Odolaren mintzoa
Hasiera » Gore-a » The Stuff
Abu20 0

The Stuff

Atalak: Gore-a, Zientzia-fikzioa

Ez duzu probatu nahi?

Ez duzu probatu nahi?

Lehen begiratuan, Larry Cohenek 1985ean zuzendutako The Stuff B serieko film txarra bertzerik ez da: gidoiak hutsuneak ditu nonahi, efektu bereziak merke samarrak dira, aktore gehienen lana aski irri-emangarria da. Bertute horiek guziak aitortuta, bigarren begiratuan, The Stuff kapitalismoaren menpeko elikadura industriari buruzko satira da, bidenabarkoan militarrei ere kolpe batzuk ematen dizkiena. Konspirazioak ere sartzen dira tartean; beraz, nahiko film egokia da 2020an ikusteko.

 

Meategi batean hasi da dena: elurpeko paisaia batean, langile batek lurrari darion substantzia zuri bat ikusi du. Zer egin du? Gutariko edonork eginen zukeena: pixka bat hartu eta ahora eraman, zer-nolako gustua duen probatzeko. Hurrengo planoan, jogurtaren itxura duen substantzia hori arrakasta handiz ari dira AEBn saltzen, the Stuff izen komertzialarekin. Problema bakarra da jogurt edo dena delako hori bizirik dagoela, eta mendekotasuna sortzen duela. Konpetentziak, produktu berri hori merkatu osoa jaten ari delako arduratuta, saboteatzaile bat kontratatuko du, jogurt berri horren formula sekretua lapur dezan; horren ordez, saboteatzaileak stuff-aren izaera pozoitsua deskubrituko du eta, militar ez oso argi baten laguntzaz, munduari arriskuaren berri emanen dio.

Jogurta da, zin degit

Jogurta da, zin degit

Istorioan badira xehetasun gehiago, jakina, baina filmari balioa-edo ematen diotenak han-hemenka barreiaturiko satira txikiak dira: publizitateari buruzko kritikak (ikustekoa da jogurtaren propaganda), kapitalismoari kritikak (jogurta komertzializatu duten enpresariek ez dute beren produktua dastatu, badaezpada ere; akaberan, enpresariek produktu berri bat prestatu dute, stuff hutsa izan beharrean, bertze osagai batzuekin nahasia dagoena: horrela, mendekotasuna berdin-berdin sortzen du, baina kaltea epe luzeagoan gertatzen da); armadari kritikak (saboteatzaileak laguntzen dion militarra arrazista, matxista eta aski ergela da: haren laguntza lortzeko, saboteatzaileak kontatu dio komunisten konspirazio batean dagoela jogurt horren gibelean), eta abar.

Norbaitek jogurt gehiegi jan du

Norbaitek jogurt gehiegi jan du

Tarteka ere elkarrizketak ere dibertigarriak dira, bai eta jogurtaren erasoak ere, hain dira absurdoak. 1982an, Tommy Lee Wallace-ren Halloween III: The Season of the Witch filmean antzeko gaia landu zuten: masiboki komertzializatzen den produktu bat, kontsumitzaileengan ondorio kaltegarriak izanen dituena. Komentatzen ari naizen The Stuff-ean, Larry Cohenek B edo beharbada Z serieko film absurdoa egin zuen, aldi berean ongi pasatzeko eta ironiarekin gozatzeko aukera emanen diguna. Tarteka, nik ere 80ko hamarkadaren nostalgia sentitzen dut.

 

 

Zuzendaria: Larry Cohen

Gidoilaria: Larry Cohen

Aktoreak: Michael Moriarty, Andrea Marcovicci, Garrett Morris, Paul Sorvino, Scott Bloom

Herrialdea: AEB

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Santi Leone

Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.

Azken bidalketak

  • Irati
  • The Innocents (Errugabeak)
  • Girl on the Third Floor
  • Vendetta dal futuro
  • Erregea Netflixen: In the Tall Grass

Iruzkin berriak

  • The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
  • Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
  • Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila

Kategoriak

  • (Euro)-westerna
  • Beldurrezkoa
  • Donostiako Zinemaldia
  • Drama
  • Egile-zinema
  • Fantastikoa
  • Giallo-a
  • Gore-a
  • Sailkatugabeak
  • Slasher
  • Superheroiak
  • Suspentsea
  • Zientzia-fikzioa
  • Zonbiak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA