Santi Leone
Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
- Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
- Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko uztaila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
The Vast of Night
Atalak: Zientzia-fikzioa
Fay & Everett
Lehen hamar minutuak edo dira laburbiltzen –eta ulertzen– zailenak: tokiko irratiko erratari Everett (Jake Horowitz) etengabe solasean ari da, honetaz eta hartaz, azalpenak ematen, aginduak banatzen, komentarioak egiten, harat eta honat doan bitartean. Fite, Fay (Sierra McCormick), herriko telefono-operatzailea, haren ondoan dago, eta Fayk ere, Everettek bezala, badu zer errana. Biak gazteak eta buruargiak dira, gauzak egiteko irrikan. Tokia Mexiko Berria da, eta denbora, 1950eko hamarkada.
Lorcan Finnegan-en Vivarium (2019) komentatu nuen blog honetan, eta orduan filmak The Twilight Zone ekartzen zidala gogora aipatu nuen. Kontu subjektiboa izan zen, halere, filmak utzi zidan sentsazio bat. Andrew Patterson-ek, berriz, The Twilight Zone edo The Outer Limits telesailetako kapitulu bat balitz bezala aurkezten digu The Vast of Night, eta behin baino gehiagotan nabarmentzen du erreferentzia hori. Horrek nostalgia kutsu bat ematen dio filmari, baina ez da bakarrik nostalgia kontua: bere efektuak, arroztasun efektua eta estrainotasun efektua, arrunt baliabide gutirekin lortzen dituen pelikula da Pattersonen lehen film luze hau, eta hasmentatik zientzia-fikzioko telesail horien itxura ematea da baliabide horietarik. Bertze baliabide bat, nahitaez azpimarratu beharrekoa, aktoreen lana da, neurri handi batean film osoa McCormick-ek eta Horowitz-ek osatzen duten bikotearen gainean baitago, eta biek ederki eramaten dute aitzinat beren betebeharra.
Fay, telefonoan
Bertzenaz, istorioa aski sinplea da, hain sinplea ezen hobe ahalik eta gutien kontatzen badut. Kontua da irratian eta herrian asots arraroak hasi direla aditzen: asots horien jatorria argitzea izanen da bi protagonisten zeregina. Efektu bereziek edo bertze deusek baino gehiagok, pertsonaien solasek, pertsonaien kontakizunek sortuko dute asaldura, zerbait arraroa gertatu eta gertatzen ari den sentsazioa. Lehen hamar minutu nahasgarriak pasatuta, Fayk aldizkari batean irakurritako gertakari arraroak kontatuko dizkio Everetti, eta solasaldi horrek balioko du giroa berotzen hasteko. Gero aipatutako zarata arraroak entzunen dira irratian. Eta gero Billyk deituko du; haren kontakizunak ikuslea harrapatu eta ez dio eskapatzera utziko.
Fenomeno paranormalak azaldu bidenabarkoan, filmak bere komentarioak utziko ditu han-hemenka: arrazismoari buruzkoak, matxismoari buruzkoak, ama ezkongabea izateari buruzkoak. Horiek guziek oraindik balio handiagoa emanen diote film apart honi. Eta, aldi berean, Twilight Zoneko estilora are gehiago hurbiltzen dute, Rod Serling-ek aurkezturiko telesailak beti izaten baitzuen gizartearen gaineko komentarioren bat. Ez dakit urteko filma ote den, oraindik abuztuan gaude eta, baina bai badakit arras film gomendagarria dela.
Zuzendaria: Andrew Patterson
Gidoilariak: Andrew Patterson & Craig W. Sanger
Aktoreak: Sierra McCormick, Jake Horowitz, Gail Cronauer
Herrialdea: AEB
Urtea: 2019