Odolaren mintzoa
Hasiera » Beldurrezkoa » Welp
Ira18 0

Welp

Atalak: Beldurrezkoa, Slasher

Haurrak protagonista dira film honetan

Haurrak protagonista dira film honetan

Egitura paraleloen gainean dago eraikia Welp, Jonas Govaerts-ek zuzenduriko lehen film luzea. Elkarren isla baitira kanpaldi batera joandako eskaut taldeko umeei monitoreek kontatzen dieten gizotso beldurgarriaren istorioa, eta ume horietarik bati –filmeko protagonistari– gertatuko zaion istorioa –filmaren funtsa osatzen duena hain zuzen ere–. Basoan bizi den eta gauez harrapakin bila ibiltzen den gizotsoak norbaiti hozka eginez gero –hala azaldu dute monitoreek, haurrak izitu nahian–, hau ere gizotso bilakatuko da; eta piztia batek –ez preseski gizotso batek, baina bai animalia arriskutsu batek– atxiki eginen dio gure protagonistari, eta piztia bihurtuko da hau ere.

Paraleloak dira, orobat, kanpaldiko umeen artean protagonistak duen statusa –baztertua, bakartua, azpiratua, bere kabuz bizirik irautera behartua–, eta maskara bat jantzita basoan barna harat-honat ibiltzen den ume basarena; hain paraleloak, ezen zaila baita asmatzea bietarik zein den izenburuko welp-a –kumea, alegia–.

 

Norbait badabil basoan

Norbait badabil basoan

Eta paraleloak, edo elkarren isla, eskaut taldea, eta hari kanpaleku gisa balio dion basoa: biak hurbilak eta ezagunak baitira itxuran, baina biek sekretu ilunak eta bortizkeriarako joera eutsiezinak altxatzen dituzte azpian, azaletik ez sobera urrun.

Welp, hein handi batean, zibilizaziorako bidetik kanporatua izan eta basapiztia bihurtu bertze erremediorik izan ez duen mutiko baten fabula da. Aldi berean, slasher bat ere bada: oihan ilun batean, pertsonaiak banan-banan hiltzaile misteriotsu baten biktima izanen dira. Pertsonaia gehienak, halere, ez dira kanoi bazka hutsa; erakargarriak dira gehienak, eta ongi definituak daude. Filma, bertzalde, ederki girotua dago.

 

Monitoreak: the good, the bad, and the pretty, edo horrelako zer edo zer

Monitoreak: the good, the bad, and the pretty, edo horrelako zer edo zer

Girotze lan horretan, biziki inportanteak dira hainbat osagai: basoan zehar barreiaturik dauden tranpa misteriotsuak; arbolen artean ibiltzen den erdi animalia erdi gizakia den mutiko basa; eskauten taldean haur protagonistaren iragan antza traumatikoa; bai eta bertze faktore batzuk ere. Baina ikuslearen jakin-mina piztu ondotik, espero izatekoa da filmak goiz ala berant gure arreta katigatu duten puntu ilun horiek argituko dituela; eta hortxe egiten du porrot, nire ustez, Jonas Govaertsen lanak. Ikuslea akabera bortitz eta lazgarri batera daraman bitartean, bidean atzentzen baitzaio zenbait pertsonaiaren eta zenbait gertakizunen nondik norakoak esplikatzea. Superman hegan egiteko gauza dela sinesteko prest nago, betiere Kripton planetatik etorria dela azaltzen badidate. Welp-en, Kripton baten falta nabarmenak kalte handia egiten dio bertzenaz ederra den film honi. Erritmo biziko pelikula baita Welp, giroa eta pertsonaiak ongi landu dituena, eta odola ikustea maite dutenei zer eskainia baduena. Baina, hondarrean, galdera gehiegi uzten ditu airean.

Izenburua: Welp
Zuzendaria: Jonas Govaerts
Gidoilariak: Jonas Govaerts eta Roel Mondelaers
Aktoreak: Maurice Luijten, Evelien Bosmans, Titus de Voogdt, Stef Aerts
Herrialdea: Belgika
Urtea: 2014

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Santi Leone

Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.

Azken bidalketak

  • Irati
  • The Innocents (Errugabeak)
  • Girl on the Third Floor
  • Vendetta dal futuro
  • Erregea Netflixen: In the Tall Grass

Iruzkin berriak

  • The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
  • Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
  • Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila

Kategoriak

  • (Euro)-westerna
  • Beldurrezkoa
  • Donostiako Zinemaldia
  • Drama
  • Egile-zinema
  • Fantastikoa
  • Giallo-a
  • Gore-a
  • Sailkatugabeak
  • Slasher
  • Superheroiak
  • Suspentsea
  • Zientzia-fikzioa
  • Zonbiak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA