Santi Leone
Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
- Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
- Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko uztaila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
Pyewacket
Atalak: Beldurrezkoa
Teo, zera, Leah basora doa.
Gurasotasuna –amatasuna gehiagotan, aitatasuna baino– ohiko motiboa da beldurrezko zineman. Film anitzetan, gertatzen diren naturaz gaindiko fenomenoak –edo, naturaz gaindikoak izan gabe, fenomeno izigarriak– ama-umeen arteko harreman gatazkatsuen isla edota ondorio dira: haurtzaroan jasotako tratu txarrak, amak semeari edo alabari sekretuan edo ozenki leporatzen dion zerbait…, horiek izaten dira filma martxan paratuko duten osagaiak. Zenbaitetan, familia barneko gatazka deabruak, poltergeistak edo dena delakoa pizteko aitzakia hutsa dira, baina bertze zenbaitetan, berriz, filmean benetan garatzen eta lantzen den gaia, batzuetan munstroek berek baino beldur handiagoa emateraino.
Adam MacDonald-en Pyewacket filma eremu tematiko horretan kokatzen da, eroso kokatu ere. Bi ama-alaba ditugu protagonista, Reyes andrea –izena zein den ez dakigu– (Laurie Holden) eta haren alaba nerabea, Leah (Nicole Muñoz). Gatazka berehala aurkezten zaigu: aita hil berria da –ez dakigu nola–, eta bistan da bakoitza bere kabuz ari dela trauma gainditzen saiatzen: Reyes andreak bertze nonbait berritik hasi beharra du, Leah lagunengan eta haiekin konpartitzen duen zaletasunean, okultismoan hain zuzen ere, bilatzen ari da oinazetik ihes egiteko bidea. Leahk ez du ongi hartuko basoan galdua dagoen etxe batera joateko amak hartu duen erabakia, eta eztabaida gogor baten ondotik, basoan konjuru bat eginen du, deabru bat deitzeko –izenburuko Pyewacket– ama hil dezan. Hortik aitzinat, normala den bezala, gauza arraroak hasiko dira gertatzen, baina ez espero susto handirik: zuzendariari gehiago interesatzen zaio Leahren inguruan gero eta giro itogarriagoa sortzea, guri sofan salto eginaraztea baino.
Norbaitek sartu nahi du.
Kanadako film hau, bi azpigeneroren artean dabil. Alde batetik, folk horror delakoaren osagai dezente ditu: sineskeriak, basoa, sorginei han-hemenka egiten zaien erreferentziak… Azpimarratzekoa da basoaren erabilera, Robert Eggersen The Witch. A New England Folk-tale (2015) gogora ekartzen duena. Uste izatekoa da zaila dela arbola garaiko baso bat udazkenean filmatzea, adar biluziak zeruaren kontra, eta itsusi ateratzea, baina halere nabarmendu dezagun basoko pasarteak ederrak direla. Bertze alde batetik, etxe sorginduen generotik ere badu Pyewacket honek. Egia, etxea ez dago sorgindua, baina gauza guzietarik urrun dagoen etxe horretan pasatuko dira basoko konjuruak ekarriko dituen ondorio beldurgarriak. Basoak bezala, etxeak ere pisu handia du filmean, Pyewacket deabruak etxea izanen du bere gaiztakeriak egiteko tokia.
Gidoia irakurri egin behar da, etxe hau erosi baino lehen.
Pelikulako zenbait topikok hautsi egiten dute hain ongi landua dagoen giroa. Leah, okultismoa maite baitu, heavy metal zalea da, baina gero ez da hori garrantzi berezirik duen kontua –oker ez banabil, hiru abesti aditzen dira film osoan, eta bakarra da metal estilokoa–; ama-alaben arteko gatazka nahiko manera azalekoa dago aurkeztua, eta bien arteko elkarrizketa batzuk ez dira sobera sinesgarriak. Eta, pasarte batean, okultismoko adituaren parte-hartzea ere, tira…
Akatsak akats, Pyewacket aski film interesgarria da, osagai gutiri etekin handia ateratzen diena. Ustekabeko ikararik sortu gabe, une pare batean izia eragiten du, eta akabera –zilegi bekit spoiler ttiki hau– ez da zoriontsua. Hori ez da hain ohikoa.
Zuzendaria: Adam MacDonald
Gidoilaria: Adam MacDonald
Aktoreak: Laurie Holden, Nicole Muñoz, Chloe Rose, Eric Osborne, James McGowan.
Herrialdea: Kanada
Urtea: 2017