Santi Leone
Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
- Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
- Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko uztaila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
Macabre, edo Indonesiatik heldu den zinema
Atalak: Gore-a, Suspentsea
Macabre
Lagun talde bat, autostop-egile arraro samar bat, baso bazterreko etxe bakartu bat, bere dietan giza-haragiari lehentasuna ematen dion familia bat, motozerra erabiltzen trebea den seme gizen nazkagarria: osagai horiek aipatu, eta jenerozale anitzi Tobe Hooperren The Texas Chainsaw Massacre (1974) etorriko zaio burura. Beraz, Macabre-k ere osagai horiek guziak biltzen dituela kontuan hartuta, ez da harritzekoa kritiko batek baino gehiagok “Indonesiako Texaseko triskantza” izendatu izana. Eta, dudarik gabe, Hooperren klasikoaren itzala luzea da, luzea denez, Mo anaiek zuzendu film honetan. Egileek berek, DVD ingelesak dakarren elkarrizketa batean, slasher amerikarrak (horrela, oro har, izenik eman gabe) aipatzen dituzte eragin nagusi gisa, bai eta Indonesiako zinemara joera berriak ekartzeko asmoa ere, orain arte nagusi izan omen diren mamuak eta fantasmak alde batera utzita.
Macabre
Nik, halere, Leatherfacerena ukatu gabe, azken urteetako zinema frantsesaren eragina gaineratu nuke: filma ikusi ahala, Xavier Gens-en Frontière(s) (2007) lanaren antz handia ikusten nion nik zenbait pasartetan; eta kanibalen biktimen artean neska haurdun bat (zortzi hilabeteko, hain zuzen ere) egoteak berehala Julien Maury-ren eta Alexandre Bustillo-ren À l’intérieur (2007) ekarri zidan gogora. Are gehiago, film frantsesean bezala, mintzagai dugun honetan ere neska hura gela hetsi batean geldituko da, kanpoan haurra ebatsi nahi diona esperoan duela. Eta, azken urteetan Frantzian egindako zenbait filmetan bezala, zuzendariek distantziarik edota ironiarik gabeko omenaldi zintzoa egin nahi izan diote maite duten zinemari.
À l’intérieur
Jakartako bidean, gazte talde batek (lau mutil eta bi neska) autostopa egiten ari den neska bat hartuko dute. Lagundu izana eskertu nahi dielako estakuruan, neska horrek bere etxera gonbidatuko ditu, ama agur ditzaten eta zer edo zer afal dezaten. Bertan, neskaren bi anaiak ezagutuko dituzte, eta fite ikusiko dute amak ederki hezi dituela jendea bortizki hiltzeko (eta, gero, janari gisa saltzeko). Are gehiago, laster ulertuko dugu haurdun dagoen neska zergatik egiten zaien hain erakargarri familia horretakoei. Eta hortik aitzinat, infernua.
Leahterface, larruzko maskararik gabe, baina hura bezain beldurgarria
Macabre ez da, bistan da, munduko film originalena. Alta, film indartsua da, eta tentsioa, odola eta suspentsea maite dituztenendako, franko entretenigarria. Eraginez josia egon arren, ez da ariketa zinezale hutsa, edo helburu nagusia bederen ez da hori. Mo anaiek zuzeneko filma egin dute, ironiarik gabea eta meta aurrezkirik gabea: ikuslea asaldatu egin nahi dute, eta maiz helburu hori lortzen dute (eta are maizago lortuko zukeen, zenbaitetan hain nabaria ez balitz kuxin bat dela neska haurdunak soineko azpian daramana, baina tira). Pasarte umoretsu bakarrak polizia kanibalen etxera ailegatzearekin batera (nahiko momentu egokian, beraz) sortzen dira.
Oro har, Macabre ongi egina dago, aktoreen lana txukuna da eta, batez ere, filmak ez du inor engainatzen: besta gorea eskaintzen du, eta bere hitza bete egiten du, ongi bete ere, odola litroka ematen baitu. Jeneroa maite duenak gustura ikusiko du. Sentiberatasun handikoek, berriz, hobe lukete bertze zerbait jaitsi Internetetik.