik pasatuko bagenu? Bada, segur aski emaitza The Lodge litzateke, Fialaren eta Franzen bigarren film luzea. Bi filmak, 2014ko Ich seh, ich seh eta 2019ko The Lodge, aski antzekoak baitira, eta elkarrengandik bereizten dituena bigarrena Asterren pelikulara hurbiltzen duena da hain zuzen ere: gai batzuk (sekta erlijiosoak), motiboren bat (panpina-etxea), trailer tranpati bat (izu handia alferrik promesten duena) eta tonu eta erritmo bat, aski aspergarria.
Hereditaryren eragina. Zenbaitek gauza ona balitz bezala aipatzen dute..
Bi anai-arreba, Mia (Lia McHugh) eta Aiden (Jaeden Martell), egun batzuk pasatzera joan dira mendiko aterpe batera, izenburuko lodgera; tira, joan baino gehiago, eraman egin dituzte aitak (Richard Armitage) eta Gracek, aitaren neska-lagun berriak (Riley Keough). Lana dela-eta, aitak hirira itzuli behar izan du, haurrak eta Grace bakarrik utzita. Gainera dezagun bai haurrek bai emaztekiak beren traumak dituztela: Graceren aita sekta arriskutsu baten liderra izan zen –kide guziak suizidatu ziren, baita aita ere, eta Gracek urteak eman ditu horren ondorio psikologikoak gainditu nahian–; Miaren eta Aidenen amak ere bere buruaz bertze egin zuen, eta haurrek Graceri leporatzen diote amak erabaki hori hartu izana. Elurte batek bide guziak moztu eta aterpea erabat bakartua utziko du, eta elkarbizitza ez da erraza izanen.
Ea It deskargatzen dugun. Aktore onak daude eta.
Bi haur eta emazteki bat, bakoitzak bizkar gainean bere trauma daramala, etxe batean bakarrik. Laburpen horrek berdin-berdin balio du 2014ko filmerako edo The Lodge-rako. Bietan, gainera, gatazka amatasunaren inguruan sortzen da, umeek amaren edo ama-ordearen gainean dituzten dudek jartzen dute abian drama: Ich seh, ich seh filmean, haurrek, bi anaia bikik, zalantzan paratzen dute berekin dagoen emazteki hori beren ama ote den; The Lodge-n, haurrek zilegitasuna ukatzen diote “ama” berriari. Diferentzia zera da: 2014koan amaren figurak eta istorioak ikuslearen interesa benetan pizten dute (aurpegia estalia darama benden azpian, baina ez dakigu zehazki zer gertatu zaion), umeekin ikuslea –ikusle hau bederen– ustekabean harrapatzen duen ustekabe bat dugu, eta filmaren giro orokorra aski asaldagarria da; orain mintzagai dugun The Lodge-n, berriz, Graceren inguruan ez da misterio handirik, umeen inguruko ustezko sorpresak ez du inor harritzen –ez bederen ikusle hau–, eta giroa absurdo samarra da.
Hori guzia pena da, film honekin itxaropen handia bainuen, zuzendarien lehenagoko filmak piztua, baina baita trailerrak xaxatua ere. Espero nuen film ederraren ordez, erdipurdiko lan bat aurkitu nuen, kezka nagusia duena Asterren estiloa eta motiboak imitatzea, berezko estilo bat garatzea baino gehiago. Ea hurrengoan.
Zuzendaria: Severin Fiala & Veronika Franz
Gidoilariak: Sergio Casci, Severin Fiala & Veronika Franz
Aktoreak: Riley Keough, Jaeden Martell, Lia McHugh, Richard Armitage, Alicia Silverstone
Herrialdea: AEB / Kanada / Erresuma Batua
Urtea: 2019