Santi Leone
Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
- Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
- Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko uztaila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
Musarañas
Atalak: Gore-a, Suspentsea
Musañaras: happy end-ik gabeko filma
Filmak DVD formatuan ikusten ditut, eta formatu horretan ikusiak dira blog honetara ekarritako pelikula gehienak. Tarteka, halere, zinema aretoak zapaltzen ditut, nahiko nukeen bezain maiz ez bada ere.
Iazko abenduan izan nuen aukera bakan horietarik bat, eta anaiak lagunduta joan nintzen Musarañas ikustera. Han-hemenka aditu eta irakurritakoa aditu eta irakurri ondotik, ikarak sentitzeko prest nengoen, film zinez beldurgarria espero bainuen; horren ordez, 50eko hamarkadan-edo giroturiko familia drama bat aurkitu nuen lehendabiziko orduan, eta odol besta bat hondarreko hogeita hamar minutuetan –franko ongi pasatu nuen bigarren zati hori ikusten, badaitort–. Nolanahi ere, filmaren propagandak izuaren promesa egina badu ere, kakati hutsa naizen honek zin dagi ez zuela beldurrik batere pasatu.
Kafea, azukrerik gabe, mesedez (great performance by Carolina Bang)
Satitsuak balira bezala bizi diren bi ahizparen istorio hau ez da saldu nahi izan diguten maisulana –tarteka geldoegia da, eta pasarte batzuek badute nahi gabeko umoretik–, baina horrek ez du erran nahi gaizki dagoenik. Nolabait laburbiltzekotan, nik erranen nuke Amar en tiempos revueltos eta Amar es para siempre telesailen, eta Misery eta À l’intérieur filmen arteko nahasketa dela (eragin gehiago izan daitezkeela baztertu gabe, jakina). Telesailetarik, giroa du; Miserytik, zangoan zaurituriko eta, horren ondorioz, ohatzeari josiriko gizonaren istorioa; eta film frantsesetik, bortizkeria etxeko korridoreetan.
Emazteki baten potreta (hondoan aitaren itzala dagoelarik)
Aunitzek goraipatu dute Macarena Gómez aktoreak egiten duen pertsonaia, egoki goraipatu ere nire ustez; ikusi bitartean, ikusleari ez zaio inoiz burura etortzen Gomezek telesail famatu batean egiten duen pertsonaia –honen tik eta tema guziak filmeko pertsonaiara ekartzeko arriskua bazen ere–, eta hori aktorearen maila onaren erakusgarri da. Bertze batzuk, berriz, ez daude hain ongi. Hugo Silvarena erregistro bakarreko pertsonaia da, eta horri esker, aktoreak ohi bezain gaizki jokatzen badu ere, ez zaio hainbertze nabaritzen. Carolina Bang ere eszena batzuetan ikusteko zoritxarra izanen dugu, baina, zorionez, nahiko agudo garbituko dute.
Erdialdean aspergarria izatera ailegatzen da filma, eta pertsonaien arrazoiak eta erreakzioak ez dira beti logikoenak; halere, erran bezala, azken ordu erdian animatu egiten da istorioa, eta, gainera, ustekabe interesgarri bat du hondar momentuan. Pena da ustekabe horrekin batera hanka-sartze galanta azaltzea, pelikulak dituen ia-ia meritu guziak zakarrontzira botatzen dituena.
Izenburua: Musarañas
Zuzendariak: Juanfer Andrés & Esteban Roel
Gidoilariak: Juanfer Andrés, Esteban Roel, Sofía Cuenca & Emma Tusell
Aktoreak: Macarena Gómez, Luis Tosar, Gracia Olayo, Nadia de Santiago, Hugo Silva, Carolina Bang, Silvia Alonso.
Herrialdea: Espainia
Urtea: 2014