Santi Leone
Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
- Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
- Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko uztaila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
Excision
Atalak: Gore-a, Suspentsea
Mad Movies aldizkarian (zine fantastikoaren zalearen biblian, alegia), arras iruzkin txarra egin zioten Excision-i, 2012ko Cannes zinemaldian ikusitako filmei eskainitako orrialdeetan (254. zenbakian): “prétentieux”, “incohérent dans sa caractérisation”, “désespérément répétitif”, “inoffensif, pour ne pas dire antipathique”. Komentarioak harritu egin ninduen: trailerra ikusia nuen Interneten, eta Richard Bates Jr. zuzendariaren lehen lan hau ikusteko irrikan nengoen, itxura ona baitzuen.
Excision ikusitakoan, ordea, dezepzio txiki bat sentitu nuen. Alta, film ona da: ongi filmatua da, aktoreek ederki egiten dute beren lana, eta istorioa interesgarria da. Film labur bat du abiapuntuan, eta baliteke mementoren batean luzeegi gertatzea, berez ordubetean adieraz zitekeen ideia bat muturreraino ustiatu nahi izan balute bezala. Baina ez da aspergarria, ezta, nire ustez, hain izugarriki errepikakorra ere. Elkarrizketak ere onak dira, zorrotzak eta ironikoak batzuetan. Pertsonaien koherentziari dagokionez, edo, hobeki erranda, pertsonaia nagusiaren koherentziari dagokionez, bat nator Mad Movieseko kritikariarekin: protagonistak erabakitasun eta nortasun handi(egi)ak erakusten ditu, bai eskolan bai etxean guziek mespretxatu eta gorrotaturiko zomorroa izateko.
Excision: ez da dirudien bezain odoltsua
Gaia hori baita: Pauline (AnnaLynne McCord) nerabe berezia da. Inguruan, bere amarekin problemak izan zituen ama menderatzaile eta agintzailea du (Traci Lords); aita pasibo, isil eta soraioa (Roger Bart); eta biriketako eritasun baten ondorioz poliki-poliki hiltzen ari den ahizpa txikia (Ariel Winter). Ahizpa nonbait benetan maite duen arren, gurasoekiko harremanak zailak dira, eta zernahi kalapitarako aitzakia da. Eskolan ere, Pauline ez da guzien gustukoa: ez irakasleena, ez ikaskideena. Halere, filmak isilpean uzten ditu egoera horren lotura kausalak, protagonistaren bakartze horren motiboak: Paulineren jarrera oldarkorra izaten da, eta maiz zakar erantzuten du inolako erasorik jaso baino lehen, eta ez da beti erraza erabakitzen nor den biktima eta nor den borreroa. Protagonistak, azkenik, badu bertze berezitasun bat: bere amets erotikoak (plazer handia ematen diotenak, filmak grafikoki erakusten duen bezala) ez dira ohikoenak; gorpuz, odolez, eta mozturiko hazpegiz beteak daude, eta, dudarik gabe, amets horienak dira filmeko irudirik aztoragarriak.
Akabera tragikoa
Nolanahi ere, galdera da film hau noraino sailkatzen ahal den zinema fantastikoan. Hein handi batean, familia drama baten aitzinean gaude, eta Paulineren frikismorako joera ukaezina bada ere, pasarte onirikoak dira, bada, tira, onirikoenak, fantastikoenak, harrigarrienak. Interneteko trailerra (edo DVDaren karatula) ikusita, iduri luke pasarte horiek filmaren erdia osatzen dutela, baina egiatan pelikularen zati txiki bat baizik ez dira. Eta horregatik hasmentan aipatu dezepzioa. Lanaren kalitatea aitortuta ere, nire ustez berez ez dagokion amua erabiltzen du publiko jakin baten arreta bereganatzeko. Trailerrak eskaintzen duena eta filmak ematen duena ez da berdin-berdina. Are gehiago, trailerrak eskaintzen duena (irudi harrigarriak, gorea) sobera dago filmean, eta, azkenean, bai, errepikakor bilakatzen da (Mad Moviesen zioten bezala); eta filmak ematen duena ona da, baina, trailerrak sorrarazitako okerreko itxaropenen kariaz, baliteke ikusleren batek engainatua izatearen sentipena edukitzea. Eta hori pena da, filma zinez interesgarria baita. Eta, gainera, euskarazko azpidatziak eskuragarri ditugu.