Santi Leone
Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
- Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
- Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko uztaila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
Orígenes secretos
Atalak: Gore-a, Superheroiak, Suspentsea
Gaiztoak molatzen du.
Film honen originaltasuna baloratu beharko banu, zerotik hamarrera uste dut minus bi edo emanen niokeela: dena bertze nonbaitetik ebatsia baita, den-dena bertze norbaiti hartua baita. Ez gaitezen tronpa, halere, egilea ez dabil inor engainatu nahian; bere erreferentziak harro erakusten ditu, gustura egiten ditu omenaldiak ikusleak ezagutuko dituelakoan. Izan ere, osagai guziak handik eta hemendik hartu izana filmaren izaeraren funtsezko parte da, horrexek osatzen du, hein handi batean, pelikula honen xarma. Bai, xarma diot, zeren harrigarriena horixe baita, filmak nahiko ongi funtzionatzen duela.
Madrilen, serieko hiltzaile bat jendea erailtzen ari da superheroi batzuen jatorria –hortik izenburuko Jatorri sekretuak– imitatu nahian. Horren ondorioz, auzia ikertzen ari den detektibeak, Davidek (Javier Rey), aski ikuskizun danteskoak aurkituko ditu: adibide bat emate aldera, Iron Manen jatorria gogora ekarri nahian, gizon bat armadura batean sartu eta gizona bihotza erauzi egin diote. David Fincherren Se7en (1995) da, beraz, koktelaren lehen osagaia. Halere, norbaitek harrapatuko ez balu ere, Davidek gaztigatuko digu dena errazago litzatekeela hiltzailea bekatu mortaletan inspiratu izan balitz. Bidenabarkoan erranda, Daviden gurasoak lapur batek hil zituen, karrika ilun batean, hirurak zinematik etxera zihoazela… Bai, Batmanen eragina ere (Nolan gehiago, Burton baino) hor dabil hegaldan, gauenara baten antzera –barkatu–. Davidi Jorgek (Brays Efe) eta Normak (Verónica Echegui) lagunduko diote; Jorgek, komiki denda batean lan egiten duelako eta, beraz, Davidek falta duen ezagutza superheroikoa baduelako, eta Norma –bai, Norma du izena; bertze pertsonaia baten abizena Bruguera da– poliziaburu delako. Komiki-dendako pasarteek Big Bang Theoryren aroma ekarriko dute. Tarteka, superheroien eta superbilauen gaineko gogoetak aditu beharko ditugu, edo komikien inguruko azalpenak, M. Night Shyamalanen Unbreakable (2000) gogoraraziko digutenak –Jatorri sekretuaken alde erran dezagun, Shyamalanen filmean ez bezala, gogoeta horiek ez dutela auzolotsarik eragiten, eta bistan dela zuzendariak, David Galán Galindok, komikiak maite eta irakurtzen dituela–.
Cosplay-a gustatzen zait eta harro nago.
Osagai horiek guziak nahasita, filma desastre hutsa izan zitekeen, baina ez da. Are gehiago, istorioa ongi eramana da, elkarrizketa gehienak nahiko ongi daude, badu umorea eta badu gorea, eta badu gaizto gogoangarri bat. Filmeko gaiztoak berak dioen bezala, superheroien istorioetan bilaua izaten da heroia baino interesgarriagoa eta gogoangarriagoa; teoria orokorra zuzena ote den juzgatzen hasi gabe ere, film honetan hala dela onartu behar dugu. Zer kritikatua ere badu –baina nork ez?–. Verónica Echegui da filmeko pertsonaia femenino kasik bakarra, errate baterako, eta eszena batek bati baino gehiagori lotsa-emangarri samarra idurituko zaio –naski ironiaz egina bada ere–. Frikien aldarrikapena ere egiten du film honek –hain zuzen ere, pasarte hori erabili zuten pelikularen propaganda egiteko–, baina, nire ustez, makurreko arrazoiak baliatzen ditu aldarrikapen hori egiteko. Detektibeak dendako komikizaleei “fracasados” –nola eman euskaraz AEBtik ekarririko losers hori?, alferrikalduak?– izatea leporatu die, eta Jorgek erantzun dio ezetz, begira hau epailea da, hau dentista, hau abokatua… Denek zuk baino gehiago kobratu dute. Frikiek, beraz, diru anitz irabazten dutelako merezi dute errespetua, ez artelan klase jakin baten balioa baloratzen eta preziatzen dakitelako. Ez dakit, bada. Akitzeko, poliziari buruzko diskurtsoaz ere mintza gintezke, baina tira, bertze egun baterako utziko dugu.
Frikiak forever.
Nolanahi den ere, hanka sartze horiek barkatzen badizkiogu, sorpresa polita emanen digu film honek. Ni, dagoeneko, zuzendariaren hurrengo filmaren esperoan nago.
Zuzendaria: David Galán Galindo.
Gidoilaria: David Galán Galindo & Fernando Navarro.
Aktoreak: Javier Rey, Verónica Echeguía, Brays Efe, Ernesto Alterio, Antonio Resines, Leonardo Sbaraglia, Alex García.
Herrialdea: Espainia
Urtea: 2020