Odolaren mintzoa
Hasiera » (Euro)-westerna » Tigre beltzaren malkoak
Mai28 2

Tigre beltzaren malkoak

Atalak: (Euro)-westerna

Tigre beltzaren malkoak filmaren kartela

Tigre beltzaren malkoak filmaren kartela

Aspalditik gelditu zen westerna modatik kanpo: telebistetako bazkal ondoko orduetara mugatua, ikuskizun gozagarri baino gehiago, loaren erakarle eta siestaren eragile. Urrunxko dago naski gure sentsibilitatetik. Izatekotan, Italiakoa dugu hurbil oraindik, spaghetti westerneko heroiak ez baitira guziz arrotz gure iruditerian. Horixe bederen frogatuko lukete azken hamarraldian Ekialdean egindako hiru filmek, hirurek baitute western mediterranearra inspirazio iturri.

Takashi Miike-ren Sukiyaki Western Django (2007) filmak titutuluan ez ezik, zenbait motibotan ere omenaldia egiten dio Sergio Corbucci-ren Django-ri. Eta Sergio Leone-ren Il buono, il brutto, il cattivo (1966) klasikoren izenburuak bere isla parodikoa du Kim Jee-woon zuzendari korearraren The good, the bad and the weird (2008). Eta titulutik haratago, Leoneren filmeko hilerriko pasarte osoa omenduko du Kim Jee-woonek bere lanean.

Baina, seguruenik, lerrootan komentatu nahi dudan filma da hiruretan originalena. Tears of the black tiger (2000) Wisit Sasanatieng tailandiarrak zuzenduriko lehen filma izan zen, eta bertan westerna eta melodrama nahasi zituen (bi horiek erreferentzia bakarrak ez diren arren: beldurrezko filmei eta are Star Wars-i egindako pare bat aipu ere ikusten ahal baitira). Istorio sinple samarra da: mutiko nekazari bat (Dum) eta herriko neska aberatsa (Rumpey) elkarrekin maiteminduko dira. Bizitzaren gorabeherak, ordea, gaizkile famatua (izenburuko Tigre Beltza) izatera eramanen du. Bere aldetik, neskaren aitak Tigre Beltza harrapatu behar duen kapitainarekin ezkontzera behartuko du Rumpey.

Eguzkipeko duelua

Eguzkipeko duelua

Narrazioak, egia erran, korapilo gehixeago ditu, baina susmoa dut ez zela hari narratiboa Sasanatiengi gehien interesatzen zitzaiona. Tigre beltzaren malkoak, batez ere, omenaldia eta parodia baita. Josteta postmodernoa. Pastel kolore ederretan aurkeztua, melodrama eta Ennio Morriconeren ohiartzunak nahasten zituen musika zoragarriaz hornitua, Sasanatiengen film honetan kontakizuna aitzakia da bertze filmetan ikusiriko eszenak eta motiboak errepikatzeko: eguzkipeko ustezko bi pistola azkarrenen arteko duelua; westernetan ohikoa den bi bakeroren arteko adiskidetasun mugagabea; spaghetti western-eko bortizkeria soberazkoa mila aldiz biderkatua; gaiztoen gaiztakeria gainantzeztua; atorrako sakelan altxatua, bala hilgarria geldiarazten duen metalezko objektua (armonika bat, kasu honetan), eta abar.

Kritikari batek erran zuen, funtsean, Tigre beltzaren malkoak gairik gabeko filma zela. Ni, ordea, gai nabarmenegia duten filmek molestatzen naute, gai sozial inportante konprometitu baten aitzakian, zinema txarra eskaintzen duten filmek hain zuzen ere. Sasanatiengena estilo ariketa miresgarria da, begietarako gozagarri eta adimenerako kitzikagarri.

Rumpey eta Dum, Tigre beltza bihurtu baino lehen

Rumpey eta Dum, Tigre beltza bihurtu baino lehen

Harrezkeroztik, zuzendaria ez da, nire iduriko, film honetan erdietsitako mailara itzuli. Beldurrezko film bat egin du (The Unseeable, 2006), superheroien film bat (Red Eagle, 2010), eta komedia bitxi (Citizen dog, 2004), hiruretan segur aski interesgarriena. Edonola ere, bere lehen lanean western parodiko ederra egiteaz gain, melodrama paregabea filmatu zuen Sasanatiengek. Ni behinik behin hunkitu egin ninduen akabera tristeak.

2 Iruzkin

  1. Luistxo | 2012-06-23 at 15:02

    Oso ona. Gozagarria. Eskerrik asko gomendioagatik.

    Reply
    • Santi Leoné | 2012-09-02 at 18:02

      Pozten naiz, benetan, gustatu izanaz.

      Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Santi Leone

Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.

Azken bidalketak

  • Irati
  • The Innocents (Errugabeak)
  • Girl on the Third Floor
  • Vendetta dal futuro
  • Erregea Netflixen: In the Tall Grass

Iruzkin berriak

  • The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
  • Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
  • Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila

Kategoriak

  • (Euro)-westerna
  • Beldurrezkoa
  • Donostiako Zinemaldia
  • Drama
  • Egile-zinema
  • Fantastikoa
  • Giallo-a
  • Gore-a
  • Sailkatugabeak
  • Slasher
  • Superheroiak
  • Suspentsea
  • Zientzia-fikzioa
  • Zonbiak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA