Santi Leone
Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
- Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
- Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko uztaila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
Hotel
Atalak: Egile-zinema, Suspentsea
Hotel honetan gelditzeko prest?
Gaur egun ezagunena den arren, Michael Haneke ez da Austriako zinema-egile bakarra. Haren ondoan, bertze bi izen bederen aipatu beharko genituzke: Ulrich Seidl (batez ere dokumentalak egin dituena), eta lerrootan aztergai dugun filmeko zuzendaria, Jessica Hausner.
Bere pelikuletan, Hausnerrek erakutsi egiten du, baina ez du azalpen handirik ematen. Ikuslearen lana baita ikusitakoari zentzua ematea, lotura kausalak ezarriz eta pertsonaien motibazioaren inguruan hausnartuz. Hartara, etxeko marka bilakatu den estilo hotza garatu du Hausnerrek. Horrela jokatu zuen Lovely Rita bere lehen filmean, emozio eskasia nabarmeneko giroan hazitako nerabe baten istorioa kontatzeko. Estilo objektibo eta distantea erabili zuen Lourdes-en ere, bere hirugarren lanean, ustezko mirari baten narrazioa egiteko. Baliabide gutirekin eginiko lehen film labur samar hartatik diru gehiagoz hornituriko Lourdes-erako bidean, Hotel dugu.
Hotel filmeko trailerra
Lovely Rita bezala, Hotel ere iraupen motzekoa da (87 minutu inguru), eta betiko estilo hotzean filmatua. Baina, hartan ez bezala, honetan aukera ematen zaio ikusleari protagonistarekin neurri batean identifikatzeko. Bertzalde, tematikoki, Hotel-ek Hausnerrek Lourdes-en jorratuko dituen zenbait gai iragartzen ditu, batez ere naturaz gaindikoaren existentzia. Eta, ikuspuntu bisual batetik, komentatzen ari naizen film honetan agertzen den eszenaren bat ere –zaharrak dantzan ari direnekoa, hain zuzen– berriz erabiliko du zuzendariak bere hurrengo filmean.
Zer ote dago baso horretan?
Irene (Franziska Weisz) mendiko hotel batean hasi berri da lanean. Atsegina den arren, lanpostu berrian aurkituko duen giroa ez da beroena izanen. Izan ere, poliki-poliki pertsonaia gehienak halako ezinikusia erakutsiko diote. Horretaz gainera, fite ohartuko da inork ez dakiela zergatik egin zuen alde Evak, lanpostuko haren aurrekariak. Irudiek gonbidatuko gaituzte pentsatzera norbaitek erail zuela edo, bertzenaz, bere buruaz bertze egin zuela (baina hori, edonola ere, ikusleak erabaki beharko du). Balizko hilketa horrekin batera, hala hotela inguratzen duten bakardadeak eta soberazko lasaitasunak, nola basoari buruz dauden kondairak filmeko tentsioa osatuko dute emeki-emeki. Horretarako, suspentse hori eraikitzeko, zuzendariak behin eta berriz antzeko eszenak eta keinuak filmatuko ditu, filmari erritmo geldo eta hein batean hipnotikoa emateko.
Erran bezala, Hausnerrek ez du azalpenik ematen. Zalantza ereinez joanen da: hoteleko langileek Ireneren kontra izan litzaketen motiboak erakutsiz, Evaren kontra ere zer izan zezaketen erakusten du zuzendariak. Hor dago Ireneren lepokoa gutiziatzen duen lankidea; hor, Irenek mespretxatua sentitzen den hoteleko zuzendaria; hor, Ireneren gehiegizko alaitasuna eta sexu-moral beren ustez libreegia onartzen ez dituzten etxezain adinduen bikotea; hor, kondairaren arabera hotel inguruko basoan bizi den sorgina.
Zarata hori zer zen?
Ireneren joan-etorriaz erritmikoki erakutsiz (hoteleko sotoan eta pasabideetan barna, basoan zehar), tentsioaren soka tenkatuz joanen da Hausner, astiro-astiro, hondar minutura artio.
Alta, akaberak ez digu deus argituko: hari mutur guziak aske utziko ditu zuzendariak, oihala geronek ehun dezagun.
Lovely Rita baino helduago, Lourdes baino xumeago, Hotel harribitxi txiki bat da, benetan merezi duena.