Santi Leone
Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
- Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
- Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko uztaila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
The ABCs of death
Atalak: Giallo-a, Gore-a, Sailkatugabeak, Suspentsea, Zientzia-fikzioa
Afixa ederra, baina filmaren edukia ongi islatzen ez duena
Hainbat zuzendariren artean egindako filmak ez dira gauza berria (hortxe dugu, errate baterako, 1983ko Twilight Zone: The Movie, lau film egile –Joe Dante, John Landis, George Miller eta Steven Spielberg– bildu zituena), baina iduri luke azken bolada honetan modan jartzen ari dela berriz ere. Istorio laburrez osaturiko film mota horretako bi adibide inportante izan ditugu berriki, The Theatre Bizarre (2011) eta V/H/S (2012); azken honen bigarren zatia, gainera, martxan da. Atalka egindako film horiek gomendagarriak izaten dira denbora guti duen jendearendako: batzuetan film bat ikusteko bi orduko tarte bat harrapatzea zaila bada ere, ia-ia guziok izanen genituzke hogei minutu pantailaren aitzinean jartzeko. Hogei minutu horiek merezi ote duten bertze kontu bat da, jakina, maiz franko gorabeheratsua izaten baita horrelako talde-lanetan biltzen diren istorioen kalitatea.
The ABCs of Death (2012) filmak muturreraino eraman ditu goitian aipatu bi arau horiek: 26 film labur biltzen ditu (istorio bakoitzak, banaz bertze, lau minutu irauten du), eta, kalitateari dagokionez, denetarik dugu, istorio bikainetik arrunt kaskarreraino, nahiz eta, zoritxarrez, erdipurdikoa gailentzen den.
Xavier Gens-en “X is for XXL”, edo Dukan dietak huts egiten duenekoa
Ideia polita da: alfabetoko letra bat emanda, zuzendari bakoitzak heriotzari buruzko film txiki bat egin behar zuen heriotzari buruz, askatasun osoz. Hogeita sei hizki, eta hogeita zazpi zuzendari (“O is for Orgasm” zatia Hélène Cattet eta Bruno Forzani bikoteak zuzendua baita). Alde guzietan, pluraltasuna da nagusi proiektu honetan: zuzendarien jatorrian (badira europarrak –Nacho Vigalondo, Ben Wheatley, Xavier Gens…–, amerikarrak –Ti West, Jason Eisener…– eta asiarrak – Yoshihiro Nishimura, Timo Tjahjanto, Banjong Pisanthanakun…–), gaiari heltzeko maneran (komedia, gorea, kritika soziala, zientzia fikzioa…), eta, aipatu bezala, emaitzetan. Istorio gehienak 4 minutu ingurukoak badira ere, batzuk nabarmen laburragoak dira (naski Ti Westen “M is for Miscarriage” eta Andrew Traucki-ren “G is for Gravity” dira motzenak – Trauckirena, gainera, txarrena da naski), eta baten bat luzexeagoa da (segur aski Timo Tjahjantoren “L is for Libido” da luzeena – eta hala ez balitz ere, ikusleari luze egiten zaio, hain da gogorra). Filmaren afixak bertzelako mezua helarazi arren, The ABCs of Deathez da beldurrezko film bat: zenbait istoriotan bada suspentsea, eta tentsioa, baina ikara bertze nonbait bilatu beharko du ikusleak.
Yoshihiro Nishimuraren porrot egindako eromena
Filmari Nacho Vigalondoren “A is for Apocalypse” istorioak ematen dio hasiera, hasiera duina, baina nonbait
Gezurra badirudi ere, gizakiaren lagunik onena da
Vigalondoren zati bat aski ez, eta Ernesto Díaz Espinozak haren Cronocrímenes kopiatu edo inspirazio gisa erabili du “C is for Cycle” istoriorako. Vigalondok umorea eta gorea nahasten ditu berean, eta bi osagai horiek maiz errepikatzen dira bertze zenbait zatitan. Umorea, halere, maiz eskatologikoa da: Noboru Iguchi-ren “F is for Fart” eta Anders Morgenthalerren “K is for Klutz” filmek puzkerrekin eta kakarekin egiten dituzte beren bromak, grazia handirik izan gabe. Goreari dagokionez, segur aski Xavier Gens-en “X is for XXL” zatia da gogoangarrienetarik, eta, nire ustez, film osoko hoberenetarik. Yoshihiro Nishimuraren “Z is for Zetsumetsu”-n ere odola ausarki ikusiko dugu, Tokyo Gore Police filmaren zuzendariarengandik espero zitekeen bezala, baina japoniarraren zatiak ez du ez buru ez buztan.
“L is for Libido”
Batzuk gaia ikuspuntu original batetik lantzen saiatu dira. “V is for Vagitus” istorioan, Kaare Andrews zientzia fikzioaren lurraldean sartzen da, ederki sartu ere. Simon Rumley-ren “P is for Pressure” istorio polita da, ama bat seme-alabak kontent izateagatik noraino ailegatzen ahal den xarmantki kontatzen duena, baina, nire iduriko, lekuz kanpo dagoena antologia honetan, neketan sailkatzen ahal baita zinema fantastiko bezala. Timo Tjahjantok plazeraren eta sufrimenduaren arteko harremanaren gaineko halako gogoeta bat egiten du “L is for Libido” zatian, baina, erran bezala, irudi gogorrak ditu, eta ez da ikusle gehienen gustukoa izanen. Adam Wingard-ek metazinema egiten du “Q is for Quack” ariketa ironiko eta zinez txalogarrian. Eta Marcel Sarmientoren “D is for Dogfight”-ek laudorioak jaso ditu irakurri ditudan kritika guzietan, baina niri ez zitzaidan bereziki gustatu.
Nacho Vigalondoren “A is for Apocalypse”
Lan onak ez dira falta The ABCs of Death , baina, oro har, ez da film bikaina. Zati batzuk aspergarriak dira, eta bertze batzuk ergel samarrak: bakarrik tarteka-tarteka aurkituko ditu ikusleak harribitxi batzuk, eta harribitxi horiek guziak ez dira lehen mailakoak. Iruzkin honetan nik gustuko izan ditudan batzuk aipatu ditut, baina horietarik ere gehienak, nire ustez, ez dira zoragarriak. Eta problema ez da filmari koherentzia falta zaiola: alderantziz, proiektuak duen ikuspuntu pluraltasun hori ona da. Benetako arazoa izan da zuzendari gehienek ez dutela formatu motz horretan asmatu. Ea hurrengo batean.