Santi Leone
Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
- Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
- Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko uztaila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
Erregea Netflixen: In the Tall Grass
Atalak: Beldurrezkoa
Belar artean.
Zinema fantastikoa gustuko duten gehien-gehienek ikusi izanen dute Vincenzo Natali zuzendariaren Cube (1997). Film interesgarri gehiago egin ditu harrezkeroztik, hala nola Cypher (2002) edo Splice (2009), baina bereziki aproposa iduritzen zait 1997az geroztik kultuko film bilakatu den Cube hura gogora ekartzea, funtsezko puntu batzuetan In the Tall Grass filmaren antz handia duelako. Hartan bezala, film berri honetan ere pertsonaia talde batek aterabidea aurkitzen saiatu beharko du –kubo mekaniko erraldoi batetik, 1997ko hartan; 2019ko honetan, belar garaiko belai batetik–, eta eginahal horretan ari direlarik, beren arteko tentsioak eta isilean gordetakoak azalera aterako dira.
In the Tall Grass Stephen Kingek eta Joe Hillek idatzitako izenburu bereko ipuin luze batean dago oinarritua, eta aski abiapuntu sinplea du: bi anai-arreba, Becky (Laysla de Oliveira) eta Cal (Avery Whitted) San Diego aldera doaz, autoz. Halako batean, Beckyk, haurdun baitago, goitigaleak sentitu ditu. Autoa gelditu, Beckyk egin beharrekoa egin eta, bat-batean, anai-arrebek boz bat aditu dute errepide ondoko belar artetik, laguntza eskaka. Haur baten boza. Haren bila sartu dira Becky eta Cal berak baino aise altuago den belar horren artean, eta, espero izatekoa den bezala, handik gutira elkar galduko dute.
Ez zaitezte tipo honetaz fidatu.
Gauzak, jakina, korapilatuz joanen dira. Cal eta Becky ez dira galduak dabiltzan bakarrak: haurra – Toby (Will Buie jr.) eta haren familia, ama –Natalie (Rachel Wilson)– batez ere haren aita –Ross (Patrick Wilson)– hor dabiltza, elkar ezin aurkituz. Gainera diezaiogun koktelari belarra bizirik dagoela; bai, badakit, landare guziak dira izaki bizidunak, baina filmeko belar honek kontzientzia badu, eta borondatea, eta ez du erabiltzen preseski gauza onak egiteko. Gehitu ditzagun denbora paradoxa batzuk eta, aurkezpenak egin eta gero, filmaren hondarreko herenean edo, bortizkeria dosi handi bat. Emaitza ikuslea harrapatzen duen filma da, aktore lan sendoarekin –azpimarratzekoa da Patrick Wilson, baina ez hura bakarrik–, baina, aldi berean, galdemodu franko erantzun gabe uzten dituen pelikula.
Cube?
Belar garaiaren azpitik edo gainetik, ez dakit, erabaki makurrak zuzentzeko aukera da filmaren gai nagusia. Nahi izanez gero, hor ere izanen genuke zer komentatua eta zer eztabaidatua, zeren argi baitago zein diren pertsonaia batzuen erabaki makurrak, baina bertze pertsonaia batzuenak, berriz, ez dira hain begi-bistakoak. Kritikak kritika, In the Tall Grassek aspertzen ez duen ikuskizuna eskaintzen digu, argazki ederrez eta aktore onez hornitua. Ez da maisulana, baina arratsalde baterako film hau ikustea baino erabaki makurragoak aise hartzen ahal ditugu.
Zuzendaria: Vincenzo Natali
Gidoilaria: Vincenzo Natali, Stephen Kingen eta Joe Hillen ipuin luze batean oinarriturik.
Aktoreak: Laysla de Oliveira, Avery Whitted, Patrick Wilson, Will Buie jr, Harrison Gilbertson, Rachel Wilson.
Herrialdea: Kanada / AEB
Urtea: 2019