Santi Leone
Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
- Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
- Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko uztaila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
Marianne
Atalak: Beldurrezkoa
Here’s Johnny, zera, Marianne!
Euskal filosofo handi batek aspaldian zigun errana: telesailek zinema desagerraraziko dute. Iragarpen horren oroigarri, hona hemen lehendabiziko aldiz telesail bat blog honetan: Marianne. Stephen Kingen izena aipatzen dute denboraldi bakarrean zortzi kapitulu dituen telesail honen propagandan: AEBko idazleari beldurra eman omen zion, bai eta ikaragarri gustatu ere. Ez da harritzekoa, tarteka une ilun eta beldurgarri samarrak baititu telesail honek, baina, batez ere, ez da harritzekoa neurri handi batean Stephen Kingen mundua Frantziara, edo, hobeki errana, Bretainiako herri batera, eraman baitute Samuel Bodin eta Quoc Dang Tran egileek.
Baina has gaitezen hasmentatik: protagonista, edo, nahiago bada, izenburuko Mariannez gainera, bertze protagonista Emma Larsimon (Victoire du Bois) da: beldurrezko liburuak idazten ditu Larsimonek, eta Marianne izeneko sorgin bati buruzko sail batekin arrakasta handia izan duen arren, orain genero hori utzi eta bertzelako literatura, literatura jasoagoa edo, idatzi nahiko luke. Sorginaren pertsonaia, baina, egiazko pertsona batean dago oinarritua, haurtzaroan ezaguturiko pertsona batean hain zuzen ere; nonbait, Larsimonen liburuetarik ateratzen du bere indarra, eta, horregatik, zernahi egiteko prest dago Larsimonek beldurrezko sail hori idazten segi dezan. Laburbilduz: idazle batek saga arrakastatsu bat utzi nahi luke, baina bere fan nagusia ez dago ados. Zuei ez dakit, baina niri Misery ekartzen dit gogora.
Zergatik erabakiko nuen idazte izatea!
Sorginari buru egiteko, Larsimonek, Camile (Lucie Boujenah) agente literarioak lagunduta –pertsonaia maitagarriena, nire ustez, eta behar baino gutxiago erabilia telesailean–, haurtzaroko herrira itzuli beharko du. Han, txikitako lagunekin berriz juntatu eta herriaren gainean dagoen sorginkeriaren, gaiztakeriaren edo madarikazio moduko horren kontra borroka eginen du. Haurtzaroan izandako izuari aurre egiteko berriz elkartzen den gazte kuadrilla… Sorgina kenduta, pailazo bat paratuz gero, It aterako litzaiguke.
-Pennywise, ez gaude izituak -Penny zer? -Deus ez, nire gauzak.
Halere, egileek bere egin dituzte inspirazio iturri horiek, eta emaitza aski interesgarria da. Lehen ataletan sorginaren mende dagoen pertsonaia, Madame Daugeron (Mireille Herbstmeyer), arrunt pertsonaia durduzagarria da, eta kapitulu gehienetan ez dira falta izua eragiten duten uneak. Alde txarrean, noizbehinka auzolotsa sortzen duten elkarrizketak ere badirela aitortu behar da, eta Larsimonek haurtzaroko lagunekin duen harremana ez da beti oso sinesgarria. Detektibe bat ere hor dabil kapitulu batzuetan, eta harekin batera erabat lekuz kanpo dauden umore ukitu batzuk. Apezaren pertsonaiari buruz hobe deus ere ez erratea.
Marianne ez da propagandak dioen bezain beldurgarria, baina momentu on / txar batzuk pasatzeko adina ematen du. Kapituluak gorabeheratsuak dira; une gogoangarriei une lotsa-emangarriek segitzen diete batzuetan, baina hala eta guziz, merezi du telesail hau ikustea. Bertzenaz, Patria ere hor duzue, bertze plataforma batean.
Zuzendaria: Samuel Bodin
Gidoilariak: Samuel Bodin & Quoc Dang Tran
Aktoreak: Victoire du Bois, Lucie Boujenah, Mireille Herbstmeyer, Ralph Amoussou, Alban Lenoir, Tiphaine Daviot.
Herrialdea: Frantzia
Urtea: 2019