Odolaren mintzoa
Hasiera » Suspentsea » Munduaren akabera
Abe06 2

Munduaren akabera

Atalak: Suspentsea, Zientzia-fikzioa

Nick Frost eta Simon Pegg

Nick Frost eta Simon Pegg

Aurten bai, aurten, hondarrekoz, Argiari esker –Gorka Bereziartua, mila esker anitz– Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren astean izan naiz, eta, beraz, Edgar Wright-en azken filma –The World’s End  (2013)– ikusteko parada izan nuen (filma dagoeneko iritsia da zinema aretoetara, eta teorian, blog honetan “aretoetara ailegatzen ez diren filmak” komentatu behar nituen; baina, hain zuzen ere, horretarako ezarri nuen arau hori, noizbait hautsi ahal izateko). Eta gozatu ere gozatu nuen haren lan horrekin, baina pixka bat harritu ninduen ikusleen saria jaso izanak, ez baitzitzaidan lan borobila iduritu. Neurri batean, Shaun of the dead  (2004) bikainean jorraturiko gaiak azaleratzen dira Munduaren akabera  honetan, baina, nire iduriko, haren mailara ailegatu gabe.

 

Gazteak, "urrezko milia" egin nahian

Gazteak, “urrezko milia” egin nahian

Gazte zirelarik, bortz laguneko talde bat saiatu zen Newton Haven sorterriko “urrezko milia” egiten, hau da, herriko hamabi ostatuk osatzen duten bidea inguratzen, betiere ostatu bakoitzean garagardo pinta bat edanez. Porrot egin zuten: batzuk seko mozkortuta gelditu ziren bidean, eta kontu bat zela edo bertzea zela, azkenean bakar batek ere ez zuen azken ostaturaino, The World’s End izenekoraino, iristea erdietsi. Orain, hogei bat urteren buruan, koadrillako lider adindu samar baina halere beti gaztea, Gary King (Simon Pegg), taldea bildu nahian dabil, orduan huts egindako balentria hura taxuz eta fundamentuz bururaino eramateko. Eta, horrela, Kingek xaxatuta, berriz abiatuko da borzkotea Newton Haven aldera, urrezko milian hamabina pinta zintzurreratzeko asmoz. Bidean, ordea, aurkituko dute hiria eta, batez ere, hiriko biztanleak franko aldatu direla.

 

Bortz lagunak, egarriak jota

Bortz lagunak, egarriak jota

Shaun of the dead zonbien zinemari omenaldia zen bezalaxe, The World’s End  zientzia fikzioko zinema jakin bati omenaldia da: zalearen burura berehala etorriko dira Village of the Damned  (1960) edo Invasion of the Body Snatchers  (akaso 1978koa gehiago, 1956koa baino) bezalako tituluak. Wrighten bi filmak komediak dira, pasarte serioak tartekatzen badituzte ere (komentatzen ari garen honetan, adibidez, une batean eskolako jazarpenari buruz egiten den komentarioa), biak gizartearen uniformizazioaren kontra mintzatzen dira, eta biek gizonen arteko adiskidetasuna dute gai nagusi. Shaun of the dead-en, hogeita hamar urte inguruko gizon ezkongabe eta arduragabe samarrak ziren protagonistak (eta haien kezkak eta bizimoduak erakusten ziren filmean); oraingo honetan, berrogeiak ongi beteak dituzten gizonak dira pertsonaiak nagusiak. Filmari sinestera, bi aukera dituzte gizon horiek bizitzan: edo betiereko nerabe kaskarinak izan (Gary King bera bezala); edo lana aurkitu, ezkondu, arrastoan sartu eta aspergarri bihurtu (taldeko gainerako laurak bezala). Hautuak, ordea, ez dira hain gordinak, eta, filmak berak erakutsiko du, azala pittin bat urratuz gero, gauzak konplexuagoak direla.

 

Edan eta gero, borrokan hasi behar

Edan eta gero, borrokan hasi behar

Aldaketak aldaketa, galdera da ea Munduaren akabera  honek gauza berririk gaineratzen ote dion Shaun of the dead-en erakutsitakoari. Nire ustez, ezetz da erantzuna. Tarteka, Shaun of the dead maite izan zutenendako eginiko filma ikusten ari nintzelako sentsazioa izan nuen (gaia, aktoreak, omenaldiak). Baiki, zonbien film hura ezagutu ala ez ezagutu, ikusleak –baita zinema fantastikoa edo beldurrezkoa gogokoegi ez duenak ere– ongi pasatuko du bortz lagun hauen abenturekin. Izan ere, filmaren lehen zatia komedia hutsa da, zientzia-fikzioko osagairik gabea, eta bigarrenean hasiko da filmaren izaera fantastiko hori azaleratzen.


Oroitzapen ona uzten duen filma izanda ere (aktoreen lana, errate baterako, bikaina da), ez da, halere, nik Edgar Wrightengandik espero nuen film borobila. Bukaera, batez ere, nahiko txarra da, eta baten bati zapuzten ahal dio filma (niri gertatu zitzaidan bezala). Baina bukaera horretara daraman bidea zinez gustagarria da, eta hori nahikoa da film hau gomendatzeko.

 

2 Iruzkin

  1. Borja | 2015-09-19 at 11:39

    Ederki pasa nuen film hau ikusten xD
    Mila esker blog honetara ene gogoko pelikulak (ikusiak nahiz ikuskizun dagozkidanak) ekartzeagatik!

    Reply
    • Santi Leoné | 2015-09-19 at 14:14

      Esker mila zuri, irakurtzeagatik

      Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Santi Leone

Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.

Azken bidalketak

  • Irati
  • The Innocents (Errugabeak)
  • Girl on the Third Floor
  • Vendetta dal futuro
  • Erregea Netflixen: In the Tall Grass

Iruzkin berriak

  • The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
  • Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
  • Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila

Kategoriak

  • (Euro)-westerna
  • Beldurrezkoa
  • Donostiako Zinemaldia
  • Drama
  • Egile-zinema
  • Fantastikoa
  • Giallo-a
  • Gore-a
  • Sailkatugabeak
  • Slasher
  • Superheroiak
  • Suspentsea
  • Zientzia-fikzioa
  • Zonbiak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA