Santi Leone
Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
- Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
- Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko uztaila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
The Lords of Salem
Atalak: Beldurrezkoa, Suspentsea
Musikak eragiten dituen ametsak
Rob Zombie-ren The Lords of Salem-ek ez du ez susto merkerik, ez munstro gogoangarririk, ezta ia-ia gorerik ere. Bere borzgarren film hau egiteko, zuzendariak giroan paratu du arreta, estilo bisualean eta soinu-banda, pertsonaia nagusiaren hondoratze psikologiko progresiboa erakusteko.
Droga berriki gibelean utzita, Heidi Hawthorne (Sheri Moon Zombie) musika saio batez arduratzen da Salemgo irrati batean, Herman Salvadorrekin (Jeffrey Daniel Phillips) eta Herman Jacksonekin (Ken Foree) –hiru hatxeak dira, Herman, Heidi eta Herman–. Egun batean, The Lords talde ezezagunaren disko bat ailegatuko da irratira, Heidiren izenean. Haren musikak aztoratu eginen du gure protagonista, eta haren eraginpean gero eta sentsazio eta haluzinazio arraroagoak izanen ditu, XVII. mendean Salemen sorginen kontra izandako ehizarekin eta prozesuarekin lotura duten haluzinazioak hain zuzen ere.
Uste dut sorgin bat dagoela etxeko korridorean
Hari narratibo mehe horri eusteko (modu paraleloan, badugu ikertzaile bat, irratira igorritako disko horren musikaren jatorria aurkituko duena eta Heidiri gertatzen ari zaiona argituko duena, baina hori beharbada filmaren zatirik konbentzionalena da), Zombiek filma blaitzen duen soinu-banda mehatxagarria erabili du. Horrekin batera, aipuak egin eta bere estilo bisual indartsuan eragina izan duten erreferentziak txertatu ditu zuzendariak: Heidiren etxeko korridoreak (gela bat du alokatua etxe handi zahar batean) Stanley Kubrick-en The Shining (1980) ekarriko dio gogora ikusleari; eta, beheitiko pisuan bizi den emaztekia eta haren ahizpak ikusita, Roman Polanskiren Rosemary’s baby (1968) gogoratuko dute zale guziek. Eragin horiek guziak, halere, bere egin ditu Zombiek, haietatik haratago doan estilo pertsonal bat osatzeko.
Nork bere estiloan apaintzen du etxea
Emeki-emeki, Heidiren psikearen tranpetan barna, akabera harrigarrira eramanen gaitu zuzendariak. Bukaera horretan, ildo narratiboa arruntean baztertu eta irudi bilduma bat eskaini digu Zombiek, eta, hortaz, ez da ikusle guziak aseko dituen akabera (ni neroni, adibidez, ez ninduen sobera konbentzitu, iduritu baitzitzaidan filmari konklusio logiko bat eman beharrean, zuzendariak nahiago izan zuela bideoklip musikal bat egin). Baina, hori gorabehera, ordura artioko bidaiak merezi du.
Salemgo sorginen kontrako ehiza
Film zaindua egin du Zombiek, bere istorioa poliki-poliki garatzen duena, eta irudi gogoangarri batzuk badituena. Eta badu bertze abantaila bat: hurbileko sorginei buruz berriki egin den bertze film batek ez bezala, Zombieren honek ez dio euskal ikusleari inoiz auzo-lotsarik pasarazten. Hori aitzakia aski litzateke filma ikusteko; baina, horretaz gain, pelikula bikaina da.