Santi Leone
Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
- Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
- Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko uztaila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
Ichi
Atalak: Beldurrezkoa, Gore-a
Ichi the killer - kartela
Nik ere, anitzek bezala, Audition filmari esker izan nuen Takashi Miike zinema zuzendariaren berri. Urte haietan boladan zegoen beldurrezko zinema japoniarraren eskutik, baina Miikek ederki erakusten zuen bere originaltasuna lan hartan: ez ile luzeko mamurik, ez teknologiaren bidezko mehatxurik. Hasmentan, iduri zuen familia drama baten aitzinean geundela; gauzek, alabaina, okerrera eginen zuten poliki-poliki, filmaren akabera basatira ailegatu arte: nik pelikula ikusi nuen egunean, hiru lagunek alde egin zuten zinema aretotik, pantailako bortizkeria ezin jasanez.
Audition eta haren ondoren etorri zen One missed call zirela-eta, Miike beldurrezko zinemaren apalean sailkatzeko joera izan da, baina ideia hori ez da egokia, alde batetik ez baita segur aski Miikek bere lanetan ukitu ez duen jenerorik (yakuzak, zonbiak, samuraiak, superheroiak, komedia -beltza, jakina-, haurrendako filmak…) eta, bertzetik, jenero jakin bati lotzekotan, yakuza zinemari lotu beharko geniokeelako. Izan ere, yakuzen inguruko istorioa da Ichi the killer, lerrootan komentatuko dudan filma, nahiz eta bertan erakusten den neurriz kanpoko bortizkeriak zinema fantastiko aldera lerratzen duen.
Informazio eske
Hiltzaile bakarti eta misteriotsu batek (tituluko Ichik) Japoniako mafiaren nagusi bat erail ondoren, honen bizkartzain (eta amorante) Kakihara haren bila hasiko da. Horretarako, ez du zalantzarik izanen metodorik ankerrenak erabiltzeko: adibidez, susmagarria iduritzen zaion bertze yakuza bat sabaitik zintzilikatuko du, burdinazko gako batzuen laguntzarekin. Halere, egindako akatsak ordaintzeko prest agertuko da: pasarte gogoangarri batean, bere mingainaren punta moztuko du nabala batekin (eta Sergio Leonek gustuko izanen zuen lehen plano batean). Manga batean oinarritua, maiz ikusten dugun biolentzia parodiko bihurtzen da, hain da gehiegizkoa eta neurriz kanpokoa.
Biolentzia muturreraino daraman filma izanik, Ichi the killer, hein handi batean, muturren arteko jolasa da. Ichi protagonista hiltzaile sadikoa izanik, eta haren jazarle Kakihara masokista izanik, momentu jakin batetik aitzinat ez dakigu zeren bila dabilen Kakihara, mendeku bila edo hildako nagusiak utzi duen hutsunea beteko duen norbaiten bila.
Ichi, the killer?
Ichi pertsonaia ere franko interesgarria da: bere janzkerak super-heroi batena gogorarazten badu ere, heroi baten antipodan dago: bertzeen sufrimendua ikusiz pizten den sadikoa da, leihoetako zirrituetatik begiratzen duen gizon lizuna baina, aldi berean, psikologikoki manipulaturiko gizagaixo negartia. Kakiharak film osoa emanen du Ichiren kontrako borroka handiaren esperoan, baina, akabera antiklimatiko batean, bataila epiko baten kontrakoa izanen dugu: Ichi lurrean geldituko da, negar-zotinka.
Miikeren filmografia inor indiferente uzten ez duen horietarik da, eta hori bere film guzietan egia bada, are egiagoa da Ichi the killer honetan. Miikerengan ohikoak diren zenbait osagai (orratzen erabilera, gorputzeko isurkari guziak –odola, piza, kaka, hazia, izerdia, lerdea…– erakusteko joera, bortizkeriaren gustua) bertze edozein filmetan baino gehiago agertzen zaizkigu honetan. Kondairak dio, Torontoko zinemaldian, antolatzaileek goitika egiteko zorroak banatu zituztela ikusleen artean, zer gerta ere. Ez dakigu inork erabili ote zituen. Hala eta guztiz ere, merezi du film hau ikustea. Ez da Audition bezain borobila, baina pasarte batzuek luze iraunen dute ikuslearen oroimenean.