Girl on the Third Floor
Travis Stevens-en Hirugarren solairuko neska filmaren gauza harrigarrienetako bat da ez dugula benetan ezagutzen nor den hirugarren solairuko neska. Nik, behinik behin, bi hautagai ditut buruan, eta filma ikusi ondotik baten istorioa ez zait batere argi gelditu. Orobat, ez zait batere argi gelditu zergatik sailkatu beharko genukeen film hau beldurraren generoan. Hasmentan, Don Koch (C. M. Punk, aktore bihurtutako borroka libreko borrokalari ohia) ikusten dugu zakurrak lagunduta erosi...
Read MoreVendetta dal futuro
Film harrigarriak –film harrigarriki txarrak, zenbaitetan– ikustea gustuko duenarendako, Italia hondorik ez duen meategia da. Hainbat hamarkadatan ez zen alferrik industria zinematografiko indartsua izan, Europako indartsuenetarik segur aski, urtero ehunka titulu argitaratzeko gauza zena. Genero batzuk asmatzeaz gainera, hala nola peplum-a edo giallo-a, tradizio aski luzea zuen bertze bat, western-a, hartu eta arau berriak eman zizkion. Zientzia fikzioan ere ez da lan originalik falta;...
Read MoreErregea Netflixen: In the Tall Grass
Zinema fantastikoa gustuko duten gehien-gehienek ikusi izanen dute Vincenzo Natali zuzendariaren Cube (1997). Film interesgarri gehiago egin ditu harrezkeroztik, hala nola Cypher (2002) edo Splice (2009), baina bereziki aproposa iduritzen zait 1997az geroztik kultuko film bilakatu den Cube hura gogora ekartzea, funtsezko puntu batzuetan In the Tall Grass filmaren antz handia duelako. Hartan bezala, film berri honetan ere pertsonaia talde batek aterabidea aurkitzen saiatu beharko du –kubo...
Read MoreMarianne
Euskal filosofo handi batek aspaldian zigun errana: telesailek zinema desagerraraziko dute. Iragarpen horren oroigarri, hona hemen lehendabiziko aldiz telesail bat blog honetan: Marianne. Stephen Kingen izena aipatzen dute denboraldi bakarrean zortzi kapitulu dituen telesail honen propagandan: AEBko idazleari beldurra eman omen zion, bai eta ikaragarri gustatu ere. Ez da harritzekoa, tarteka une ilun eta beldurgarri samarrak baititu telesail honek, baina, batez ere, ez da harritzekoa neurri...
Read More
Iruzkin berriak